Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Etxebizitzak
  4. Gasa eta elektrizitatea
  5. Prezioak
  6. Merkatu araututa

EDPMerkatu araututa

Eduki nagusiaren hasiera

Gasa

Gas naturalaren kontsumitzaileek tarifa hau izan dezakete baldin eta behe-presioko sareetara konektatuta badaude eta beren urteko kontsumoa 50.000 kW baino txikiagoa bada.

Gas naturalaren azken errekurtsoko tarifak egitura binomiala du, hau da, bi sarik osatzen dute:

  • Sari finkoa: Kontratatutako tarifaren araberako zenbateko finkoa.
  • Sari aldakorra: Kontsumitutako gasa tarifan zehaztutako energia-sariarekin (kWh-ko eurotan) biderkatuta ateratzen da.
Gas naturalean indarrean dauden tarifak
Tarifak* Sari finkoa (€ bezeroko hileko) Sari aldakorra €/kWh
1.AET 4,27 0,05590330
2.AET 8,38 0,04902930

* 2018ko urriak 1etik urterako tarifak.

2008ko uztailaren 1etik aurrera azken errekurtsoko tarifa lor dezakete 4 bar edo gutxiagoko presioan konektatuta dauden kontsumitzaileek, urteko kontsumoa 50.000 kWh-tik gorakoa ez bada.

Fakturan adierazten da nola egiten den bihurketa kontadorean m³-tan irakurritako gas-bolumena kWh-tara pasatzeko. Bihurketa-koefiziente hori aldatu egingo da gasak erreferentziako epealdian izandako Berotze-ahalmenaren eta hornikuntza-puntua kokatuta dagoen udalerriaren altueraren arabera.

Kasu bakoitzean dagokion tarifari kontadorearen alokairuaren zenbatekoa gehitu beharko zaio. Kontadore-mota hornikuntza-presioaren eta kontsumo-bolumenaren arabera erabakitzen da.

Zenbateko horiei indarrean dagoen BEZ tasa erantsi behar zaie.

Elektrizitatea

Merkatu arautuan, hornidura-baldintzak Gobernuak ezartzen ditu. Merkatu honetara atxiki daitezke Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa (KTBP) izateko eskubidea duten bezeroak, hau da, 10 kW-tik beherako potentziak eta 1 kV-tik beherako tentsioak dituzten bezeroak.

Gobernuak hainbat konpainia izendatu ditu, Erreferentziazko Merkaturatzaileak deritzenak (lehen Azken Errekurtsoko Merkaturatzaileak —AEM— gisa ezagutzen zirenak). Konpainia horiek KTBPa izateko eskubidea duten bezeroei hornidura emateko betebeharra dute, baita KTBPa izateko eskubidea ez duten arren aldi batez Merkatu Libreko Merkaturatzaile batekin merkatu libreko baldintzetan kontraturik ez duten pertsonei ere.

KTBPa izateko eskubidea duten eta erreferentziazko merkaturatzaile batekin kontratatzen duten kontsumitzaileek KTBP energia kontratatzeko ala 12 hilabetez prezio finkoa izateko aukera izango dute.

Kontsumitzaile Txikiaren Borondatezko Prezioa (KTBP)

Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa (KTBP) Erreferentziazko Merkaturatzaileek (EME) hornitzen dituzten eta 10 kW-tik beherako potentzia kontratatua (ordutegi-bereizketarekin edo gabe) eta 1 kV-tik beherako tentsioak dituzten kontsumitzaileei aplikatzen zaie.

KTBPa izango da Erreferentziazko Merkaturatzaileen bezeroentzako oinarrizko aukera (beste modalitate bat nahi badute, espresuki eskatu beharko dute), eta gehieneko prezio bat izango da. Potentzia-termino bat, energia-termino bat eta energiaren ordukako kostuaren termino bat barne hartzen ditu (eta egokia bada, energia erreaktiboaren terminoa ere bai), eta era berean, elementu horiek fakturaren bi kontzeptu nagusiak kalkulatzeko balioko dute:

