Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

Comienza el contenido principal

Galdaren gelen transformazioa

Berritu itzazu zure instalazioak eskaintza pertsonalizatu interesgarri batekin

Eskaintza eta aurrekontu xehea emango dizugu, inolako konpromisorik gabe

Eskuratu energiaren kontsumoaren hobekuntza eta murriztu partikula kutsagarrien isurpena atmosferara.

Zer zerbitzu barne hartzen ditugu?

  • Energia-hornikuntza, gas naturalaren erosotasunarekin eta segurtasunarekin.
  • Instalazioak berritzeko finantziazioa, kostu gehigarririk gabe.
  • Instalazioaren telegestioa, zeinari esker instalazioaren funtzionamendua eta kontsumoa optimizatuko baitituzu.
  • Instalazioen prebentziozko mantentze-lana.
  • Telefono-arreta eguneko 24 orduetan.
  • Eraikinaren energia-ziurtagiria.*
    *Eraikinen energia-eraginkortasuna egiaztatzeko 235/2013 Errege Dekretuari jarraikiz.

Inbertsio horrek diru-laguntza ba jaso dezake administrazioaren eskutik, energia-eraginkortasuna aurrezteko eta hobetzeko. Beti ere EDPren laguntza eta lankidetza izango da, beharrezko gestio guztietan.

 

 EDP galdaren gelako exekuzio-faseak

Aurretiazko azterketa

  • Eraikinaren azterketa termografikoa.
  • Instalazioaren deskribapen teknikoaren aldez aurreko memoria. Karga termikoen, sistema hidraulikoaren, elektrikoaren eta gasaren kalkulua, zehaztapenak, etab. egitea.
  • Obraren plangintza eta lanen koordinazioa egitea instalazio gauzatzeko.
  • Segurtasun-proiektua eta -plana egitea. Laneko tokian sartzeko kontrol zorrotza eta sakona egitea.
  • Larritasun-neurriak, formakuntza eta langileentzako informazioa ematea.
  • Instalazio zaharraren ekipamenduak desegiteko eta ondoriozko hondakinen tratamendua egiteko kudeaketa-plana.
  • Instalazioa aldatu aurreko eraikinaren energia-ebaluazioa egitea.
  • Gasaren, instalazio elektrikoaren eta berogailuen ingeniaritzako berariazko proiektu teknikoak.
  • Berariazko Proiektua eta Obra Zuzendaritza legeztatzea Erakunde Autonomikoen aurrean, Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduak eta Tentsio Baxuko eta gas naturalaren Erregelamenduak ezartzen dituzten jarraibideen arabera.

Betearazpena

  • Egungo galdaren ordez kondentsaziozko galdara berriak jartzea.
  • Erreforma hidrauliko totala egitea ponpa azeleragailu berriak eta zonakatzea instalatuz, eraikinaren eremu klimatikoen arabera.
  • ACS sistemaren berrikuntza osoa.
  • Tximiniaren bidean hodiak jartzea edo hoditeria erabat aldatzea.
  • Berogailuaren eta etxeko ur beroaren hodiak araudiaren arabera isolatzea eta bero-isolatzea.
  • Gasolio-gordailua geldotzea eta/edo desegitea.
  • Suaren aurkako ateak, su-itzalgailuak, seinaleztapen-plakak, funtzionamendu-manuala, etab. ezartzea...
  • Lokala gas naturalaren galdaren gela moduan egokitzeko behar den obra zibila egitea.
  • Aireztapenak indarrean dagoen araudiaren arabera egokitzea.
  • Instalazio zaharra desegitea, txatar-ziurtagiria barne.

Segurtasun- eta kontrol-sistemak ezartzea

  • Segurtasun-sistema ezartzea gasa detektatzeko zunden eta hornidura mozteko elektrobalbularen bidez.
  • Araudien araberako instalazio elektriko berria egitea, instalazioaren funtzionamenduaren erregulazio-sistemarekin, zunden bidez eta erabat automatizaturik.
  • Kontrol eta monitorizazio-sistema ezartzea ADSL linea bidezko Telegestioaren bidez. SCADA EDPn integratzea.

Martxan jartzea

  • Gas naturalaren instalazioa martxan jartzea eta probak egitea.
  • Instalazioaren monitorizazioa egitea eta funtzionamendurako parametro egokiak aztertzea.
  • Eraikinaren energia-ebaluazioa egitea, instalazioa gas naturalera aldatu ondoren.

ESKATU

Era berean, honako telefono-zenbaki honetan ere eskatu dezakezu 900 907 005

Fin del contenido principal