Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

EDPSua

Eduki nagusiaren hasiera

Zein aukeratu?

Sukalde elektrikoa

  • Bitrozeramikazko sukaldeekin denbora eta energia aurreztuko ditugu eta gainera erosoagoak dira lanerako.
  • Eta grilla edo gratinadorea badute, hobeto.
  • Bitrozeramika: Kalitate/prezio soluzio onena da. Errendimendu bikaina lortzen dute beroa akatsik gabe transmititzen dutelako bertikalki, tenperatura mantentzeko duten gaitasunarengatik eta gainera tenperatura kontrolatzeko eta erregulatzeko aukera handia ematen dutelako. Bi eratako bitrozeramikazko sukalde elektrikoak daude, erregulazioaren arabera:
    • Energiaren araberako erregulazioa: Zona bakoitzeko berotasuna kontrolatzeko aukera ematen du; termostatoak berriro beroa emateko agindua ematen dionean bakarrik jartzen da martxan, eta, beraz, aginteen bidez erregulatzen dena ez da potentzia (era honetako sukaldeetan beti maximoan sartzen baita), baizik eta "piztuta" edo "itzalita" egoteko denborak. Horrek esan nahi du energia aurrezten dela, behar-beharrezkoa denean bakarrik egoten delako martxan.
    • Potentziaren araberako erregulazioa: Kasu honetan, aginteak erresistentzien konexioekin jokatzeko aukera ematen du, agintearen posizio bakoitzari berotze-potentziaren balio jakin bat dagokiolako.
  • Indukziozko bitrozeramika: Aukerarik onena, bitrozeramikazko indukziozko gaineko sukaldea da. Hori da "azken irrintzia" bitrozeramikazko sukaldeetan.
  • Ezaugarri bereziena da ontziari beroa pasatzen diola sukaldearen plaka hotza mantenduz. Gainera, ez dago itxaron beharrik, agintean ezarritako berotasuna berehala sortzen delako, aginteari eman orduko.
  • Nahi den tenperatura lortzeko zain egon behar ez izateak esan nahi du denbora gutxiago behar dela eta, beraz, kontsumo txikiagoa. Lisoa da, ez du erregailurik, gainazala zeramikazko beira da, pisua eta kolpeak oso ondo jasateko prestatua. Kozinatzeko tenperatura bakoitzaren doitasuna erabat zehatza da.
  • Indukziozko sukaldeen beste bereizgarri bat segurtasuna da, kozinatzen den bitartean ez direlako plakak berotzen.

Gasezko sukaldea

  • Gas naturalezko gaineko sukaldeek energia asko aurrezten dute eta erabateko segurtasuna dute funtzionamenduan.
  • Kristalezko gaineko gas-sukaldeek gas naturalaren sugarrarekin kozinatzeko aukera ematen dute, kristal tenplatuzko gainazalaren praktikotasunarekin, erregailuak garbitu behar direnean ateratzeko aukerarekin.
  • Bitrogasarekin hondar-beroa aprobetxatu ahal izango duzu, eta energia aprobetxatu horrela.

Tresneria

Kozinatzeko erabiltzen diren tresna eta ontzien materialen eta formen arabera, denbora gehiago edo gutxiago beharko dute sutan, horrek kontsumoan duen eraginarekin.

Mikrouhin-labeak. "Plus mikrouhin-labeek", erradiazioarekin (erresistentziekin) konbinatutako mikrouhin-labeek, kozinatzeko aukera-sorta zabala irekitzen dute, mikrouhin-labe normalen aldean: egosteko, labean erretzeko edo grillarekin erretzeko aukera ematen dute.

Aurrezteko modua

  • Ahal duzun guztian, erabili presio-eltze super azkarrak: ia ez dute lurrunik galtzen egosten ari diren bitartean, energia gutxiago kontsumitzen dute eta denbora asko aurreratzen dute.
  • Beroa ondo banatzen duen ontziteria baduzu, energia aurreztuko duzu.
  • Kazuelei tapa jarrita, bero gutxiago galduko da, energia aurrezten da sutan, eta zerbitzatu aurretik ez daukagu berriro berotu beharrik, tenperatura denbora gehiagoan mantentzen delako.
  • Erabat eginda egon aurretik sua itzaltzen bada, hondar-beroa aprobetxatzen da (sukalde elektrikoan, indukziozkoan ez).