  • Potentzia kontratatuaren inguruko fakturazioa: kontratatutako potentzia uneoro erabilgarri izateagatik ordaintzen den prezio finkoa da. Bi kontzeptu barne hartzen ditu: sarbide-sariaren ondoriozko fakturazioa (kontratatutako kW-ak bider sarbide-sariaren potentzia-terminoaren prezioa eta fakturazio-aldiaren egun-kopurua eragiketa egitean lortzen den emaitza) eta merkaturatze-marjina finkoaren gaineko fakturazioa.
  • Kontsumitutako energiaren inguruko fakturazioa: kontsumitu duzun energiaren arabera ordaintzen duzuna da. Bi kontzeptu barne hartzen ditu: sarbide-sariaren inguruko fakturazioa (fakturazioaren aldian kontsumitutako kWh-ak bider sarbide-sariaren energia terminoaren prezioa) eta energiaren kostuaren inguruko fakturazioa (kontsumitutako kWh-ak bider KTBParen energiaren ordukako kostuari dagokion terminoaren prezioa eragiketa eginez lortzen den emaitza).

KTBParen energiaren kostua elektrizitatearen ekoizpenaren inguruko merkatu antolatuen prezioaren arabera kalkulatzen da (eguneroko merkatua eta egunaren barrukoa, eta sistemaren doikuntza-zerbitzuak). Horrek esan nahi du tarifa-modalitate berri honetan elektrizitatearen prezioa aldatu egiten dela egun batetik bestera (baita ordu batetik bestera ere). EME-ek bezeroei eguneroko batez besteko prezioen arabera fakturatzen diete. Aldi bateko kontsumoari aplikatzen zaion azken prezioa faktura jaulkitzen den unean ezagutzen da.

14/04/01etik 14/06/30era fakturazio-sistemak KTBP berrira egokitzeko trantsizio-aldi bat egon zen. Egokitzapen hori egin zen arte, BOEn argitaratutako prezioekin fakturatu zen (2014/01/31ko Ebazpena, 2014/02/01eko BOEn argitaratua). Egokitzapena egin ondoren, prezio hauek erregularizatu egin ziren energiak aldi horretan ekoizpeneko merkatu antolatuetan izan zituen benetako balioen arabera, eta horrek EME-en bezeroei dirua itzultzea eragin zuen.

Fakturazio-sistemak egokitu ondoren, bezeroei KTBP prezioen metodologia berriarekin fakturatzen hasi zitzaien.

Eskaintza erreferentziazko merkaturatzailearen prezio finkoan

Urteko Prezio Finkoa Erreferentziazko Merkaturatzaileek KTPBaren alternatiba gisa eskaini behar den kontratazio-aukera bat da. Prezio horrek ondorengo osagaiak ditu:

  • Potentzia terminoa
  • Energia terminoa: prezio modalitate honetan, termino honek osagai hauek ditu: Bidesariak, Beste Osagai Erregulatu batzuk eta Gainerakoak.

EDP Comercializadora de Último Recursoren balioak honakoak dira:

Eskaintzaren prezioak EDP COR prezio finkoa 2019/01/11 etik 2019/03/31 era artekoa da
Potentzia terminoa(€/kW urteko)

Sarrera tarifa

Energia-saria
Sarrera tarifa(€/kWh) Beste kontzeptu arautu batzuk(€/kWh) Gainerakoa (€/kWh) Guztira (€/kWh) 
38,043426 0,044027 0,020878 0,090461 0,155366

Aurreko hilabeteetan prezioak finkoa

Energiaren kostua, “Resto” deritzona, elektrizitatearen prezioaren parte da, eta berdin mantentzen da 12 hilabetez, hau da, kontratuak indarrean dirauen bitartean. Epe horren ondoren, bezeroak urteko prezio finkoko modalitate horrekin jarrai dezake.

Prezioaren gainerako osagaiak kalkulua egiteko aintzat hartu diren osagaiak eguneratzen direnean eguneratu ahalko dira.

Urtea bete baino lehen kontratua bukatutzat ematen bada, kontsumitzeke dagoen energiaren % 5eko zigorra izango du.

Garrantzitsua da urteko prezio finko hau eta kuota finkoko plan bat edo tarifa finko bat ez nahastea.Kuota finko batek zenbateko bereko ordainketa bat ezartzen du urteko 12 hilabeteetarako, eta aldiaren bukaeran erregularizazioa egiten da.Urteko prezio finkoak energiaren prezio bera ordaintzea baino ez du esan nahi, baina fakturaren zenbatekoak kontsumoaren eta sarien berrikuspenen araberakoa edo prezioaren kalkulua egiteko kontuan hartzen diren gainerako kontzeptuen araberakoa izaten jarraituko du.

Eduki nagusiaren bukaera