Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Kontsumoko arbitraje batzordeak

EDPKontsumoko arbitraje batzordeak

Eduki nagusiaren hasiera

EDP taldeko merkaturatzaileak (Hidrocantábrico Energía SAU, Naturgas Energía Comercializadora SAU eta EDP Comercializadora Último Recurso SA) Kontsumoko Arbitraje-sistema Nazional eta Autonomikoetara atxikita daude, bezeroekin erakundearen jardueren harira sor litezkeen gatazkak dohainik ebaztea errazteko.

Zer dira Arbitraje-batzordeak?

Kontsumoko Arbitraje-sistema Administrazio Publikoek herritarrei kontsumo-harremanekin lotutako gatazkak eta erreklamazioak modu eraginkorrean ebazteko eskaintzen dieten tresna bat da.

Legearen arabera, Kontsumoko Arbitraje-sistema kontsumitzaile edo erabiltzaileen eta enpresa edo profesionalen arteko gatazkak ebazteko judizioz kanpoko sistema bat da, eta sistema honen bitartez, formalitate berezirik gabe eta bi aldeentzat loteslea eta betearazlea izanik ebazten dira kontsumitzaile eta erabiltzaileen erreklamazioak, baldin eta gatazka ez bada inolako intoxikazio, lesio edo heriotzari buruzkoa edo ez badago delitu-seinale argirik.

Kontsumoko arbitraje-sistemaren bitartez, aldeek boluntarioki uzten dute inpartzialki, independenteki eta konfidentzialtasunez diharduen erakunde baten esku haien artean sortu den desadostasunaren edo gatazkaren gaineko erabakia. Erabakia loteslea da bi aldeentzat, eta Epai baten eragin bera du.

Ezaugarriak

Kontsumoko Arbitraje-sistemak bi aldeentzat dituen abantailak honakoak dira:

  • Judizioz kanpokoa. Gatazkak ebazteko bide alternatibo bat da; zehazki, arbitraje-erabaki (laudo) baten bidez ebazten dira, bide judizialera jo behar gabe.
  • Sinplea. Arbitraje-prozedurak ez du izapide konplexurik.
  • Azkarra. Arbitraje-hitzarmena formalizatu ondoren, dagokion laudoa eman behar da 6 hilabeteko epean, gehienez.
  • Borondatezkoa. Gatazkan dauden aldeek (kontsumitzailea eta enpresa) askatasun osoz erabaki dezakete arbitraje-sistemaren menpe jarri nahi duten ala ez. Arbitrajea egongo da baldin eta bi aldeek adierazten badute hori egin nahi dutela eta arbitraje-hitzarmena formalizatzen badute.
  • Dohainik. Kontsumitzaileak ez du ezer ordaindu behar arbitraje-zerbitzuagatik, ezta enpresak ere. Era berean, enpresek ere ez dute inolako kuotarik ordaindu behar Kontsumoko Arbitraje-sistemara atxikita egoteagatik. Kontsumitzaileak edo enpresak peritaje bat eskatzen dutenean bakarrik ordaindu beharko da horren kostua, eta eskatu duenak ordainduko du, Arbitraje-batzordeak egokitzat jotzen badu.
  • Loteslea eta betearazlea. Arbitraje-hitzarmena formalizatu ondoren, aldeek derrigorrez bete beharko dute laudoa. Zentzu horretan, arbitraje-erabakiak epai judizial baten “gauza epaitua”k dituen eragin berak izango ditu.

 Azken finean, Kontsumoko Arbitraje-sistemari esker, bi aldeek gatazkak gasturik gabe, azkar eta Justizia Auzitegietara jo gabe ebatz ditzakete.

Kontsumoko Arbitraje-motak

Kontsumoko Arbitrajeak 2 eratako arbitrajeak onartzen ditu:

  • Ekitateko arbitrajea

 Ekitateko arbitrajean, erabakiak gertaerak analizatuz hartzen dira, eta arbitraje-organoaren ustez arrazoizkoena den konponbidea ezartzen da. Presidenteak Zuzenbidean lizentziatua izan behar du.

  • Zuzenbideko arbitrajea

 Zuzenbideko arbitrajean, arbitraje-organoak arrazonamendu juridiko batean oinarrituz hartu behar ditu erabakiak, hau da, indarrean dauden lege-xedapenak bakarrik kontuan hartuz.

