Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Etxebizitzak
  4. Gasa eta elektrizitatea
  5. Instalazioen mantentzea

EDPInstalazioen mantentzea

Eduki nagusiaren hasiera

Gasaren instalazioa egoki mantentzea funtsezkoa da zure segurtasunerako. Horregatik, gasaren araudiak mantentze-lan batzuk egitera behartzen du gas-instalazioetan eta aparatuetan, matxurarik eta istripurik izan ez dadin.

Instalazioetan ahalik eta segurtasun handiena lortzeko, bezeroaz gain enpresa hornitzaileak ere inplikatu behar du, eta banaketaz arduratzen den konpainiak egingo du gas-instalazioaren eta -aparatuen ikuskapena 5 urtetik behin (Aldizkako ikuskapena).

EDPk bezero guztiei gomendatzen die ez uzteko etxean sartzen identifikazio-txartela erakusten ez duen edo Industriak baimendutako Instalazio Enpresa batekoa dela frogatzen ez duen ikuskatzaile edo ikustaileari.

Zalantzarik izanez garo, jar zaitez harremanetan gurekin edozein langileri etxean sartzen utzi aurretik.

Aldizkako ikuskapena

Enpresa banatzaileak ikuskapen hori egiteko obligazioa du energiaz hornitzen dituen instalazioak behar den bezala daudela egiaztatzeko. Horrela, bost urtetik behin bezeroaren etxera joango da gas naturala hartzeko instalazio indibidualaren Aldizkako Ikuskapena egiteko. Ikuskapenaren kostua bezeroari ordainaraziko zaio, ezarrita dauden prezio ofizialen arabera.

Ikuskapena egin eta hurrengo gas-fakturan kargatuko zaio ikuskapenaren zenbatekoa bezeroari. Horregatik, ikuskapena egiten den unean ez zaio ezer ordaindu behar ikuskatzaile edo ikustaileari.

Ikuskapena egiteko finkatutako eguna baino 15 egun lehenago, abisu-gutun bat bidaliko zaio bezeroari, data eta prezio eguneratua adieraziz. Gainera, bisita egin aurretik, informazio-orri bat jarriko da etxeko atarian. Lasaiago ibiltzeko, kontuan izan behar dugu Ikuskapena egingo duen agenteak bere burua identifikatuko duela identifikazio-txartel ofizialaren bidea eta Zerbitzu Tekniko Ofizialeko uniformearekin joango dela.

Zure etxeko gas-instalazioak eta -aparatuak beti berriak balira bezala mantendu nahi badituzu funtziona zerbitzuarekin egin dezakezu orain.

Funtziona zerbitzuan sartzen dira zure gas- eta elektrizitate-instalazioaren konponketa eta mantentze-lan guztiak. Gainera, gasaren nahitaezko ikuskapenaren kostua ere gure gainEz estali aireberritzeko sareta hartzen dugu.

Funtziona Plus 

Aldaketak

Gas-instalazioan aldaketaren bat edo gehitzeren bat egin nahi baduzu, Instalatzaile Baimendu batekin kontratatu beharko duzu. Instalatzaile horrek obra amaitzen duenean ziurtagiri bat egin beharko du egindako aldaketa edo gehikuntzen azalpenarekin eta EDPn entregatu beharko du, erreforma egin dela jasota gera dadin.

Etxean gas-aparatu gehiago jarri behar badituzu, komeni da gas-tarifa pberrikustea behar bada komeniko zaizulako kontsumo berria kontuan izanda egokiagoa den beste tarifa batera aldatzea.

Segurtasunari buruzko aholkuak

Gas-instalazioa egoera onean eta inolako akatsik gabe mantentzeko kontuan izan beharreko segurtasun-aholkuak:

Ez estali aireberritzeko sareta

Gas-aparatu bat dagoen lekuan, errekuntza egoki egiteko behar adinako aireztapena bermatu behar da. Aireberritzeko saretak txukun mantendu behar dira. Inola ere ez dute itxita edo oztopatuta egon behar.

Kanpaia eta galdara, bereizita

Kanpaiak eta galdarak inoiz ere ez dute funtzionatu behar aldi berean. Horrelakorik gerta ez dadin, kommutadore bat jartzen da.

