Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Etxebizitzak
  4. Gizarte Bonoa
  5. Ohiko galderak

EDPOhiko galderak

Eduki nagusiaren hasiera

Zer da KTBP?

Tarifa hori Gobernuak arautzen du, eta argiaren prezioa orduero aldatzen da, energiaren eguneroko merkatuan elektrizitatearen prezioak izaten duen bilakaeraren arabera. Tarifa horri heltzeko kontsumitzaileek 10 kW-eko potentzia edo hori baino gutxiagokoa izan behar dute. Gizarte-bonua eskatzeko, tarifa horri atxikirik izan behar zara.

Nola dakit kontsumitzaile kaltebera naizela?

Nola dakit kontsumitzaile kaltebera larria naizela?

Nola dakit gizarte-bazterketako arriskuan dagoen kontsumitzailea naizela?

Zer dokumentazio aurkeztu behar dut gizarte bonua eskatzeko?

Kontsumitzailearen tipologiaren eta bere baldintza pertsonalen araberakoa da. Errazena laburpen-taula hau kontsultatzea da.


 IPREM Familia ugaria Pentsioduna*  
Horniduraren titularraren NAN fotokopia1 X X X
Errolda Ziurtagiria X X X
Familia Liburua / Familia Unitateko
partaide bakoitzaren Erregistro Zibileko Ziurtagiria
X X X
IPREM egiaztapena X2 X3 X3
Familia ugariaren titulua   X  
Gizarte Segurantzaren ziurtagiria     X4
Baldintza Bereziak egiaztatzen
dituen Gizarte Zerbitzuen Dokumentua
X X X

*Soilik baldin eta kontsumitzailea bera, eta baldin eta kontsumitzaile hori familia-unitate baten parte den kasuan, familia horretan diru-sarrerak dituzten kide guztiak Gizarte Segurantzako Sistemaren pentsiodunak baldin badira, erretiratuak direlako edo ezintasun iraunkorra dutelako, eta ondorioz, pentsio mota horietarako une bakoitzean indarrean dagoen kopuru minimoa jasotzen badute eta beste diru-sarrerarik jasotzen ez badute.

[1] Kontratuaren titularraren zein familia-unitatea osatzen duten kide guztien NANaren fotokopia aurkeztu beharko da.
[2] Nafarroaren kasuan, kontsumitzaileak bere errenta-aitorpena edo egozpen-egiaztagiria ere aurkeztu beharko du.
[3] Nafarroaren kasuan, Bezero Kaltebera Larrien gizarte-bonua eman ahal izateko, errenta-aitorpena aurkeztu beharko da nahitaez. Dokumentu hori aurkezten ez bada, baina gainerako baldintzak betetzen badira, bezeroari Kontsumitzaile Kalteberaren gizarte-bonua emango zaio.
[4] Nafarroaren kasuan, kontsumitzaileak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, diru-sarrerak dituzten familia-unitateko kide guztiak pentsiodunak direla eta une bakoitzean indarrean dagoen kopuru minimoa jasotzen dutela egiaztatzeko.


Kontsumitzaileak bere errenta-aitorpenak edo egozpen-egiaztagiriak ere erantsi beharko ditu.

Gizarte-bonua ezartzen hasiko da egiaztagiri guztiak jaso ondorengo fakturan, beti ere, dokumentazio hori faktura igorri baino hamabost egun natural lehenago jasotzen bada. Bestela, gizarte-bonua hurrengo fakturatik aurrera ezarriko da.

Nola aurkeztuko dut Gizarte Bonuaren dokumentazioa edponline bidez?

Zer da IPREM?

IPREM Eragin anitzeko errenta adierazle publikoa da. Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren ordezko indize bat da, eta laguntzak, diru-laguntzak edo langabezia-sorospena emateko erreferentzia gisa erabiltzen da.

2018rako erreferentziazko IPREM 7.520 €/urte da, eta urtero eguneratzen da.

Zer da familia-unitatea?