Presidenteak eta gainerako arbitroek Zuzenbidean lizentziatuak izan behar dute.

EDP Taldeko merkaturatzaileak zuzenbidez atxikita daude

Nola hasten da?

Prozedura beti hasten da kontsumitzaileak edo erabiltzaileak eskatuta. Bere arbitraje-eskaera zuzenean aurkez dezake, edo Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarte baten edo beste ordezkari baten bitartez aurkez dezake.

Prozesuan, hala ere, enpresariak edo profesionalak kontsumitzaile erreklamaziogilearen aurrean dituen uziak plantea ditzake, baldin eta zuzenean badaude erlazionatuta kontsumitzailearen erreklamazioarekin, arbitrajearen bitartez ebatz daitezen.

Erreklamazioa partikularren artekoa bada edo erreklamaziogileak enpresari edo profesional gisa ondasun bat eskuratu edo zerbitzu bat kontratatu badu, kasu horiek ezingo dira Kontsumoko Arbitraje-sistemaren bitartez ebatzi.

Arbitraje-prozesua hasi baino lehen, EDP Taldeko merkaturatzaileen kasuan, beharrezkoa da lehenbizi bere Bezeroen Arretarako zerbitzuan erreklamazioa aurkeztea eta erantzunarekin ados ez egotea edo 30 eguneko epean inolako erantzunik jaso ez izatea.

Zer erreklamazio ebatz daitezke Kontsumoko Arbitraje-sistemaren bitartez?

Kontsumitzaile eta erabiltzaileei legez edo kontratu bidez dagozkien eskubideekin lotuta dauden gatazkak, beren zenbatekoa zeinahi izanda ere.

 Hala ere, honakoak ezingo dira kontsumoko arbitrajean ebatzi:

A. Epai judizial irmoa eta behin betikoa jaso duten gaiak.

B. Aldeek xedapen-ahalmenik ez dutenean.

C. Gainera, ezingo da Kontsumoko Arbitrajera jo indarrean dagoen legeriaren arabera Ministerio Fiskalak gatazkan esku hartu behar badu.

D. Intoxikazio, lesio edo heriotzaren bat egon bada edo arrazoizko delitu-seinaleak badaude.

E. Intoxikazio, lesio edo heriotzaren bat edo arrazoizko delitu-seinaleak egotearen zuzeneko ondorio diren kalte-galerengatiko erantzukizun zibila.

Kontsumoko arbitraje-sisteman esku hartzen duten organoak

Bi motatako organoek esku hartzen dute, batetik, arbitrajeaz arduratzen diren organoek, hau da, ARBITRAJE-BATZORDEEK, eta bestetik, ARBITRAJE-ORGANOEK, hots, gatazka ezagutzen eta laudoa ematen dutenek. Kasu jakin bakoitzerako izendatzen dira.

Udal-esparrukoa, udalerrien mankomunitatekoa, probintziala edo autonomikoa izan daiteke. Gainera, Arbitraje-batzorde Nazional bat dago.

EDP Taldeko Merkaturatzaileak Arbitraje-batzorde Nazionalera eta Autonomikoetara atxikita daude

Batzorde hauek presidente bat eta idazkari bat dituzte, kargu horiek Administrazio Publikoaren zerbitzura lan egiten duten pertsonen esku geratzen dira.

Arbitraje-batzordeek eginkizun hauek dituzte, besteak beste:

  • Atxikitako eskaintza publikoen inguruko ebazpenak ematea
  • Kontsumoko Arbitraje-batzorderako atxikipen-bereizgarria ematea edo kentzea
  • Kontsumoko Arbitraje-batzordearen bitartez Kontsumoko Arbitraje-sistemara atxikita dauden profesional edo enpresen datuak eguneratuta mantentzea eta kudeatzea.
  • Kontsumoko Arbitraje-sistemara atxikitako enpresa edo profesionalei publizitatea ematea atxikipen-eskaintza publikoen bitartez, zehazki bakoitzari dagokion lurralde-esparruan.
  • Kontsumoko Arbitraje-batzordearen aurrean ziurtatutako arbitroen zerrenda egin eta eguneratzea.
  • Kontsumoko prozedura arbitralak bultzatu eta kudeatzea, eta egokia denean, arbitraje-organoek gatazka ezagutu baino lehen artekaritza-errekurtsoa ziurtatzea.
  • Arbitraje-artxiboa kudeatzea, eta bertan, arbitraje-espedienteak gorde eta zainduko dira.
  • Baliabideak eskaintzea eta beharrezko ekintzak gauzatzea arbitraje-organoen eta, egokia bada, artekaritza-organoen eginkizunak hobeto gauzatzeko.
  • Kontsumitzaile edo erabiltzaileei eta enpresa edo profesionalei arbitrajea, erantzunak eta onarpena eskatzeko formularioak eskaintzea, baita Kontsumoko Arbitraje-sistemara atxikitzeko eskaintza publikoak ere.

