Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

EDPBerokuntza

Eduki nagusiaren hasiera

Berokuntza-sistema modernoei esker, goxo egoteko lekua da gure etxea, baita kanpoan eguraldi ankerra dagoenean ere. Elurra egin arren, etxean gustura eta babesean sentituko gara.

Aurrezteko modua

  • 20ºC-ko tenperatura aski da etxean konforta izateko. Logeletan 3 edo 5ºC gutxiagokoa izan daiteke.
  • Itzali berokuntza gauean, eta goizean ez piztu etxea aireztatu eta leihoak itxi arte.
  • Etxean ez zaudenerako, utzi termostatoa 15ºC-an (aurrezteko posizioan).
  • Egin azterketa urtero berogailuari edo galdarari, aparatuaren konbustioa efizientea dela segurtatzeko.
  • Neguaren hasieran berokuntza pizten duzunean, egiaztatu erradiadoreek ez dutela airerik (purgatu erradiadoreak)
  • Ez estali erradiadoreak altzariekin edo gortinekin.
  • Berokuntza indibiduala baldin badaukazu, erabili tenperatura kontrolatzeko eta erregulatzeko sistema bat (programagailua) komeni denean piztu eta itzaltzeko.
  • Berokuntza kolektiboa bada eta tenperatura handiegia ematen badu, ez ireki leihoak, itxi erradiadoreetako giltza.
  • Neguan hobe da berokuntza itzaltzea gauerako.

Gasezko berokuntza indibiduala

Berokuntza etengabea, uniformea eta prezio txikikoa, gas naturalaren hornikuntza dutenentzat

Etxean berotasuna izateko modu jarraitu eta uniformean eta gas naturalak ematen dituen abantaila ekonomikoak aprobetxatuz, ura berotuko duen galdara bat eta berotasuna banatuko duten erradiadore batzuk besterik ez duzu behar. Eta aparatu berarekin etxeko ur beroa ere nahi baduzu, kontuan izan zuren galdarak mistoa izan behar duela.

Dagoeneko etxean gas naturala badaukazu, instalazioa erraza eta azkarra da, traba handirik gabe egiteko modukoa. Gainera, hasierako inbertsioa eragozpen izan ez dadin, EDPk finantzatuko dizu berokuntza indibidualaren %100 Etxeko bero-planarekin.

Zoru bero-emailea

Ikusi gabe nabaritzen den berokuntza

Zoru erradiatzaile bidezko berokuntza aukera ona da eraikuntza berriko eraikinetarako, abantaila estetikoez eta lekuari buruzkoez gain, ordu-diskriminazioko tarifaren eta mantendu beharrik ezaren abantaila ekonomikoak ere badituelako. Hormigoizko forjatuan kable, lamina edo panel bero-emaileak instalatzen dira, etxea bero dezaten bistan egon gabe. Sistema horrekin oinarrizko tenperatura prezio txikian lortzen da, gauean zehar beroa meta daitekeelako egituran, ordu-diskriminazioko tarifaren abantaila ekonomikoak baliatuz, eta gero egunean zehar konforteko tenperatura lortzen da zuzeneko berokuntzako sistema gisa erabiliz.

Sistemarik erosoena da, lurrean edo zoruan zehar berotasuna uniformeki banatzen duelako, giroa lehortu gabe. Gela bakoitzeko giro-tenperatura independenteki aukera daiteke sistema honekin.

Metagailu elektrikoak

Ordu-diskriminazioko tarifaren abantailak baliatu nahi dituztenentzat

Sistema aproposa berokuntza elektrikoa nahi dutenentzat eta ordu-diskriminazioko tarifa kontratatzen dutenentzat. Ordu batzuetan (gauez %55eko deskontua) beroa sortu eta biltegiratu eta gero, behar denean, bero hori banatzen duten aparatuak dira metagailu elektrikoak.

