Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Etxebizitzak
  4. Gizarte Bonoa
  5. Gizarte-bonu termikoa

EDPGizarte-bonu termikoa

Eduki nagusiaren hasiera

Gasaren gizarte-bonua edo gizarte-bonu termikoa urriaren 5eko 15/2018 ED-ren bidez sortutako laguntza berri bat da. Estatuko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko da. Beste laguntza edo diru-laguntza batzuekin bateragarria da, baita elektrizitatearen gizarte-bonuarekin ere.

Nor izan daiteke gasaren Gizarte Bonuaren onuraduna?

Ekitaldi bakoitzeko gasaren gizarte-bonu horren onuradunak joan den urteko abenduaren 31n elektrizitatearen gizarte-bonuaren onuradunak zirenak izango dira. Hau da, 2018ko abenduaren 31n gizarte-bonu elektrikoa duten bezeroek, 2019an gizarte-bonu termikoa izango dute. Ministerioak onuradunak direla jakinaraziko die, baita jasoko duten laguntzaren kopurua zenbatekoa izango den ere.

Zer dokumentazio aurkeztu behar da eskatzeko?

Bat ere.

Zer nolako laguntza ematen da eta nola jasotzen da?

Laguntzak bankuko abonuaren bidez ordainduko dira urteko lehenengo hiruhilekoan zehar. Onuradun bakoitzak jaso beharreko zenbatekoa kalteberatasun mailaren araberakoa (kaltebera, kaltebera larria edo gizarte bazterketako arriskuan dagoena) eta erroldatuta dagoen klima-eremuaren araberakoa izango da

Eduki nagusiaren bukaera