Zaindu sukaldeko erregailuak

Sugarrak kolore urdinxka izan behar du eta ez du itzali behar sua minimoan jartzen dugunean.

Sugarrak urdina izan behar du

Sugarrak egonkorra izan behar du, zarata gabea, urdin kolore bizikoa barnealdean eta argiagoa kanpoaldean. Sugarra horitzen hasten bada, zerbitzu teknikokoei deitu beharko diezu.

Ez isuri likidorik

Gasarekin kozinatzen duzunean, zaindu sugarra: ez isuri sugarra itzal dezakeen likidorik, eta ez dadila sutan dagoen ontziaren ipurdia baino zabalagoa izan. Energia aurreztuko duzu eta erre gabeko gasa irtetea eragotziko duzu.

Gas-usaina sentitzen baduzu

Ireki leiho guztiak berehala. Ez piztu edo itzali argirik, ez sakatu argi-etengailurik. Ez piztu pospolo edo txiskerorik. Itxi gasaren pasoko giltza. Itxita egongo da gas-hodiarekiko perpendikular, gurutzea osatuz, geratzen denean. Deitu, zalantzarik gabe, GAS LARRIALDIETARA, 900 400 523 telefonora.

Itxi gasaren pasoko giltza guztiak

Etxetik alde egin behar baduzu denbora baterako, itxi gasaren pasoko giltza guztiak, batez ere sarrerako paso nagusia (leihokoa).

Berrikusi gas-instalazioa

Zure konpainia banatzaileak Aldizkako nahitaezko ikuskapena 5 urtetik behin egin arren (4 urtetik behin EAEn), zure gas-instalazioa eta -aparatuak aztertzeaz arduratu beharko duzu, ondo funtzionatzen dutela egiaztatzeko.

Mantentze-ziurtagiria

Instalazioaren erabiltzailea da mantentzearen arduraduna.

Deitu gas-instalatzaileari

Kontuan izan instalazioan egiten dituzun aldaketa guztiak (galdara aldatzea, gasezko sukaldearen ordez bitrozeramikazkoa jartzea, etab.) gas-instalatzaile baimendu batek egin beharko dituela.

Zaindu egoera

Aparatura gasa sartzeko hodi malguak ondo lotuta egon behar du, bi muturretan besarkagailuak estututa.

Instalazioko anomaliak

Anomaliaren bat sumatzen baduzu, deitu fabrikatzailearen zerbitzu teknikora edo enpresa baimendu bati, lehenbailehen konpon dezaten.

Gas naturalaren abantailak

Aurrezpena

Hornikuntza jarraituko energia merkeagoa da:

  • Kontsumitzen den energia bakarrik ordaintzen da eta kontsumitu ondoren, inoiz ere ez kontsumitu aurretik.
  • Gas naturalaren kalitateak eta errekuntza zabalak aparatuen mantentze-kostuak murrizten dituzte.
  • Hainbat tarifa daude, kontsumo-maila bakoitzari egokituak (sukaldea, ur beroa, berokuntza, etab.).
  • Berogailu eta sukaldeen gama zabala, prezio lehiakorrekin, segurtasuna eta erosotasuna areagotzeko elementu guztiekin.

Lasaitasuna

Energia-errendimendu onena:

  • Gas naturalak errendimendu handia du eta instalatutako potentziak aukera ematen du aparatuak aldi berean erabiltzeko, kopuruaren mugarik gabe.
  • Ekipoen batez besteko iraupena handiagoa da gainerako alternatiba energetikoena baino (PGL, gasolioa).

8 milioi etxe baino gehiago: Espainian 8 milioi etxe baino gehiago dira gas naturala erabiltzen dutenak.

Erosotasuna

Etxebizitzen konforta hobetzen du:

  • Erraz eta bizkor instalatzekoa.
  • Gas naturala hornikuntza jarraituko energia denez, inoiz ere ez da amaitzen eta, beraz, ez da arduratu behar ordezkoa jartzeaz.
  • Ez dauka biltegiratu beharrik, ez da botilarik birkargatu beharrik, arriskuak saihesten dira eta lekua irabazten da

Aplikazio ugari ditu gas naturalak:

  • Ur beroa istantean. Ez da ur-metagailurik behar eta ez da amaitzen.
  • Kozinatzeko onena da, erraz erregulatzekoa eta ez da bukatzen bat-batean.
  • Aurrezkia eta errendimendu maximoa gasezko tresnekin (lehorgailua, labea, berokuntza…).
  • Merkatuko berokuntza konfortableena.

