Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

EDPGizarte Bonoa

Eduki nagusiaren hasiera

Elektrizitatearen gizarte-bonua argiaren fakturako deskontu bat da. Gobernuak arautzen du (urriaren 5eko 15/2018 ED), eta helburua du etxe kalteberak babestea. Ministerioak webgune bat sortu du informazio gehiago jasotzeko: www.bonosocial.gob.es

Gizarte-bonua honako hiru arrazoi hauetako batengatik eska daiteke:

  • Familia-unitatearen errenta maila (IPREM-en arabera)
  • Familia ugaria
  • Pentsioduna

Talde bakoitzaren barruan, errentaren mugak eta ezarri beharreko deskontuak aldatu egin daitezke etxean bizi diren adingabekoen kopuruaren arabera eta bezeroaren kalteberatasun-motaren arabera.

Nor izan daiteke Gizarte Bonuaren onuraduna?

Deskontu horren onuraduna izan daiteke baldintza orokorrak betetzen dituena eta kalteberatasun mailen arteko batean dagoena.

Baldintza orokorrak (denak bete behar dira):

  1. Argiaren kontratuaren titularra pertsona fisiko bat izan behar da
  2. Gizarte-bonua ohiko etxebizitzako hornidurari eskatu behar zaio
  3. Titularrak merkatu arautuko KTBP tarifa izan beharko du kontratatuta (ordutegi-bereizketarekin edo ordutegi-bereizketarik gabe)
  4. Etxebizitzan kontratatutako potentzia 10 kW-koa edo hori baino gutxiagokoa izan behar da

Berariazko baldintzak (honako baldintza hauetako bateren bat bete behar da):

Kontsumitzaile kaltebera (% 25eko deskontua)

  • Zure errenta edo dagokizun familia-unitatearen urteko errenta bateratua honako hau izan behar da:
    1. ≤ 1,5 x IPREM 14 ordainketakoa, baldin eta familia-unitatean adingabekorik ez badago.
    2. ≤ 2 X IPREM 14 ordainketakoa, baldin eta familia-unitatean adingabeko 1 badago.
    3. ≤ 2,5 X IPREM 14 ordainketakoa, baldin eta familia-unitatean adingabeko 2 badaude.
  • Familia ugariaren titulua izatea.
  • Diru-sarrerak dituzten titularra edo familia-unitateko kide guztiak, baldin eta halakorik badago, Gizarte Segurantzako Sistemaren pentsiodunak izatea, erretiroagatik edo ezintasun iraunkorragatik, beti ere:
    1. Pentsio-mota horientzako une oro indarrean dagoen kopuru minimoa jasotzen badute.
    2. Urteko kopurua batu ondoren 500 euro baino gehiagoko beste diru-sarrerarik jasotzen ez badute.

Kontsumitzaile kaltebera larria (% 40ko deskontua)

  • Kontsumitzaile larritzat hartzeko ezarritako atariaren % ≤ 50-eko errenta jasotzen du urtean, "baldintza bereziak" gertatzen diren kasuetarako aurreikusitako gehikuntza barne harturik, hala badagokio.
  • Familia ugaria den kasuan, familia-unitateak urteko errentan ≤ 2 x IPREM 14 ordainketakoa jaso behar du.
  • Kontsumitzaileak edo familia-unitatean diru-sarrerak dituzten kide guztiek pentsio minimoa jasotzen badute, eta urteko kopurua batu ondoren 500 euro baino gehiagoko beste diru-sarrerarik jasotzen ez badute, kontsumitzaileak edo dagokion familia-unitateak urteko errentan ≤ 1 x IPREM 14 ordainketakoa jaso beharko du.

Gizarte Bazterketako Arriskuko kontsumitzailea

Gizarte-bazterketako kontsumitzailetzat hartzeko, kontratuaren titularrak kontsumitzaile kaltebera larria izateko baldintzak bete behar ditu, eta gainera, KTBP-ko fakturaren zenbatekoaren gutxienez % 50 finantzatzen dioten Administrazio Publiko (edo autonomiko edo tokiko) bateko gizarte-zerbitzuek artatu behar dute.