Gizarte-bonua ezartzeko eraginetarako, familia-unitatea da legalki banatu gabeko ezkontideek osatutako familia unitatea, eta seme-alabarik izanez gero:

  • Seme-alaba adingabeak, gurasoengandik haien baimenarekin independente bizi direnak salbu.
  • Seme-alaba adinez nagusi ezinduak, judizialki guraso-ahal luzatura edo birgaitura atxikirik daudenak.

Banaketa legalaren kasuetan, edo ezkontzazko loturarik existitzen ez denean, aitak edo amak eta batarekin edo bestearekin batera bizi diren seme-alaba guztiak eta aurreko arauak aipatzen dituen baldintzak betetzen dituztenak.

Inork ezin izango du bi familia-unitateren parte izan aldi berean.

Zenbat denbora behar izaten dute gizarte-bonuaren eskubidea dudala jakinarazteko?

Gizarte-bonuaren eskaera eta dokumentazio osoa jasotzen denetik, EDP COR-ek 15 egun balioduneko epea du, gehienez ere, eskaeraren emaitza jakinarazteko.

Bezeroak bere eskaerari egindako ebazpena jasoko du onarpen- edo ukatze-gutun baten bidez edo egiaztatzea ezinezkoa izan dela adierazten duen gutun baten bidez.

Noiz hasiko da ezartzen gizarte-bonua?

Gizarte-bonua eskaeraren ondorengo lehenengo fakturan ezarriko da (baldin eta faktura bidali bada eskaera jaso ondorengo 15 egun baliodunetan, gutxienez).

Zertan datza deskontua eta nola ikusten da fakturan?

Elektrizitatearen gizarte-bonua KTBP osatzen duten baldintza guztien gainean (energía-baldintza eta potentzia-baldintza) ezartzen den deskontu bat da, urteko kontsumoaren mugan deskontu-eskubidea izateko aukerarekin. Muga hori fakturazio-aldi bakoitzaren egun-kopuruaren artean hainbanatuz kalkulatzen da. Muga horren gaineko energia deskonturik gabeko KTBP-aren arabera fakturatuko da.

Deskontuaz gain, gizarte-bonuaren onuradunek gainerako kontsumitzaileek baino denbora luzeagoa izango dute ordaindu gabeko fakturei aurre egiteko (4 hilabete lehenengo jakinarazpenetik aurrera; besteek, aldiz, 2 hilabeteko epea izaten dute, bataz beste). Gizarte-bazterketako arriskuan dauden kontsumitzaileen hornidura ezingo da eten.

Gizarte-bonuaren etxebizitza onuradunak hornidura ez etengarriak edo funtsezkoak (CRES) dira, baldin eta familia-unitateko kideren batek gutxienez:

  • 16 urte baino gutxiago baditu.
  • II. edo III. mailako menpekotasun-egoera badu.
  • % ≥ 33-ko desgaitasun aintzatetsia badu.
  • Bezero kaltebera larria bada eta gizarte-zerbitzuek, gutxienez, fakturaren % 50 ordaintzen badiote.

Kontsumitzaile-tipologiak


Deskontua
Eteteko epea
Orokorra CRES
Kalteberak %25 4 hilabete Etenik gabe
Kaltebera larriak %40 4 hilabete Etenik gabe
Gizarte Bazterketa Arriskuan %40 Etenik gabe Etenik gabe

Fakturaren lehenengo orrian agertzen da ezartzen den gizarte-bonuaren deskontua.

Deskontuaren xehetasuna honako orri honetan ikus daiteke:

Kontsumitzailearentzako informazioaren atalean, gizarte-zerbitzuek finantzatu beharreko zenbatekoa jasotzen da (gizarte-bazterketako arriskuan dauden kaltebera larrien kasuan soilik):

Gizarte-bonuaren deskontua ezartzeko kontsumoaren muga zein da?

Gizarte-bonuaren bidez energiaren baldintzan ezartzen den deskontuaren urteko energia-muga honako taula honetan jasotzen da. Hori kalkulatzeko, honako taula honetan jasotako urteko energia maximoa hainbanatuko da fakturazio-aldia osatzen duten egun-kopuruaren artean.

Se calculará prorrateando la energía anual máxima recogida en la siguiente tabla entre el número de días que conformen el período de facturación.

