Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

EDPArgiztapena

Eduki nagusiaren hasiera

Argi artifiziala hain da beharrezkoa eta oinarrizkoa eze, ohartu ere ez gara egiten zenbaterainoko abantailak dituen. Fusiblea erretzen denean edo argindarra joaten denean bakarrik konturatzen gara gauza guztietarako behar dugula argia: estropezu egin gabe ibiltzeko etxean, gauez irakurtzeko.

Goritasun-lanparak

Betiko bonbillak dira, lanpara-mota zabalduena eta ezagunena. Korronte elektrikoa kable-filamentu fin batetik pasatzen denean sortzen du argia. Filamentu hori hausten denean, bonbilla erre egiten da.

Kostu txikikoak dira, eta iraupena ere ez da oso luzea izaten (1000 ordu inguruko balio-bizitza izaten dute).

Ematen duten argiak oso ondo erreproduzitzen ditu koloreak, baina hartzen duten energiaren zati handi bat bero bihurtzen dute.

Lanpara halogenoak

Lanpara halogenoak txikiak izaten dira tamainaz eta argi bizi eta konpaktua ematen dute.

Gas halogenoa erabiltzen dute lanpara barruan, argi distiratsua egiten dute eta iraupen luzekoak dira. Goritasun-lanparak baino efikazagoak hartzen duten energia argi bihurtzeko garaian eta, beraz, argi gehiago egiten duten energia gutxiagorekin.

Argi zuria eta garbia ematen dute eta doitasun handiz zuzendu daiteke puntu batera edo bestera.

Lanpara fluoreszenteak

Hodi fluoreszenteek oso modu efizientean sortzen dute argia. Argia pizteko etengailua sakatzen dugunean, gas-deskarga bat sortzen da hodiaren barruan eta hodian dagoen fosforozko estaldurak argi ultramorea argi ikusgarri bihurtzen du. Prozesu horrek egiten du argia pizteko denbora pixka bat behar izatea, eta ez da komeni fluoreszenteak maiz pizten eta itzaltzen ibiltzea, lanparak gehiago iraun dezan.

Hodiak tamaina eta azalera handiagokoak dira eta horregatik argi barreiatuagoa ematen dute, ez hain puntuala. Iraupena 20.000 ordura irits daiteke gailu elektronikoarekin.

Azkenaldian lanpara fluoreszente trinkoen erabilera zabaltzen ari da. Lanpara horiek hodien abantaila guztiak dituzte baina tamainaz askoz txikiagoak dira, betiko bonbillen antzekoak. Iraupena 10 aldiz handiagoa ere izan daiteke eta %80 aurrezten dute energia.

Goritasun-lanparen eta kontsumo txikikoen arteko potentzia baliokideak

Goritasunezkoa Kontsumo txikikoa
100 W 23
75 W 15
60 W 11
40 W 9

Aurrezteko modua

Ezagutu argiztapenaren eta aurrezkiaren aldetik dauden diferentziak:

Argia izaten da etxean kontsumitzen dugun elektrizitatearen bosten bat gutxi gorabehera. Hala ere, hori da huts gehien egiten dugun arloa, gutxien ezagutzen duguna. Merkatuan bi mota nagusitako bonbillak aurkituko ditugu:

  • Goritasun-bonbillak: Kontsumitzen duten energiaren %5a bakarrik erabiltzen dute argia sortzeko, %95a bero bihurtzen dute.
  • Kontsumo txikikoak: %80 aurrezten dute eta goritasunezkoak baino 10 aldiz gehiago irauten dute. Kontuan izan ez dela komeni maiz piztea eta itzaltzea.

Ondorengo taulan erakusten dira bi motetako bonbillen potentzien baliokidetasunak, maila bereko argiztapena lortzeko. Orain badakizu zein motatako kontsumo txikiko bonbilla erosi behar duzun.

Potentzien baliokidetasunak
Kontsumo txikikoa Goritasunezkoak
9 watt 40 watt
11 watt 60 watt
15 watt 75 watt
20 watt 100 watt
23 watt 120 watt

Aholkuak

  • Itzali argiak erabili behar ez dituzunean.
  • Ez piztu eta itzali argia maiz kontsumo txikiko bonbillak erabiltzen ari zarenean.
  • Erabili hodi fluoreszenteak: ordu askoan argi gehiago behar duzun lekuan.
  • Aprobetxatu argi naturala: erabili kolore argiak pareta eta sabaietan argiztapen artifiziala murrizteko.
  • Ez erabili erregulagailurik: Ez erabili intentsitate-erregulagailurik kontsumo txikiko lanparekin.
  • Kendu hautsa bonbillei: Argiaren intentsitatea ez galtzeko.
Gehiago jakin nahi duzu zerbitzu orokorrei buruz?

Eduki nagusiaren bukaera