Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Etxebizitzak
  4. Etxe efizientea
  5. Sukaldea

EDPSukaldea

Eduki nagusiaren hasiera

Ekoaholkuak: Argiztapena

Sukaldeak argiztapen barreiatu on bat behar du, zuzenean laneko planoetara bideratutako argi-iturri batzuekin batera. Sabaiko argia ez da nahikoa izango, altuerako armairuek eta geure buruak egiten duen itzalak askotan eroso lan egitea eragozten duelako. Suaren zonarako, ke-kanpaian txertatuta dauden argiak izaten dira soluzio egokiena.

Altuerako armairuen azpian argiztapen ona izateko, fluoreszente "estra" batzuk jar ditzakezu. Kontuan izan behar duzu, elikagaietatik metro batera jarrita daudenean potentziaren erdia behar dutela lanparek, metro eta erdira jarrita daudenean baino. Itsutu ez zaitzaten, ez utzi begietara zuzenean emateko moduan. Gainera, ordu askoan piztuta egon behar badute, komeni da kontsumo txikiko lanparak jartzea, esate baterako, fluoreszente trinko zilindrikoak.

Elikagaien kolorea ondo ikusteko, aukeratu 100eko 85ekoa baino kolore-errendimendu handiagoko fluoreszenteak. Sukaldeko mahaiari argi egiteko, lanpara zintzilikatu bat, erraz garbitzekoa, jartzea soluzio ona izaten da. Are baliagarriagoa izango da, altuera erregula badakioke sukaldeko mahaian egiten diren lan eta jarduera desberdinei egokitzeko.

ARROPA-GARBIGAILUA ETA -LEHORGAILUA

ONTZI-GARBIGAILUA

HOZKAILUA ETA IZOZKAILUA

SUA

TERMO ELEKTRIKOA

LABEA ETA MIKROUHIN-LABEA

ETXETRESNA ELEKTRIKO TXIKIAK

ZERBITZU OROKORRAK

Eduki nagusiaren bukaera