Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. 'El Jovencito Frankenstein' antzezlanak 47.000 kWh baino gehiago eman dizkio Comunicados izeneko elkarteari

EDP'El Jovencito Frankenstein' antzezlanak 47.000 kWh baino gehiago eman dizkio Comunicados izeneko elkarteari

Eduki nagusiaren hasiera

Txaloen energia

'El Jovencito Frankenstein' antzezlanak 47.000 kWh baino gehiago eman dizkio Comunicados izeneko elkarteari

Txaloen energia antzezlan musikal horrek Madrilgo Teatro EDP Gran Vían egindako emanaldi guztietan jasotako txaloek sortu zuten energiaren kopuru totala da.

EDPk Madrilgo Teatro EDP Gran Vían egindako 'El jovencito Frankenstein' antzezlanaren azkeneko emanaldian 47.049,43 kilowatt-orduko balioa (hamabi etxeren urteko batez besteko kontsumo-baliokidea) duen txeke bat eman zion Comunicados elkarteari, pertsona entzungorrak Espainiako hezkuntzan, enpleguan, kulturan eta aisialdian barne hartzeko lan egiten duenari.

Letsgo produktoreak, antzezlan horren arduradunak, elkarte hori aukeratu zuen musikal horren Madrilgo emanaldi guztietan sortutako energia jasotzen lehena izan zedin. Elkarrekin proiektu aitzindari bat osatzen dute (Sistema Stage Access), pertsona itsuak eta entzungorrak antzokira joan ahal izateko; izan ere, proiektu horri esker, agertokian gertatzen dena azpi-titulu egokituekin, zeinu-hizkuntzarekin eta audio-deskribapenarekin lotu daiteke.

Teatro EDP Gran Vía pertsonek aretoan beren emozioen soinuen bidez sortzen duten energia bihurtzeko gai den lehenengo antzokia da, soinu hori jasotzen eta kilowatt-ordu bihurtzen duen sistema baten bidez. Horrela, ikusle bakoitza energia-sortzaile bihurtzen da, besteekin partekatu dezan. Emanaldi bakoitzean sortutako kopurua zehatz-mehatz ezagutu dezake publikoak, bai sare sozialetan, bai antzokiko pantailetan.

Hurrengo hiru urteetan, Madrilgo Teatro EDP Gran Vían antzeztuko duten konpainia edo artista guztiek beren emanaldiekin sortuko duten energia zer elkarteri edo GKEri eman nahi dien aukeratuko dute.

Teatro EDP Gran Vía pertsonek aretoan txaloen eta goraipamenen bidez bidez sortzen duten energia hartu eta soinu hori kilowatt-ordu bihurtzeko gai den lehenengo antzokia da.

Eduki nagusiaren bukaera