 ARBITRAJE-ORGANOAK

Kontsumoko Arbitraje-batzordeak ikusten duenean arbitraje-eskaera onargarria dela eta bi aldeek gatazka prozedura honen bitartez ebaztea onartzen dutela, arbitroek ebatziko dute erreklamazioa, eta nolanahi ere, bi aldeei entzun egingo diete eta egokia bada adostasun batera irits daitezela sustatuko dute.

Aurkezten den kasu zehatz bakoitzerako, Arbitraje-batzordeak arbitraje-organo bat izendatzen du, eta organo hori Arbitraje-batzordearen aurrean planteatutako kontsumo-gatazka ezagutu eta ebazteaz arduratzen da. Organo horrek modu independentean, inpartzialtasunez eta konfidentzialtasunez dihardu.

Aldeen akordioaren edo akordio faltaren eta erreklamazioaren zenbatekoaren eta konplexutasunaren arabera, gaia honakoak ebatziko du:

  • Administrazio Publikoak proposatutako arbitroen artean izendatutako arbitro bakar batek; edo
  • hiru kideko arbitro-talde batek, eta arbitro horietako bakoitza Administrazio publikoak, kontsumitzaile eta erabiltzaileen erakundeek eta enpresa-erakundeek izendatuko dute, hurrenez hurren.

 Arbitraje-organoen idazkari gisa jardungo du, ahotsarekin baina botorik gabe, kasuan kasuko Arbitraje-batzordearen idazkariak edo horretarako izendatzen den pertsonak.

Erregistro-baldintzak

EDP Taldearen Merkaturatzaileek baldintza batzuk ezarri dituzte arbitrajera jo ahal izateko:

ARBITRAJE-MOTA: Zuzenbidean.

LURRALDE-ESPARRUA: NAZIONALA, atxikipen hau esparru autonomikoko arbitraje-batzordeetara mugatuta dago.

ESPARRUA: Gas- eta elektrizitate-energiaren salmenta, energia-zerbitzuena eta instalazioak, gailuak eta ekipoak aztertu eta mantentzeko zerbitzu arautu gabeena. Hortaz, arbitrajetik salbuetsita geratzen dira hornidura-enpresen erantzukizuneko gaiak, esate baterako hornidura-guneen altak eta bajak, instalazioen aldizkako azterketa eta ikuskapena, energia eroatea, horniduraren kalitatea eta hornidura etetea, neurketa-gailuak irakurri eta kalibratzea, eta energia hornitzen duten enpresek garatutako jarduerari dagokion beste edozein.

Salbuetsita daude, era berean, 3.000 euroko baino gehiagoko erreklamazioak.

ARBITRAJEA BAINO LEHENAGOKO EGINTZAK: Arbitraje-eskaera onartzeko, eskatzaileak arbitraje-eskaera egin baino hogeita hamar (30) egun lehenago, gutxienez, EDPren Bezeroen Arretarako kanaletan gorabehera berengatik eta uzi berarekin erreklamazioa aurkeztu duela ziurtatu beharko du.

Nola izapidetzen da arbitraje-prozesua?

ESKAERA 

- Arbitraje-eskaera baten formalizazioarekin hasten da, eskaera Kontsumoko Arbitraje-batzordean aurkez daiteke zuzenean edo Kontsumitzaileen Elkarte baten bitartez.

Eskaerak honakoa barne hartu behar du:

  • Gatazkaren alderdiak identifikatzen dituzten datuak.
  • Gertaeren deskripzio argi eta labur bat. 
  • Uziaren adierazpen argia: zer lortu nahi duen eta bere zenbateko ekonomikoa. 
  • Kontsumoko gatazkarekin erlazionatuta dauden eta gertatu dena analizatzea ahalbidetzen duten dokumentuen fotokopia (fakturak, aurrekontuak, kontratuak, argazkiak) eta sinadura.