Kategoria Kontsumoaren muga maximoa (kWh)
Adingabekorik gabeko familia-unitatea / eskatzaile indibiduala 1.380
Adingabeko bat duen familia-unitatea 1.932
Adingabeko bi dituen familia-unitatea 2.346
Familia ugarien familia-unitatea 4.140
Familia-unitatea / eskatzaile indibiduala - pentsiodunak (zenbateko minimoa) 1.932

Zenbat irauten du orain gizarte bonuak?

Gizarte-bonuak orain 2 urte irauten ditu, gizarte-bonua jasotzeko eskubidea ematen duten baldintzaren bat galdu ezik. Familia ugarien kasuan, gizarte-bonuak indarrean jarraituko du tituluak iraungitzen duen arte.

Bi urte horietan zehar baldintzaren bat galtzen bada, kontsumitzaileak hilabeteko epean jakinarazi beharko du, aldaketa sortzen denetik zenbatzen hasita. Gizarte-bonuari baja emango zaio baldintzaren baten galera gauzatzen den egunetik aurrera, eta ez azkeneko irakurketaren datatik aurrera.

Gizarte-bonuak iraungi aurreko fakturan bezeroari jakinaraziko zaio gizarte-bonua zer egunetan amaituko den. Kontsumitzaileak beste bi urte gehiagotan berritzea eska dezake, bi urte amaitu aurretik eta 15 egun baliodun lehenago. Horretarako, dokumentazio guztia aurkeztu beharko du berriz ere (eguneratuta eta indarrean). Berritzen ez badu, kontratua deskonturik gabeko KTBP bilakatuko da, baina beste edozer unetan eskatu ahalko du.

Zer baldintzen arabera pasa naiteke KTBP-ren gaineko % 25-eko deskontutik % 40-ko deskontura?

Kontsumitzaile Kaltebera Larri bilakatu beharko zara. Horretarako, errenta maila zehatz batzuk ezartzen dira, zure baldintza pertsonalen arabera:

14 ordainketako IPREMaren gaineko errenta maila

Familia-unitatea Egoera berezirik gabe Egoera bereziekin
Adingabekorik gabe 0,75 aldiz (5.639,69 €) 1 aldiz (7.519,69 €)
Adingabeko batekin 1 aldiz (7.519,69 €) 1,25 aldiz (9.399,49 €)
Adingabeko 2-kin 1,25 aldiz (9.399,49 €) 1,5 aldiz (11.279,39 €)
Familia ugaria 2 aldiz (15.039,18 €) 2 aldiz (15.039,18 €)
Pentsioduna 1 aldiz (7.519,69 €) 1 aldiz (7.519,69 €)

Zer baldintza bereziren bidez alda daitezke errenta mailak gizarte-bonua lortzeko?

Familia-unitateko kideren batek % 33ko desgaitasun maila edo hori baino handiagoa izatea, genero-indarkeriaren egoera egiaztatzea, terrorismoko biktima izatea, familia-unitateko kideren batek II. edo III. mailako menpekotasuna izatea, edo guraso bakarreko familia bat izatea.

Familia ugaria izanik, nola manten dezakegu gizarte-bonua?

Orain bezala. Baldintza hori mantentzen duzun bitartean. Gainera, zure familia-unitatearen errenta maila IPREM baino 2 aldiz handiagoa ez bada, deskontua handitu dezakezu % 40ra arte.

Nola aldatu da gizarte-bonua?

Hasieran, gizarte-bonua zuten kontsumitzaileek beren energia ordaintzen zuten 2009ko BOEn argitaratutako prezioen arabera. Ondoren, 2014tik aurrera, Gobernuak hori kalkulatzeko modua aldatu zuen, eta kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioa (KTBPa) % 25eko deskontuarekin ordaindu zuen. % 25eko deskontu hori gizarte-bonua deitzen da, eta deskontua ezarri ondorengo prezioa TUR (azken aukerako tarifa) deitzen da. 2017an horren eskubidea duten kontsumitzaileen zenbait tipologia aldatu ziren, errenta maila barne, kontsumo-mugak ezarriz eta deskontua % 40ra arte handitu dezaketen baldintza bereziak aztertuz.

