Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

EDPAire girotua

Eduki nagusiaren hasiera

Ahaztu udan etxean izaten den itotzeko beroa, eraman konforta etxera. Aukeratu aparatu egokia etxean duzun lekuaren eta premien arabera, eta nahi duzun tenperatura izango duzu etxean.

Aurrezteko modua

  • Udan, finkatu hozteko tenperatura 25ºC-an.
  • Jarri toldoak, itxi pertsianak, jarri etxea gutxiago berotzen laguntzeko sistemak dituzten gortinak.
  • Jarri airea hozteko aparatuak zona aireztatuetan, eguzkiak ematen ez dien lekuan.
  • Aire girotua pizten duzunean, ez jarri termostatoa normala baino tenperatura txikiagoan, ez du bizkorrago hoztuko, gehiegi hoztuko du eta, beraz, alferrikako gastua egingo duzu.
  • Deskonektatu aire girotua etxean edo hozten ari den gelan inor ez dagoenean.

Bero-ponpa

Udan aire girotua eta neguan berokuntza behar dutenentzat egokia da aukera hau. Hasierako inbertsioa handiagoa izan arren aire girotuko beste aparatu batzuekin konparatuta, %25 gehiago inguru, denbora gutxian amortiza daiteke, energia %30-40 bitartean aurrezteko aukera ematen duelako. Gainera, kontuan izan behar da neguan berogailu gisa erabil daitezkeela, gailu bat aktibatuta besterik gabe.

Era askotako modeloak aurkituko ditugu: leihoan jartzekoak, leku batetik bestera alda daitezkeen eramangarriak, itxura estetiko eta dotoreko kontsola trinkoak, edo "multi-split" ekipoak, dekoratiboenak, gela bakoitza bere aldetik erregulatzeko eta potentzia kontratatua hobeto aprobetxatzeko aukera ematen dutenak. Gainera, azken horiek paretan zati txiki bat besterik ez dute behar.

Aparatu eramangarriak

Hau da aukerarik egokiena aire girotua puntualki behar baldin baduzu eta ez aldi berean etxeko gela guztietan. Horrela, airea nahi duzunean nahi duzun lekura eraman ahal izango duzu.

Sistema autonomo indibidualak (aurre-instalazioa behar dutenak)

Hau da aukerarik egokiena aire girotua puntualki behar baldin baduzu eta ez aldi berean etxeko gela guztietan. Horrela, airea nahi duzunean nahi duzun lekura eraman ahal izango duzu. Aire girotuko sistema hauek hotza edo hotza eta beroa bertan sortzen duten aire-tratamenduko unitateak dira, obra txiki bat behar dutenak eraikinean txertatzeko.

Hainbat mota, modelo eta funtzionamendutako sistemak aurkituko ditugu, baina etxean modu indibidualean tenperatura egokia lortzeko aipagarrienak leihoko girogailua edo aire edo urezko kontsolak dira. Lehenengoa etxeko leiho edo horma bateak instalatzen da, girogailuaren kanpoko zatiak kanpotik hartu behar duelako airea. Bestalde, kontsolak estetikoak eta dotoreak dira eta etxebizitzaren hormetan instalatu behar dira.

Airezko edo urezko kontsola aukeratzeko, esan beharra dago urezko kontsola konplikatuagoa dela instalatzeko eta mantentzeko. Urezko kontsolek hozte-dorre bat behar izaten dute normalean, hodi-sare bat, urak zirkulatzeko ponpak, drainatzekoak, eta airezko kontsolek, berriz, ez dute horrelakorik behar. Azaldu behar da, bestalde, mantentze egokia egiten bada, ekipoaren funtzionamendu-kostua txikiagoa dela.

Gehiago jakin nahi duzu zerbitzu orokorrei buruz?

Eduki nagusiaren bukaera