Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Etxebizitzak
  4. Etxe efizientea
  5. Sukaldea
  6. Hozkailua eta izozkailua

EDPHozkailua eta izozkailua

Eduki nagusiaren hasiera

Ohikoena hozkailua eta izozkailua konbinatzen dituen aparatu bakarra izatea den arren, gero eta gehiago ikusten dira funtzio bakoitzerako aparatu bereiziak, biltegiratzeko modu eta erosketa batetik besterako denbora ez direlako berdinak aparatu batentzat eta bestearentzat.

Zein aukeratu?

Hozkailua

  • Bi ateko hozkailua aukeratu baduzu, aparatuak bi konpresore izatea komeni da.
  • Aukeratu zure premiei ongien egokitzen zaien modeloa. Kontuan izan zenbat zareten etxean eta nolako erosketa-ohiturak dituzuen.
  • Lagundu ingurumena zaintzen eta erosi ozono-geruzarentzako gas kaltegarririk, klorofluorokarburoak (CFC) esaterako, erabiltzen ez duen modeloren bat.
  • Hozkailu elektrikoan, begiratu energia-etiketari, bertan jarriko du, besteak beste, zenbatekoa den aparatuaren kontsumoa, errendimendua eta zarata.
Hozkailua aukeratu
Pertsonak Erosteko ohiturak Hozkailuaren litroak
1   100-150
2-3 Maiz 150-200
2-3 Astean birritan 200-250
4 Astean birritan 250-300
Más de 4 Astean behin 350-500

Izozkailua

  • Ez erosi hiru izarreko izozkailua, elikagai freskoak edo etxean prestatutakoak izoztu nahi badituzu. Baldintza egokietan izozteko, 4 izarreko izozkailua behar da.
  • Izozkailuaren isolamendu termikoaren kalitateak eta lodierak adierazten dute aparatuaren errendimendua eta argindarra moztuz gero gerta litekeen bero-galera. Hirigunean bizi bazara, aukeratu etxeko pertsona bakoitzeko 50 litroko edukiera daukan aparatu bart..
  • Landagunean bizi bazara, aukeratu etxeko pertsona bakoitzeko 80 litroko edukiera daukan aparatu bat.
  • Leku-problemarik ez baduzu, izozkailu horizontal batekin energia gutxiago kontsumituko duzu, hotza hobeto kontserbatzen delako.
  • Hirietako apartamentuetarako aukera onena izozkailu bertikala izaten da.

Aurrezteko modua

  • %42ko aurrezkia hozkailuaren kontsumoan, A kategoriakoa bada.
  • Ahalik eta gutxienetan ireki atea, eta behar den denboran bakarrik, hori baita energia-kontsumoa gehitzen duen kausa nagusia.
  • Utzi janari beroa kanpoan hozten hozkailuan sartu aurretik.
  • Kendu izotza 3 mm-ko lodierako izotz-geruza egin aurretik. %30era arteko aurrezpena lortuko duzu.
  • Hozkailuko tenperatura optimoa 4 eta 7ºC bitartekoa da, eta izozkailukoa -15ºC eta -18ºC bitartekoa.
  • Luzaroko kanpora bazoaz, hustu hozkailua, atera entxufetik eta utzi atea irekita.
  • Zure etxetresna elektrikoetako gomen egoera begiratzen baduzu, energia galtzea saihestuko duzu.

Erabilera eta mantentzea

Hozkailua

Elikagaiak egoera onean mantentzeko bakarrik balio du hozkailuak. Nahi duzuna elikagaiak denbora luzean kontserbatuko dituen aparatu bat bada, izozkailua behar duzu. Egia da ia hozkailua guztiek izaten dutela izozkailua, baina kontuan izan behar duzu hiru izarretik gorakoak badira bakarrik emango dizutela izozteko aukera.

Hauek dira orain merkatuan aurkituko dituzun hozkailu-motak:

  • Ate bakarreko aparatua, barneko izozkailuarekin: Premia txikiak direnerako egokiena.
  • Bi ateko aparatua, goiko izozkailuarekin: Ekonomikoa baina errendimendu ertainekoa. Ez da gomendatzen 4 pertsona baino gehiagorentzat.
  • Bi ateko aparatua, beheko izozkailuarekin: Ekonomikoa eta aurrekoaren antzeko ezaugarriak dituena, baina errendimendu hobekoa. Aski da 5 lagunentzat.
  • Konbinatuak edo "konbiak": Bi konpartimentuetan independenteki erregulatzen da tenperatura. Errendimendu handiko aparatua da, baina garestiagoa. Bi motorreko modeloa aukeratu ahal izango duzu, hozkailurako motor bat eta izozkailurako beste bat dituena, baina altzari berean, edo motor bakarra eta hiru bideko elektrobalbula dituen modeloa.
  • No-frost: Aparatu honek oso erregulazio eta errendimendu ona du hozkailuan, azkar hozten da eta ez zaio izotzik egiten. Bestalde, estali gabe dauden elikagaiak deshidrata ditzake eta kontsumoa garestixeagoa izaten du bere familiakoek baino.
  • Cooler: Izozkailurik gabeko hozkailua. Izozkailu bertikal baten zati izan daiteke.

Izozkailua

Izozkailua aipatutakoan, janari mordoa gorde dezakeen kutxa handia etortzen zaigu burura askotan. Baina ez dauka horrela izan beharrik. Askotan, izozkailua hozkailuaren barruan integratuta egoten da. Bertan jarrita dauden izarren kopuruak adieraziko digu elikagaiak izozteko ahalmenik duen eta zenbat denboran kontserba ditzakeen.

Aparatuaren izar-kopuruak zehazten du izozte-tenperatura eta zenbat egunean kontserbatuko diren elikagaiak:

  • Izar bat: -6°C Elikagaiak 1-2 egunean kontserbatzen dituzte.
  • Bi izar: -12°C Hozkailuko izozkailuan, 3 egun.
  • Hiru izar: -18°C Kontserbatu egiten du. Fabrikatzaileak adierazitako denboran kontserba ditzake elikagaiak. Ezin du izoztu.
  • Lau izar: -24°C Izozkailua. 3 hilabete edo gehiago, fabrikatzaileak adierazten duenaren arabera.
Gehiago jakin nahi duzu etxetresna elektrikoei buruz?

Eduki nagusiaren bukaera