Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

Comienza el contenido principal

Energia Aholkularitza eta Ziurtagiria

Zure instalazioak berritzeko irtenbiderik onena

EDPn aholkularitza emango dizugu zure instalazioetako energia-iturriak modu arrazionalago batean erabil ditzazun

Gure helburua da zure jabekideen erkidegoko edo eraikineko energia-kostuak gutxitzea, eta balizko aldaketen edo hobekuntzen gaineko aholkularitza ematea.

  • Zure instalazioak gurekin berriztatzen badituzu, zure eraikinaren Energia Ziurtagiria bidaliko dizugu, eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko 235/2013 Errege Dekretuaren arabera.
  • Energia-ziurtagiri bat emango dizugu, eraikinaren etxebizitza eta lokal guztiak barne hartuko dituena, galdaren gelako instalazio zentralizatuak eraldatu aurretik edo ondoren. Dokumentu hori nahitaezkoa da joan den 2013ko ekainaren 1etik aurrera, lokalak eta etxebizitzak erosteko/saltzeko edo alokatzeko edozer prozeduratan.
  • Instalazioak modu presentzialean aztertzen dira eraikinaren energia-eskakizunak xehetasunez ezagutzeko eta erregaiaren kontsumoan eraginkortasuna maximizatzeko. Balizko hobekuntza-puntuak identifikatuko dira hainbat eremutan, hala nola instalazio komunen argiztapenean berogailuan, etxeko ur beroa sortzean, klimatizazioan, eta abarrean.
  • Zure ekipamenduen egungo eraginkortasunaren gaineko txosten xehea egingo da, eta ekipamendu hori hobetzeko aukerak, kontsumoak eta kostuak optimizatzen lagunduko duten irtenbide egokiak ezarriz.
  • Tarifaren gaineko aholkularitza eta tarifen optimizazioa (elektrizitatearen, erregaiaren, eta abarren gainean).

Honako hauek kontuan hartuz egingo da:

  • Instalazioan egiten diren hileko prebentziozko eta zentzabidezko mantentze-lanen jarduerak. Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduak (EITEk), bere IT3an, prebentziozko eta Gestio Energetikoko mantentze-lanen programa bat ezartzen du.
  • Telegestio- eta Kontrol-sistemaren bidez, instalazioko funtzionamendu-parametroen historikoak hartuz. Horrela, berogailuaren eta etxeko ur beroaren instalazioaren energia-eraginkortasunaren etengabeko jarraipena egiten da.
  • Instalazioaren ikuskaritza termikoak egitea Erregelamenduak (EITEk) ezartzen duen aldizkakotasunarekin, 1027/2007 Errege Dekretuaren arabera.

Instalazioa aldatu izanaren adibideak

Ikatzezko instalazioa gas naturalera aldatzea

  • Ikatz-kontsumoa: 80 tona metriko/urte.
  • Urteko energia: 460.400 kWh.
  • Energiaren urteko kopurua: 18.328 euro + BEZ.
  • Gas naturaleko kontsumo baliokidea: 276.240 kWh.
  • GAS NATURALaren energiaren urteko zenbatekoa: 14.462 euros + IVA.
  • Erregai-aurrezpena: 21%.

Ikatzezko instalazioa gas naturalera aldatzea

Gasoliozko instalazioa gas naturalera aldatzea

  • Gasolio-kontsumoa: 40.000 litro/urte.
  • Urteko energia: 430.800 kWh.
  • Energiaren urteko kopurua: 24.400 euro + BEZ.
  • Gas naturaleko kontsumo baliokidea: 301.560 kWh.
  • GAS NATURALaren energiaren urteko zenbatekoa: 15.709 euro + BEZ.
  • Erregai-aurrezpena: % 35.

Gasoliozko instalazioa gas naturalera aldatzea

 

 

% 30eko aurrezpen minimoa

gas naturalaren galadaren errendimendua hobetuz.

ESKATU

Fin del contenido principal