Kontuan hartu behar da EDP Taldeko Merkaturatzaileen kasuan beharrezkoa dela arbitraje-eskaera baino lehen Bezeroen Arretarako Zerbitzuen aurrean erreklamazioa aurkeztea.

- Eskaera jaso ondoren, eskaerak legezko baldintzak betetzen dituela eta erreklamazioa Kontsumoko Arbitraje-sistemaren bitartez ebatz daitekeela egiaztatzen da.

ARTEKARITZA

 Arbitraje-eskaera baztertzeko arrazoirik ez badago (eta aldeek artekaritzari aurka egiten badiote edo lehenago saiatu arren ez bada adostasunik lortu izan ezik), Kontsumoko Arbitraje-batzordeak, bakoitzak ezarrita dituen prozeduren bitartez, aldeek arbitroen esku-hartzerik gabe adostasun bat lor dezatela bultzatuko dute.

Artekariek, arbitroek bezala, beren jardunean independentzia, inpartzialtasun eta konfidentzialtasun printzipioak bete beharko dituzte.

Artekaritza izateko saioak hilabetez eten dezake laudoa emateko aurreikusitako gehieneko epea (6 hilabete).

ARBITRAJE-ORGANOA

Arbitraje-prozedura hasi ondoren, Batzordearen presidenteak, Kontsumoko Arbitraje-batzordearen aurrean ziurtatutako arbitroen zerrendako txandei jarraiki, arbitro bat edo arbitro-talde bat izendatuko du gatazkaren berri izateko.

ALDEEN ALEGAZIOAK ETA ENTZUNALDIA

Prozedura osoan zehar, aldeei entzun egingo zaie eta aurkezten diren dokumentu, alegazio eta proba guztiak helaraziko zaizkie. Zehazki, espresuki eskatuko zaie eskaerari erantzuteko eta entzunaldira joateko, eta entzunaldian, gatazkaren inguruan egokitzat jotzen duten guztia adierazi ahalko dute.

Entzunaldia bukatu baino lehen, aldeek eskaera eta erantzuna aldatu edo zabaldu ahalko dute, eta erreklamaziogilearen aurrean errekonbentzioa planteatu ahalko da. EDP Taldeko Merkaturatzaileek entzunaldietan telematikoki parte hartuko dute, beren bezeroak geografikoki oso sakabanatuta daudelako.

LAUDOA

 Prozedura laudo batekin bukatzen da, eta laudo horrek, epai judizial batek bezala, gatazka ebatziko du. Laudoa derrigorrez bete behar dute bi aldeek (epai judizial baten balio bera du) eta adierazten den epean bete behar da. Alde batek ez badu laudoa betetzen, besteak derrigorrez bete dezala eska dezake. Kasu honetan, Kontsumoko Arbitraje-batzordeak laudoa eman den tokiko Lehen Auzialdiko Auzitegien aurrean betearazpena eskatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia emango du.

BALIABIDEAK

Arbitraje-batzordeak xedatutako laudoaren kontra Probintzia Auzitegiaren aurrean Baliogabetze-errekurtsoa bakarrik aurkez daiteke, eta horretarako, bi hilabeteko epea dago interesdunei jakinarazten zaienetik, eta Berrikuspen-errekurtsoa ere aurkez daiteke, epai judizial irmoetarako auzien legegintzan ezarritakoaren arabera.

Zein da arbitraje-eskaera bat ebazteko eskumena duen Batzordea?

Kontsumoko Arbitraje-batzorde eskuduna bi alderdiek bien adostasunarekin hartzen duten erabakiari jarraiki gatazkaren ebazpenaz arduratuko dena izango da.

Kontsumoko Arbitraje-sistemarako atxikipen-eskaintza publikoan lurralde-arloko mugaren bat badago, adibidez EDP Taldeko Merkaturatzaileen kasuan, Kontsumoko Arbitraje-batzorde eskuduna enpresa edo profesionala atxiki zaiona izango da, eta batera baino gehiagotara atxikita badago, kontsumitzaileak aukeratzen

Eduki nagusiaren bukaera