Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Etxebizitzak
  4. Etxe efizientea
  5. Sukaldea
  6. Termo elektrikoa

EDPTermo elektrikoa

Eduki nagusiaren hasiera

  • Ordu-diskriminazioa badaukazu, nahitaez eduki beharko duzu ordua programatzeko gailua, Gaueko Tarifa aplikatzen den ordu "ekonomikoetan" bakarrik funtziona dezan. (Udan: 24:00 eta 08:00 bitartean. Neguan: 23:00 eta 07:00 bitartean.)
  • Termoaren eta ur beroa erabiltzen den lekuaren arteko distantzia 10 m-tik gorakoa bada, bi jartzea komeni da: txiki bat sukaldearen ondoan eta handiago bat bainugelaren ondoan.
  • Kontuan izan zu bizi zaren lekuko ura nolakoa den. Termoaren galdarak edo ura biltzeko ontziak egokia izan behar du bizi zaren lekuko urarentzat. Txapazkoa izan daiteke, edo altzairu esmaltatuzkoa, altzairu galbanizatuzkoa, kromo-nikel altzairuzkoa, altzairu herdoilgaitzezkoa edo beiraztatua. Kobre-aleaziozkoak edo plastikozkoak ere izan daitezke. Altzairu galbanizatuzkoa edo esmaltatuzkoa bada eta zure herriko ura oso agresiboa bada, komeni da aparatuak magnesiozko anodo bat izatea, barneko paretetako korrosioa prebenitzeko.
  • Isolamendu termiko ona duten termoekin energia aurreztuko duzu.
  • Lekurik baduzu, erosi termo handiagoa, dudarik gabe. Zenbat eta kapazitate handiagoa, orduan eta kontsumo txikiagoa.
  • Aukeratu zure premiei, zurekin bizi direnei, etxebizitzaren ekipamenduari eta etxekoen ohiturei ongien egokitzen zaien termoa.
Termo elektrikoa aukeratu
Etxean bizi direnak Sukaldea, konketa eta dutxa, bainuontzi gabe Sukaldea, konketa, bainuontzia eta dutxa
1-2 75 litros 100 litros
3-4 100 litros 150 litros
5-6 150 litros 200 litros
Gehiago jakin nahi duzu etxetresna elektrikoei buruz?

Eduki nagusiaren bukaera