Tramiteak eta izapideak egiteaz arduratzen gara:

  • Enpresa instalatzaileak bideratzen ditu gasean alta emateko izapide guztiak.
  • Zerbitzuen kudeaketa globalerako solaskide bakarra: kontsultak, eskaerak, kontratazioa eta izapideak.

Segurtasuna eta konfiantza

Ingurumena errespetatzen duen energia:

  • Energia-politikek gas naturala erabiltzea gomendatzen dute.
  • Gas naturalak ez du kutsatzen, ez erauzten denean, ez garraiatzen denean eta ez errekuntzan, eta ez du hondar solidorik egiten.
  • Lurpeko kanalizazioen bidez banatzen da, paisaia ukitu gabe.
  • Gas naturala da planeta jasaten ari den klima-aldaketari erantzun egokiena ematen diona eta bateragarria da ingurune naturala eta hiri-ingurunea babestearekin.

150 urtetik gorako esperientzia duen lider baten eskuetan:

  • Kualifikazio handiko profesionalen lantalde iraunkorrak bezeroaren zerbitzura.
  • Gas-instalazioak segurtasun-kontrol zorrotzenekin egiten dira eta 5 urtetik behin aztertzen dira.
  • Berehalako urgentziako zerbitzua, egunean 24 orduz eta urtean 365 egunez, 900 400 523 doako telefonora deituta.

Instalazio elektrikoaren azterketa

Etxebizitzetako instalazio elektrikoaren azterketa ez da obligaziozkoa, baina alferrikako arriskurik izan nahi ez baduzu, komeni da tarteka instalatzaile baimendu bat kontratatzea azterketa bat egin dezan zure instalazio elektrikoan, batez ere instalazio zaharra baldin bada.

Zure instalazio elektrikoak izan ditzakeen arriskuak ezkutuan daude. Zirkuitulaburrak, kableak berotzea, kanalizazio txarrak edo hondatutako entxufeak izan daitezke zure instalazioaren akatsetako batzuk, eta horregatik komeni da instalazioa arretaz mantentzea.

Funtziona zerbitzuan sartzen dira zure instalazio elektrikoaren konponketa guztiak eta mantentze-lanak. Gainera, urtero aztertuko dugu zure instalazioa.

Funtziona Argia

Aldaketak

Saiatu zure instalazio elektrikoa eguneratuta edukitzen

Zure instalazio elektrikoa zaharra bada eta lehengo fusibleak baldin baditu, fusibleen ordez Aginte eta Babeseko Koadro Orokorra jartzea gomendatzen dizugu.

Mekanismo hori hobea da lehengo fusibleak baino, seguruagoa delako bai pertsonentzat eta bai instalazioarentzat eta hargailuentzat ere.

Bestalde, ez ahaztu zure hornikuntza elektrikoko kontratuan potentzia kontratatu bat daukazula eta hori izango dela zure aparatu elektrikoen funtzionamendurako erabilgarri izango duzuna. Momenturen batean potentzia hori aski ez bada, aparatu gehiago dauzkazulako, Aginte eta Babeseko Koadro Orokorreko Potentzia kontrolatzeko etengailua deskonektatu egingo da edo fusibleak saltatuko dira, eta argindarra etenda geratuko da.

Horregatik, aparatu berri bat konektatu aurretik, kontuan izan beharbada potentzia kontratatua aldatzea komeniko zaizula, eragozpenik ez izateko.

Segurtasunari buruzko aholkuak

Aparatu batek kalanbrea ematen badu

Aparatu batek kalanbrea ematen badu, atera entxufetik eta deitu berehala elektrizitate-instalatzaile baimendu bati.

Ez erabili entxufe anizkunik

Ahal dela, ez egin konexiorik entxufe anizkunen bidez.

Aparatua entxufetik ateratzeko

Aparatua entxufetik ateratzeko, ez tira egin kabletik, larakotik tira egin.