Airea metagailuaren erdigune beroaren barrutik pasatuz berotzen da gela. Metagailu guztiak ez dira egokiak gela guztietarako. Adibidez, metagailu estatikoak (erregulazio partziala onartzen dutenak) gomendatzen dira, gauez erabiltzen diren lekuetarako eta pasaguneetarako, hala nola, gela, korridore, sarrera eta horrelakoetarako. Maizago eta batez ere egunez erabiltzen diren lekuetarako, egongela, jangela, etab.etarako, metagailu dinamikoak erabiltzen dira gehiago. beroa erabat erregulatzeko aukera ematen dutelako.

Berokuntza zentrala

Eraikin guztia galdara bakarrak emandako bero ekonomikoarekin

Gas naturala aukera ona da eraikinetako berokuntza-sistema zentralizatuetarako. Sistema horiekin eraikinak etenik gabeko berokuntza izango du istantean, etxebizitza bakoitzean galdara jarri beharrik gabe, galdara bakarrak zentralizatuko duelako beroa eraikineko erradiadore guztietara banatzeko. Gasezko berokuntza zentrala bereziki egokia da dagoeneko beste era bateko erregaiarekin funtzionatzen duten sistema zentralizatuak dituzten eraikinetarako. Beste sistema horietatik gasezkora aldatzeko egin behar den instalazioak ez du zailtasunik, abantaila ekonomiko garrantzitsuak emango dizkie eraikineko etxe-jabeei, eta gainera ingurumena zaintzen lagunduko dute denen artean.

Sistema horien segurtasuna Telekudeaketa izeneko urruneko kontrol-sistema batek garantizatzen du.

Bero-ponpa

Aparatu bakarrarekin, aire girotua udan eta berokuntza neguan

Neguan berokuntza-aparatua eta udan aire girotua behar dutenentzat egokia da aukera hau. Bero-ponparekin, neguan etxea berotzeaz gain, udan etxea freskatuko duzu, energian %30-40 bitartean aurreztuz.

Berokuntzako aparatu gisa, oinarrizko funtzionamendua da foku batetik beroa hartzea lurrungailu baten bitartez eta beste foku batera pasatzea kondentsadore baten bitartez. Hainbat motatako bero-ponpak daude, lurrungailuak beroa hartzeko erabiltzen duen bitartekoaren (airea, ura, lurra) eta kondentsadoreak beroa ematen dion bitartekoaren (airea, ura, lurra) arabera, baina normalean etxebizitza-sektoreko berokuntza-sistemetan aire-aire ponpak erabiltzen dira. Era askotako modeloak aurkituko ditugu: leihoan jartzekoak, leku batetik bestera alda daitezkeen eramangarriak, itxura estetiko eta dotoreko kontsola trinkoak, edo "split" ekipoak, instalatzeko paretan tarte txiki bat besterik behar ez dutenak linea hoztaile fin batzuk pasatzeko.

Konbektoreak eta panel erradiatzaileak

Obrarik egin nahi ez dutenentzat

Konbektoreak aukera ona dira prezio eta instalazio-kostu txikiko berokuntza-sistema elektrikoa, instalatzeko obrarik behar ez duena, nahi dutenentzat. Zuzeneko berokuntza-sistema da, nahi den tenperatura berehala lortzeko aukera ematen duena aparatuak berak dakarren termostatoaren bidez. Panel erradiatzaileak, berriz, bilgarri metaliko lisoak dira, konbektoreak baino estuagoak, beroa gehienbat erradiazio bidez ematen dutenak. Horiekin ere nahi den tenperatura lortzen da berehala, baina tamainaz handiagoak dira konbektoreak baino eta baita garestiagoak ere.

Eguzki-plakak eta haize-konbektoreak

Bero-premia puntualak dituzten etxebizitzetarako. Bi aparatu horiek elektrizitatea behar dute funtzionatzeko, tarteka erabiltzen diren lekuetarako gomendatzen dira. Bainugelarako eta berokuntza-aparatu osagarri gisa, modalitate eramangarrian, aukeratu haize-konbektoreak.

Gehiago jakin nahi duzu zerbitzu orokorrei buruz?

Eduki nagusiaren bukaera