Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Etxebizitzak
  4. Jabekideen erkidegoak
  5. Mugikortasuna

EDPMugikortasuna

Eduki nagusiaren hasiera

Imajina ezazu mugitzeko modu bat, praktikoa, isurpenak murriztuz, ekonomikoa eta zure premietara egokitua. Ibilgailu elektrikoak eta gas naturalekoak errealitate bat dira dagoeneko gure egunerokotasunean, eta denon artean, mugikortasun iraunkorreko oraina eta etorkizuna eraiki dezakegu.

Ezagutu ezazu % 100eko ibilgailu elektriko baten funtzionamendua:

  • Karga: Bateria edozer elektrizitate-hargunetan edo kargatze-puntutan kargatu daiteke. Ibilgailu horietako gehienetan bateria kargatu daiteke balaztatzean berreskuratutako energiarekin.
  • Biltegiratzea: Energia elektrikoa ibilgailuaren baterian biltegiratzen da.
  • Funtzionamendua: Biltegiratutako energia motor elektrikoa bultzatzeko erabiltzen da, eta horrek ibilgailuaren funtzionamendua ahalbidetzen du.

Ezagutu ezazu ibilgailu hibrido ahokagarri (PHEV) baten funtzionamendua:

  • Karga: Bateria edozer elektrizitate-hargunetan edo kargatze-puntutan kargatu daiteke. Ibilgailu hibrido ahokagarri batek, gainera, ohiko erregai-gordailu bat du, gasolinazkoa edo dieselezkoa.
  • Biltegiratzea: Energia elektrikoa ibilgailuaren baterian biltegiratzen da; eta ohiko erregaiarentzako, beste gordailu independente bat dago.
  • Funtzionamendua: Biltegiratutako energia motor elektrikoa bultzatzeko erabiltzen da, eta horrek ibilgailuaren funtzionamendua ahalbidetzen du. Behar izanez gero, ibilgailuak ohiko errekuntza-motorra erabiliko du.

Ezagutu ezazu konprimitutako gas naturaleko ibilgailu baten funtzionamendua:

  • Karga: Konprimitutako gas naturalaren gordailua edozer gas naturaleko ibilgailuentzako zerbitzugunetan bete daiteke. Ibilgailu horiek ere ohiko erregaiarentzako gordailu bat dute, normalean gasolinazkoa; hala ere, dieselezkoak ere badira.
  • Biltegiratzea: Konprimitutako gas naturala horretarako berariazko gordailu batean biltegiratzen da.
  • Funtzionamendua: Konprimitutako gas naturala ibilgailuaren trakzio-motorrean erabiltzen da. Behar izanez gero, motorrak ohiko erregaia ere erabili dezake.

Eduki nagusiaren bukaera