Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

EDPUr beroa

Eduki nagusiaren hasiera

Etxebizitza batek ase behar duen premia behinenetako bat ur beroarena izanik, ezinbestekoa da erabiltzaileentzako ura berotzeko sistema bat izatea. Etxeko ur beroa sortzeko produkzio-metodoak asko aldatzen dira, bero-iturriaren eta erabiltzen den sistemaren arabera eta, gainera, zentralizatua edo etxe bakoitzerako indibiduala izan daiteke.

Aurrezteko modua

  • Arrazionalizatu uraren kontsumoa. Ez utzi txorrota alferrik irekita (esate baterako, garbitzen, bizarra egiten edo hortzak garbitzen ari zaren bitartean).
  • 30 eta 35ºC arteko tenperatura nahikoa da norberaren buruaren garbitasunean eroso eta gustura sentitzeko.
  • Zaindu txorrotak ez daitezela tantaka egon eta ez dezatela ur-ihesik izan: konketako txorrota tantaka egoteagatik bakarrik 100 litro gal daitezke hilean.
  • Dutxak bainuak baino 4 bider ur eta energia gutxiago kontsumitzen du. Kontuan izan.
  • Egin azterketa gas-aparatuei. Arduratu zure aparatuei azterketa egin diezaieten, efizientzia bermatzeko eta ongi funtzionatzen dutela segurtatzeko.
  • Erabili ur hotzaren posizioa. Ur berorik behar ez duzunean, ireki txorrota ur hotzaren posizioan.

Gas indibiduala

Etxean ur beroa izateko modu erraz, seguru eta independentea. Ur beroa izango duzu, mugarik gabe, tenperatura egonkorrarekin eta istantean. Sistema-gama zabala dago zure etxebizitzaren premiei erantzuteko, aparatu egokia aukeratu behar duzu, besterik ez.

Gas zentrala

Ur beroa izateko modu eroso eta errazena. Ahaztu mantentze-lanak: ur beroaren instalazio zentralizatuarekin asko murriztuko dituzu kostuak eta segurtasun handiagoa izango duzu gainera. EDPren Etxeko bero-planak lagunduko dizu.

Elektrizitate indibiduala

Instalazio sinple batekin ur beroa izan dezakezu prezio onenean, eta konfort handiena etxean. Termoak, berogailuak edo termo-metagailuak, beti egongo da zure premietara egokitzen den sistemaren bat. Ur beroa izango duzu istantean, zeuk kontrolatuko duzu kontsumoa eta ez duzu zain egon beharko nahi duzun tenperatura lortzeko.

Gehiago jakin nahi duzu zerbitzu orokorrei buruz?

Eduki nagusiaren bukaera