Ez erabili erdi hondatutako kablerik

Ez erabili kableak zurituta, larakoa hautsita edo entxufea hondatuta daukan aparaturik.

Erabili lur-konexioa

Etxetresna elektriko batek lur-konexioa badauka, erabil ezazu instalazio elektrikoak aukerarik ematen badu.

Aldendu aparatu elektrikoak uretatik

Instalatu entxufeak leku lehorrean eta ur-kondukzioetatik ahalik eta urrunen, ez ukitu entxuferik edo entxufatutako aparaturik eskuak bustita badituzu.

Ez jarri pantailarik beroaren ondoan

Ez jarri pantailarik edo kablerik beheko suaren, berogailuen edo bero-fokuen ondoan.

Deskonektatu aparatu elektrikoak

Deskonektatu aparatu elektrikoak gutxitan erabiltzen badituzu edo garbitu behar badituzu.

Babestu haurrak

Eragotzi haurrei entxufeetara edo aparatu elektrikoetara iristea, eta babestu entxufeak segurtasuneko estalkiekin.

Egiaztatu potentzia elektrikoa

Aparatu elektriko berri bat erabiltzen hasi aurretik, irakurri instrukzioak eta egiaztatu zirkuituko potentzia elektrikoa egokia dela.

Sakatu diferentzialaren botoia

Hilean behin, sakatu etengailu diferentzialaren probako botoia, ongi funtzionatzen duela egiaztatzeko. Botoia sakatutakoan ez badu "saltatzen", hondatuta dagoela esan nahi du, eta elektrikari instalatzaile bati deitu beharko diozu konpon dezan.

Etengailu bipolarra instalatuEtengailu bipolarra instalatu

Ontzi-garbigailuan, arropa-garbigailuan eta lehorgailuan komeni da etengailu bipolarra jartzea, goiko planoan, erabili ondoren deskonektatu ahal izateko. Era berean, termoan jartzea ere komeni da, bainua edo dutxa erabiltzeko unean deskonektatzeko, eta sukalde elektrikoan, garbitzerakoan deskonektatzeko.

Potentzia kontrolatzeko etengailua

Dagoeneko instalatuta ez baduzu, zure segurtasunerako gomendatzen dizugu fusible zaharrak ordeztea eta aginte eta babeseko koadro orokor bat jartzea, etengailu diferentzialarekin, problemaren bat dagoenean instalazioa automatikoki deskonektatzeko.

Mantendu instalazioa egoera onean

Aldizka, egiaztatu instalazio elektrikoa egoera onean dagoela. Kontsumoko aparatuak ere ondo funtzionatzeko moduan mantendu behar dira, eta instalazioan aldaketaren bat egin behar baduzu, ziurtatu elektrizitate-instalatzaile baimendu batek egiten duela.

Aginte eta babeseko koadroa

Aginte eta Babeseko Koadro Orokorra etxebizitzaren barruan egoten da. Instalazio elektrikoan gertatzen den edozein anomaliaren aurrean babesteko jartzen da.

Gailu horiek obligaziozkoak dira eta lehengo fusibleen ordez jartzen dira, pertsonentzat seguruagoak direlako.

Aginte eta Babeseko Koadroaren osagaiak

  • Potentzia Kontrolatzeko Etengailua (PKE)): Aldi berean martxan dauden aparatuek erabiltzen duten potentzien baturak kontratatutako potentzia gainditzen duenean saltatzen du. Askotan saltatzen badu, esan nahi du kontratatuta daukazun potentzia ez dela egokia zuretzat. Abenduaren 2ko 1454/2005 Errege Dekretuak etxebizitza guztietan PKE instalatzera behartzen du, eta hornikuntza-kontratuaren titularrari dagokio instalatzea
  • Etengailu Orokorra (EO): Etxebizitzako instalazio osoa gainkargetatik eta zirkuitulaburretatik babesten du.
  • Etengailu Diferentziala (ED): Automatikoki deskonektatzen du instalazioa etxetresna elektrikoren batean edo instalazioko punturen batean elektrizitate-ihesa detektatzen duenean. Etengailu Diferentzialaren deskonexioak pertsonak babesten ditu istripu elektrikoetatik.
  • Etengailu Automatiko Txikiak (EAT): Etxebizitza zatitu daitekeen zona bakoitzeko (sukalde, etxetresna elektriko, argiztapen…) gainkarga edo zirkuitulaburretatik babesten duten etengailuak dira. Etxebizitza barruko zirkuitu bakoitzeko, EAT bat egongo da.

