Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Etxebizitzak
  4. Jabekideen erkidegoak
  5. Energia Aholkularitza eta Ziurtagiria

EDPEnergia Aholkularitza eta Ziurtagiria

Eduki nagusiaren hasiera

EDPn uste dugu bezero bakoitza bakarra dela. Horregatik, bere energia-instalazioei eta egungo kontsumoari azterketa tekniko bat egin ondoren, eta hobekuntza-puntuak eta bere energia-eraginkortasuna handitzeko neurri potentzialak identifikatze aldera, aukerarik onena proposatzen dizugu zure berogailuaren, etxeko ur beroaren edota klimatizazioaren instalazio zentralak berriztatzeko, eta horretarako, aurrekontu bat emango dizugu inolako konpromisorik gabe.

Energia-aholkularitza eta diagnostikoak

EDPn aholkularitza emango dizugu zure instalazioetako energia-iturriak modu arrazionalago batean erabil ditzazun. Gure helburua da zure Jabekideen Erkidegoko edo Eraikineko energia-kostuak gutxitzea.

Energia-kostuak murrizteko urratsak:

  • Instalazioak modu presentzialean aztertzen dira eraikinaren energia-eskakizunak xehetasunez ezagutzeko eta erregaiaren kontsumoan eraginkortasuna maximizatzeko. Balizko hobekuntza-puntuak identifikatuko dira hainbat eremutan, hala nola instalazio komunen argiztapenean (garajeetan, eta abarrean), berogailuan, etxeko ur beroa sortzean, klimatizazioan, eta abarrean.
  • Zure ekipamenduen egungo eraginkortasunaren gaineko txosten xehea, eta ekipamendu hori hobetzeko aukerak, kontsumoak eta kostuak optimizatzen lagunduko duten irtenbide egokiak ezarriz.
  • Tarifaren gaineko aholkularitza eta tarifen optimizazioa (elektrizitatearen, erregaiaren, eta abarren gainean).

EDP bezeroentzako azken onurak

Zure instalazioak gurekin berriztatzen badituzu, zure eraikinaren Energia Ziurtagiria bidaliko dizugu, eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko 235/2013 Errege Dekretuaren arabera.

EDPk energia-ziurtagiri bat emango du galdaren gelako instalazio zentralizatuak eraldatu aurretik edo ondoren, eta ziurtagiri horrek eraikinaren etxebizitza eta lokal guztiak jasoko ditu. Dokumentu hori nahitaezkoa da joan den 2013ko ekainaren 1etik aurrera, lokalak eta etxebizitzak erosteko/saltzeko edo alokatzeko edozer prozeduratan.

Instalazioaren jarraipena eta kontrola

EDPk instalazioen funtzionamendua eraentzen duten kontsumoen eta parametroen jarraipen bat egiten du, energia-eraginkortasunaren balizko desbiderapenak zehazteko eta dagozkion zuzentzeko eragiketak egiteko. Horretarako, bezeroari aholkularitza ematen diogu galdara-gelan egin daitezkeen aldaketen edo hobekuntzen gainean.

Instalazioaren jarraipena eta kontrola egiteko, honako hauek izan behar dira kontuan:

  • Instalazioan egiten diren hileko prebentziozko eta zentzabidezko mantentze-lanen jarduerak. Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduak (EITEk), bere IT3an, prebentziozko eta Gestio Energetikoko mantentze-lanen programa bat ezartzen du.
  • Telegestio- eta Kontrol-sistemaren bidez, instalazioko funtzionamendu-parametroen historikoak hartuz. Horrela, berogailuaren eta etxeko ur beroaren instalazioaren energia-eraginkortasunaren etengabeko jarraipena egiten da.
  • Instalazioaren ikuskaritza termikoak egitea Erregelamenduak (EITEk) ezartzen duen aldizkakotasunarekin, 1027/2007 Errege Dekretuaren arabera.

Energia-aholkularitzaren puntu nagusien helburua da galdaren errekuntzaren errendimendua hobetzea, baita instalazioaren kontrola optimizatzea ere, ADSL bidezko Telegestio-sistema baten bidez.

Galdaren errekuntza: Gas naturaleko galdaren errendimenduaren hobekuntzaren ondorioz, erregaiaren % 30 aurrezten da gutxienez, nolabaiteko antzinakotasuna duten galdara konbentzionalen aldean eta jatorrizko erregaiaren arabera. Gainera, partikula kutsatzaileen igorpena nabarmen jaisten da.

Kontrol Sistema eta Telegestioa: Existitzen den Erregulazio-sistema osoaren ordez kontrol elektronikoko sistema bat jartzen da, EDPren barneko SCADA sistema baterako egokitzapenarekin.

Ikatz-instalazioa gas naturaleko instalazioan bilakatzeko adibidea

  • Ikatz-kontsumoa: 80 tona metriko/urte
  • Urteko energia: 460.400 kWh
  • Energiaren urteko kopurua: 18.328 euro+BEZ
  • Gas naturaleko kontsumo baliokidea: 276.240 kWh
  • Gas naturalaren energiaren urteko zenbatekoa: 14.462 euro+BEZ
  • Erregai-aurrezpena: % 21

Gasolio-instalazioa gas naturaleko instalazioan bilakatzeko adibidea

  • Gasolio-kontsumoa: 40.000 litro/urte
  • Urteko energia: 430.800 kWh
  • Energiaren urteko kopurua: 24.400 euro+BEZ
  • Gas naturaleko kontsumo baliokidea: 301.560 kWh
  • Gas naturalaren energiaren urteko zenbatekoa: 15.709 euro+BEZ
  • Erregai-aurrezpena: %35

Eduki nagusiaren bukaera