Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)
Eduki nagusiaren hasiera
Berokuntza-zirkuitura bidaliko duen ura berotzeko, gasa erretzen duen aparatu bero-produzitzailea da galdara.
Normalean komertzializatzen diren galdarak Galdara Mistoak izaten dira, etxeko ur beroa eta berokuntza aldi berean produzitzen dutenak, baina Berokuntzarako bakarrik diren galdarak ere badaude, etxeko ur beroa beste sistema baten bidez lortzen den kasuetarako.
Ur-berogailuak gasa erretzen du etxeko edozein txorrotatatik eskatzen dugun ura berotzeko. Ur beroa eskatzen zaiola detektatzen duenean, martxan jartzen da une horretan bertan ur beroa produzitzeko, istanteko ur beroa lortzeko. Etxean zenbat bainugela eta zenbat erabiltzaile dauden kontuan izanda, ur beroa istantean produzitzeko kapazitate egokiko ur-berogailua aukeratu beharko da (5 litrotik hasi eta 20 edo 30 litro artekoak daude).
Ur bero asko behar baldin bada, ur-berogailuaren lagungarri gisa metagailu bat jartzea gomendatzen da. Batzuetan, ur-berogailuaren ordez Galdara Mistoa jartzen da, ur beroa eta berokuntza aldi berean produzitzen dituena.
Galdarekin gertatzen den bezala, hiru motatako galdarak eta/edo berogailuak daude, ke-husteko sistemaren arabera:
Eduki nagusiaren bukaera