Litekeena da nik PKErik ez izatea instalatuta?

Etxebizitza guztiek ez daukate Aginte eta Babeseko Koadro Orokorra. Lehen ez zen obligaziozkoa instalatzea eta, beraz, instalazio batzuek ez zeukaten.

Prezioak

  • PKE: Enpresa banatzaileko pertsonal teknikoak PKE jartzeko edo egokitzeko egindako lana ez zaizu batere kostatuko. Hala ere, PKE jartzeak kostu txiki bat kobratzea ekarriko du hornikuntzaren fakturetan, PKEren alokairu gisa. Etxebizitzetarako PKEak bipolarrak izaten dira normalean (polo bikoak), eta instalazio trifasikoetakoak 4 polokoak. Zure aldetik instalatzea erabakitzen baduzu instalatzaile baimendu batekin, PKEren beraren prezioa 6 eta 10 € artekoa izango da (instalazioa sartu gabe). Instalatzaileak PKEren Instalazio Ziurtagiri Ofizialaren kopia bat eman beharko dizu eta gero guk instalazioa ikustera joan beharko dugu eta instalatutako PKE prezintatzera..
  • Potentzia gehitzea: Potentzia-gehitzeak indarrean dauden tarifen arabera kobratuko dira.
  • Tarifa: AET, 10 KW-etik beherako potentzia kontratatuta duten hornikuntzak.

Zer egin behar dut PKE instalatu ondoren, saltatzen badu?

PKEak askotan saltatzen badu, kontratatuta daukazuna baino potentzia gehiago eskatzen zaiolako da, aparatuek aldi berean eskatzen duten potentziaren batura handiagoa delako kontratatutako potentzia baino. Kontratatutako potentzia gehitzearekin konponduko litzateke arazoa.

Zer da potentzia kontratatua, gehienez baimendua edo eskatua?

Potentzia kontratatua

Elektrizitate-hornikuntzako polizan elektrizitate-konpainiarekin kontratatutako potentzia gisa ageri dena da. Instalazioak behar dituen potentzien araberakoa izan behar du, instalatutako aparatuak kontuan izanda, eta potentzia-maila normalizatu batzuei egokituko zaie. Fakturako sari finkoa erabakitzeko erabiliko du elektrizitate-konpainiak. Elektrizitatearen fakturan ikus dezakezu zure potentzia kontratatua.

Baimendutako gehieneko potentzia

Instalazioak gehienez onar dezakeen potentzia da. Pertsonen eta aparatuen segurtasuna garantizatzeko instalazio elektrikoak jasan lezakeen gehieneko potentzia da. Potentzia hori ziurtagiri elektrikoan / instalazio-buletinean jasotzen da eta ezin da izan elektrizitate-konpainiarekin kontratatutako potentzia baino txikiagoa.

Potentzia-eskaria

Instalatutako aparatu hargailuak erabiltzeko potentzia-premiei erantzuteko Instalazioak benetan eskatzen duen potentzia da. Potentzia-eskariak ez du izan behar elektrizitate-hornikuntzako polizan ageri den potentzia kontratatua baino handiagoa, eta ezta baimendutako gehieneko potentzia baino handiagoa ere.

Zein potentzia kontratatu erabakitzeko aholkua

Komeni da potentzia kontratatua berrikustea, PKEak instalazioaren potentzia kontratatutako potentziara mugatuko duelako, eta litekeena delako orain kontratatuta daukazun potentzia zure etxerako egokiena ez izatea. Potentzia gehitzeko, kontuan izan beharko da igoera-muga bat izango dugula, buletinean edo instalazio-ziurtagirian ezarritako Baimendutako Gehieneko Potentziak markatua. Baimendutako gehienekoa baino potentzia handiagoa kontratatzeko, beste buletin bat egin beharko du instalatzaile baimendu batek.

Informazio gehiago: Zein potentzia kontratatu

Hau ere interesatuko zaizu

Eduki nagusiaren bukaera