Dagoeneko gizarte-bonua badut, nola eragiten dit aldaketa horrek?

2017ko urriaren 10a baino lehen gizarte-bonua bazenuen, eta 2018ko urriaren 8an beharrezko dokumentazioa ez bazenuen aurkeztu, gizarte-bonua edozer unetan aurkeztu ahalko duzu. Berritzen ez duzun arte, deskonturik gabeko KTBP-arekin fakturatuko da. 2018ko abenduaren 31 baino lehen berritzen baduzu, eta azkenean ematen badizute, laguntza hori atzeraeraginez erabili ahalko duzu 2018ko urriaren 8tik hasita.

Gizarte-bonuaren dokumentazioa berriz ere aurkeztu behar al dut?

Dokumentazio guztia 2017ko urriaren ondoren aurkeztu baduzu, ez duzu berriz ere eskatu behar, baldintza berezi berriei heldu nahi izan ezik (guraso bakarreko familiak edo II. edo III. mailako menpekotasuna).

Egungo zer kasutan ezin daiteke gizarte-bonua eskatu?

Ezin daiteke gizarte-bonua mantendu 3 kW baino potentzia txikiagoa duten ohiko etxebizitzetan, ezta gizarte-bonua langabeziagatik jasotzen dutenen kasuan ere.

Gizarte bonua dut <3kw-ko hornikuntzagatik; mantendu dezaket?

Kategoria horren bidez ez. Gizarte-bonura atxiki zaitezke, baldin eta egungo baldintzen artekoren bat betetzen baduzu.

Langabezian jarraitu arren, ezin dezaket gizarte-bonua mantendu?

Kategoria horren bidez ez. Gizarte-bonura atxiki zaitezke, baldin eta egungo baldintzen artekoren bat betetzen baduzu, esaterako, errentaren baldintza.

Pentsiodunaren gizarte-bonua nuen; mantendu al dezaket?

Bai. Hala ere, baldintza berrien arabera, familia-unitateko kide guztiek une bakoitzean indarrean dauden gutxieneko errentak jaso behar dituzte. Edozer unetan eska daiteke berritzea; baina 2018ko urriaren 8aren eta abenduaren 31ren artean eskatzen bada, eta azkenean ematen badute, deskontu hori atzeraeraginez ezarriko da 2018ko urriaren 8tik aurrera.

Pentsiodunaren egungo baldintza betetzen ez badut, gizarte-bonua galdu dezaket?

Bai. Kategoria horrekin egokiena zera da, eskaera bideratzen duzunean, guri baimena ematea egiazta dezagun ea errenta mailaren bidez mantendu dezakezun.

Zer da gizarte-bonu termikoa?

Gizarte-bonu termikoa laguntza berri bat da, Gobernuak 2018ko urriaren 5ean sortu zuena, eta beste laguntza edo diru-laguntza batzuekin bateragarria da, baita elektrizitatearen gizarte-bonuarekin ere.

Nor izan daiteke gizarte-bonu termikoaren onuraduna?

Ekitaldi bakoitzeko gizarte-bonu termikoaren onuradunak joan den urteko abenduaren 31n elektrizitatearen gizarte-bonuaren onuradunak zirenak izango dira. Hau da, 2018ko abenduaren 31n gizarte-bonu elektrikoa duten bezeroek, 2019an, gizarte-bonu termikoa izango dute.

Nola eska dezaket Gizarte Bonu Termikoa, eta zer dokumentazio aurkeztu behar dut?

Ez da eskatu behar. Ministerioak laguntza horren onuradunei jakinarazpena bidaliko die urteko lehenengo hiruhilekoan. Beraz, ez da dokumentaziorik aurkeztu behar.

Zer nolako laguntza ematen du gizarte-bonu termikoak?

Laguntzak bankuko abonuaren bidez ordainduko dira urteko lehenengo hiruhilekoan zehar. Onuradun bakoitzak jaso beharreko zenbatekoa kalteberatasun mailaren araberakoa (kaltebera, kaltebera larria edo gizarte bazterketako arriskuan dagoena) eta erroldatuta dagoen klima-eremuaren araberakoa izango da.

Eduki nagusiaren bukaera