Gizarte Bazterketako Arriskuko kontsumitzailea

Gainera, errentaren mugak handitzen dituzten hainbat baldintza berezi ezartzen dira, beti ere beharrezko dokumentazioarekin egiaztatzen badira:

  • Gutxienez familia-unitateko kide batek % ≥ 33-ko desgaitasuna izatea.
  • Genero-indarkeriaren biktima izatea.
  • Terrorismoaren biktima izatea.
  • II. edo III. mailako menpekotasun aintzatetsia izatea.
  • Guraso bakarreko familia izatea (guraso bakar batek eta, gutxienez, adingabeko batek osatutako familia-unitatea, familia-liburuarekin eta errolda-ziurtagiriarekin egiaztatuko dena).

Honako taula honetan kalteberatasun-motaren araberako deskontuak xehatuko dira (kaltebera, kaltebera larria, gizarte-bazterketako arriskua)


Kaltebera Kaltebera larria Gizarte-bazterketako arriskuan Urteko kontsumoa deskontuarekin
Deskontua %25 %40 Baldin eta onuradunak kontsumitzaile kaltebera larria izateko baldintzak betetzen baditu (% 40-ko deskontua), eta gainera, Gizarte Zerbitzuen laguntza badu, haiek elektrizitatearen fakturaren gutxienez % 50 ordaintzen badute, ez du ezer ordaindu beharko.
-
Pentsiodunak (pentsio minimoa) Familia-unitateko kide pentsiodun guztiak, pentsio minimoa dutenak eta beste diru-sarrerarik ez dutenak > 500 € (1xIPREM) 7.520€ 1.932 kWh
Errentaren muga betetzen duen familia-unitatea Adingabekorik gabe Orokorra (1,5xIPREM)
11.279€
(0,75xIPREM)
5.640€
1.380 kWh
Kasu bereziak* (2xIPREM)
15.039€
(1xIPREM)
7.520€
Adingabeko bat Orokorra (2xIPREM)
15.039€
(1xIPREM)
7.520€
1.932 kWh
Kasu bereziak* (2,5xIPREM)
18.799€
(1,25xIPREM)
9.340€
Adingabeko bi Orokorra (2,5xIPREM)
18.799€
(1,25xIPREM)
9.340€
2.346 kWh
Kasu bereziak* (3xIPREM)
22.559€
(1,5xIPREM)
11.279€
Familia ugariak Errenta-mugarik gabe (2xIPREM)
15.039€
4.140 kWh

2018rako erreferentziazko IPREM urtean 14 ordainketakoa da, 7.520€-koa. Zenbateko hori urtero eguneratzen da

 (*) Kasu bereziak:

  • % ≥ 33-ko desgaitasun aintzatetsiko kideren bat.
  • Genero-indarkeriaren biktima izatea.
  • Terrorismoaren biktima izatea.
  • II. edo III. mailako menpekotasuneko kidea izatea.
  • Guraso bakarreko familiak izatea.

Zer da IPREM?

Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren ordezko indize bat da, eta laguntzak, diru-laguntzak edo langabezia-sorospena emateko erreferentzia gisa erabiltzen da.

Zer da Familia Unitatea?

Gizarte-bonua ezartzeko eraginetarako, legalki banatu gabeko ezkontideek osatutakoa da familia unitatea, eta seme-alabarik izanez gero:

  • Seme-alaba adingabeak, gurasoengandik haien baimenarekin independente bizi direnak salbu.
  • Seme-alaba adinez nagusi ezinduak, judizialki guraso-ahal luzatura edo birgaitura atxikirik daudenak.

Banaketa legalaren kasuetan, edo ezkontzazko loturarik existitzen ez denean, aitak edo amak eta batarekin edo bestearekin batera bizi diren seme-alaba guztiak eta aurreko arauak aipatzen dituen baldintzak betetzen dituztenak.

Inork ezin izango du bi familia-unitateren parte izan aldi berean.

Eduki nagusiaren bukaera