Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Etxebizitzak
  4. Etxe efizientea
  5. Sukaldea
  6. Arropa-garbigailua eta lehorgailua

EDPArropa-garbigailua eta lehorgailua

Eduki nagusiaren hasiera

Zein aukeratu?

Arropa-garbigailua

  • Aparatu elektrikoa edo bitermikoa —gas-galdarak berotutako urarekin funtzionatzen duena— aukeratu ahal izango duzu. Aukera ezazu zure premiei eta hornikuntza-moduari ongiei egokitzen zaien energia-iturria.
  • Arropa-garbigailuaren programa-kopurua aukeratzeko, kontuan izan nolako ehunak erabiltzen dituzun (kotoia, zuntza, lana, etab.), zenbateraino egoten diren zikinak eta zein koloretako arropa garbitzen duzun normalean.
  • Gutxieneko ezaugarri batzuk beharko dituzu hala ere: lau tenperatura-maila, garbiketan zehar astintzeko bi abiadura eta zentrifugatzeko abiadura egokia, gutxienez 700 bira minutuko.
  • Arropa garbitzeko ur gutxi erabiltzea aparatuaren kalitatearen adierazgarri izango da.
  • Aurretik kargatzekoa ala goitik kargatzekoa? Gaineko aldea lanerako plano gisa erabili nahi baduzu edo lehorgailua zutabean jarri nahi baduzu, aukeratu aurretik kargatzeko garbigailua. Leku gutxi badaukazu, soluzioa goitik kargatzeko garbigailua jartzea izango da, estuagoak izaten direlako.
  • Zaindu zure segurtasuna. Zure arropa-garbigailuak segurtasuneko elementuak izan behar ditu, hala nola atea blokeatzea funtzionatzen ari den bitartean, entxufeak lur-konexioa izatea edo motorra gehiegi berotzea eragozteko mekanismoak.
  • Arropa-garbigailuan, begiratu energia-etiketari, bertan jarriko du, besteak beste, zenbatekoa den aparatuaren kontsumoa, errendimendua eta zarata.

Arropa-lehorgailua

  • Gasezko aparatua edo elektrikoa aukeratu ahal izango duzu. Aukeratu zure premiei eta hornikuntzari ongien egokitzen zaien energia-iturria.
  • Bi aparatu batean. "Garbigailu-lehorgailua" aukera baliozkoa eta erosoa da, arropa garbitzeko eta lehortzeko funtzioak aparatu bakarrean elkartzen baititu. Abantaila handiena lekua aurreztea da, baina ezin du batera lehortu garbigailuaren gehieneko karga, arropa lehortzeko prozesuak garbitzekoak baino danbor handiagoa behar duelako arropa-bolumen berdinarentzat.
  • Lehorgailu elektrikoan, begiratu energia-etiketari, bertan jarriko du, besteak beste, zenbatekoa den aparatuaren kontsumoa, errendimendua eta zarata.

Aurrezteko modua

  • Ahal duzun guztian, erabili tenperatura txikiko programak, edo ur hotzekoak, eta kargatu garbigailua ahalik eta gehien.
  • Abiadura handian zentrifugatzen baduzu, energia gutxiago beharko du gero lehorgailuak.
  • Maiz garbitu arropa-garbigailuaren iragazkia: hobeto funtzionatuko du eta energia aurreztuko duzu.
  • Kontuan izan kontsumitutako energiaren %90 ura berotzen gastatzen dela, %10 bakarrik ura astintzen.

Erabilera eta mantentzea

Arropa-lehorgailua

Ez baduzu leku egokirik arropa zabaltzeko, oso baliagarria izango zaizu arropa-lehorgailua. Zure premien, kontratatutako hornikuntzaren eta daukazun lekuaren arabera, hiru motatako makinak dituzu aukeran:

  • Zuzeneko ebakuazioko lehorgailua (airea ateratzeko lehorgailua): Gasezkoak eta elektrikoak aurkituko dituzu. Arropa lehortzeko, aire hezea kanpora botatzen da, zuzenean edo hodi malgu baten bitartez. Deskargatzeko kanalizazioa erabiltzen bada, ahalik eta laburrena izan beharko du, bestela lehortzeko prozesuaren errendimendua jaitsi egiten delako eta, ondorioz, denbora gehiago behar duelako. Hau da sistemarik sinpleena eta merkeena, lokala aireztatzeko problemarik ez baldin badago.
  • Kondentsaziozko lehorgailua (uraren bidez): Normalean erabilera industrialekoak izaten dira era honetako lehorgailuak, ez da normala etxean erabiltzea. Danborretik ateratzen den aire hezea uraren bidez hozten den hodibihur hoztaile batetik pasatzen da, eta horrela kondentsatzen da hodiko ur-lurruna. Airea lehortzen denean, zikloari berrekiten dio. Kondentsatutako ura ontzi batean jasotzen da batzuetan eta ontzi hori hustu egin behar da tarteka, edo zuzenean isurtzen da hustubidetik. Modelo hau ez da oso gomendagarria etxerako, ura behar duelako funtzionatzeko.
  • Kondentsaziozko lehorgailua (airearen bidez): Energia elektrikoarekin bakarrik funtzionatzen dute mota honetako lehorgailuek. Sistema aurrekoaren berdina da baina, aire hezean dagoen lurruna kondentsatzeko, aparatuaren kanpoaldetik hartzen den airearekin hoztutako kondentsadore bat erabiltzen da, aire hori beste haizagailu baten bidez (ez airea danborrean sartzen duen haizagailuaren bidez) sartuz kondentsadorean. Ur kondentsatua erretilu edo depositu ateragarri batean jasotzen da modelo batzuetan, edo zuzeneko kanalizazio bat instala daiteke zuzenean hustubidera joan dadin, mahuka baten bidez. Oso ondo funtzionatzen du ondo aireztatutako lekuetan, eta errendimendu eta malgutasun handieneko modeloa da.
 

Eduki nagusiaren bukaera