Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Etxebizitzak
  4. Etxe efizientea
  5. Sukaldea
  6. Ontzi-garbigailua

EDPOntzi-garbigailua

Eduki nagusiaren hasiera

Zein aukeratu?

  • Aparatu elektrikoa edo bitermikoa —gas-galdarak berotutako urarekin funtzionatzen duena— aukeratu ahal izango duzu. Aukeratu zure premiei eta hornikuntzari ongien egokitzen zaien energia-iturria.
  • Zenbat zarete etxean? Erostera zoazenean, kontuan izan zenbateko kapazitatea behar duzun ontziak garbitzeko. Normalean plater gutxi izaten badituzu garbitzeko, nekez erabili ahal izango duzu makina handi bat karga betean. Merkatuan orain gehien erabiltzen diren modeloak 10 edo 12 mahai-tresnarentzakoak dira.
  • Kontuan izan fabrikatzaileak kalitateari eta Saldu Ondoko Zerbitzuari buruz ematen dituen garantiak.
  • Bilatu garbitzeko aukera gehien ematen dituen modeloa, batez ere, ur hotzeko ziklo ekonomikoa duen bat. Kontsumitutako energiaren %90 ura berotzen gastatzen da, %10 bakarrik motorrari eragiten.

Aurrezteko modua

  • Saiatu ontzi-garbigailua beteta dagoenean martxan jartzen, baina piezak elkarren gainean pilatu gabe, ongi garbitu ahal izateko. Karga-erdian, erabili programa labur eta ekonomikoak.
  • Ontziak uretan pasatu behar badituzu garbigailuan sartu aurretik, erabili ur hotza.
  • Lehortzeko programa erabili ordez, garbigailuko atea ireki dezakezu eta aireari utzi lehortzen. Emaitza berdina lortzen da eta %45 aurrezten da elektrizitatean.
  • Eskatu iragazkia eta ur-zurrusten zuloak aldizka garbitzea.

Erabilera eta mantentzea

Gero eta gehiago ikusten da ontzi-garbigailua Espainiako etxeetan. Pentsa liteke ez dela oso beharrezkoa aparatu hori etxean edukitzea, baina ontzi asko eta askotan garbitu behar badira, ontziak eskuz garbitzea baino soluzio merkeagoa izan liteke. Gainera, denbora aurreratuko dugu eta bizi-kalitate hobea izango dugu.

Hainbat eratako garbigailuak aurkituko dituzu, non jarri nahi dituzun kontuan izanda:

  • Ontzi-garbigailu independentea: Ontzi-garbigailu isolatua da, gainekorik gabe. Instalazio librekoa.
  • Ontzi-garbigailu panelagarria: Sukalde-gainekoaren azpian jartzekoa. Panelatu ere egin daiteke.
  • Ontzi-garbigailu integragarria: Sukalde-gainekoaren azpian jartzekoa. Erabat ezkutatuta geratzen da.
  • Harraskadun ontzi-garbigailua: Garbiketako zentroa esaten zaio.
Gehiago jakin nahi duzu etxetresna elektrikoei buruz?

Eduki nagusiaren bukaera