Erabilera eta mantentzea

Gero eta asti gutxiago dugu kozinatzeko, baina oraindik ere egia da inon ere ez dela jaten etxean bezala. Gaur egun aukera eta konbinazio ugari daude erabakia hartzeko garaian, ohitura, premia eta estetika guztietara egokitzeko modukoak.

Gasezko sukaldea

Gas naturalez elikatutako sukaldea ezinbesteko elementua da sukaldaritza landua eta tradizionala maite dutenentzat. Sugarra eta berotasuna berehala sortzen dira, sugar urdina eskuz erregulatzen da, ikuste hutsarekin badakigu nolako bero-intentsitatea aplikatzen ari garen.

Suarekin, garraren potentziarekin eta inertziarik ezarekin, ez da gainberotzen eta berotzen hasteko denbora murrizten da, energia-kontsumoa murriztuz.

Gainera, sua itzaltzean, berotasun-ematea berehala amaitzen da, eta horrela janariak ez du gainez egiten eta ez da gehiegi egiten.

Gas naturalak, hezetasuna berez sortzen duenez erretzen den momentuan, ez ditu alferrik galtzen sutan dauden elikagaien propietateak, gatz mineral guztiak mantentzen ditu eta baita koloreak eta testurak ere.

Sukalde elektrikoa

Sukalde elektrikoa soluzio erraz eta prezio onekoa da, plater konplikatuak prestatzen denborarik galdu nahi ez dutenentzat. Plaka elektrikoa berotzeko erabili ohi da gehienetan, eta horregatik aukeratu ohi da beste soluzio batzuekin batera (gasezko suak normalean).

Bitrozeramika elektrikoa

Bitrozeramikazko sukalde elektrikoa oso bizkor zabaldu da, eskaintzen dituen abantaila nabarmenei esker: estetika, erabilerraztasuna eta, batez ere, gainazal erabat lisoak garbitzeko ematen duen erraztasuna, arrazoi sendoak izan dira etxekoandre modernoaren botoa irabazteko.

Bi eratako bitrozeramikazko sukalde elektrikoak daude, erregulazioaren arabera.

  • Energiaren araberako erregulazioa: Zona bakoitzeko berotasuna kontrolatzeko aukera ematen du; termostatoak berriro beroa emateko agindua ematen dionean bakarrik jartzen da martxan, eta, beraz, aginteen bidez erregulatzen dena ez da potentzia (era honetako sukaldeetan beti maximoan sartzen baita), baizik eta "piztuta" edo "itzalita" egoteko denborak. Horrek esan nahi du energia aurrezten dela, behar-beharrezkoa denean bakarrik egoten delako martxan.
  • Potentziaren araberako erregulazioa: Kasu honetan, aginteak erresistentzien konexioekin jokatzeko aukera ematen du, agintearen posizio bakoitzari berotze-potentziaren balio jakin bat dagokiolako eta tenperatura oso ondo erregulatzen da horrela.

Indukziozko bitrozeramika elektrikoa

Hori da "azken irrintzia" bitrozeramikazko sukaldeetan. Ezaugarri bereziena da ontziari beroa pasatzen diola sukaldearen plaka hotza mantenduz. Gainera, ez dago itxaron beharrik, agintean ezarritako berotasuna berehala sortzen delako, aginteari eman orduko. Nahi den tenperatura lortzeko zain egon behar ez izateak esan nahi du denbora gutxiago behar dela eta, beraz, kontsumo txikiagoa.

Bitrogasa

Teknologikoki hain garatuak ez badaude ere, bitrogas plakekin bitrozeramikazko gainazal liso eta garbierraz batean kozina daiteke, gas naturalaren ekonomia eta azkartasunarekin.

Bitrozeramikazko plaka mistoa

Hau da soluzio berriena, dena nahi dutenentzat aproposa. Bitrozeramika elektrikoaren estetika eta garbierraztasuna konbinatzen ditu gasezko su tradizionalekin, elektrikoarekin efikaziarik handiena lortzeko denborarik laburrenean eta aldi berean gas naturalarekin doitasun handiko sukaldaritza landua, guztia erraz erabiltzeko eta mantentzeko plakan integratua.

Gehiago jakin nahi duzu etxetresna elektrikoei buruz? 

Eduki nagusiaren bukaera