Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

Comienza el contenido principal

Mugikortasun iraunkorra

Mugikortasun ekonomikoa eta egokia zure premientzat

Mugitzeko modu berritzailea, praktikoa eta isurpenik gabe

Klima-aldaketaren aurkako eta iraunkortasunaren aldeko borrokaren alde hartu dugun konpromisoaren funtsezko tresna bat da. Ibilgailu elektrikoaren erabilerak hainbat abantaila ditu, bai ingurumenekoak zein ekonomikoak ere.

Abantailak

  • Energia % 100 berriztagarria birkargatzean.
  • CO2 isurpenik gabe eta motorreko zaratak kenduz.
  • Erregai fosilen menpekotasuna murrizten du.
  • Neurriko azpiegituren gestioa.

Zer barne hartzen du?

  • Proiektuaren diseinua eta betearazpena.
  • Kasu bakoitzean eskatzen den obra zibila.
  • Kargatzeko elementuak instalatzea, probak egitea eta martxan jartzea.
  • Memoria teknikoa, proiektua eta instalazioaren buletin elektrikoa.
  • Neurriko finantziazioa.
  • Aktibaziorako 20 txartelen hornidura.

Ekipamenduak

  • Ekipamenduak: Kargatzeko elementuen instalazioa, zure eta baita zure kolaboratzailen ibilgailu elektrikoen premiei ere irtenbidea emango diena.
  • Karga-mota:
    • 7,5 kW-eko potentziako ekipamenduak, ordu batzuetan aparkatuta egongo diren ibilgailuetan karga optimoa egiteko soluzio premiazkoa.
    • Bateria kargatzeko denbora ibilgailuaren eta ibilgailu horren egoeraren araberakoa izango da; potentzia horrentzako 4 orduko kargatze-denbora balioesten da.
  • Komunikazioa: Modu oso errazean eta web-programatzaile baten bidez, egindako kargak ezagutu ahalko dituzu ethernet bidez konektatuz. Gainera, EDP-k azpiegiturak kudeatzeko neurrirako soluzioak eskuratzen ditu.

Zerbitzuaren ezaugarriak

Elikadura-zirkuitua behe-tentsioko koadro orokorretik birkargatzeko puntura arte –birkargatze hori ibilgailu elektrikoak birkargatzeko instalazioen gaineko indarreko araudiaren arabera egingo da–; baita zirkuitu hori zuzen instalatzeko beharrezko obra zibila ere.

Instalazioa egiteko, fabrikatzailearen zehaztapen teknikoak bete beharko dira; era berean, indarreko araudia bete beharko da, bereziki Behe Tentsioko Araudiari buruzko ITC-BT 52.

Birkargatzeko puntu-motak

Aukera 1

7,5 kW-eko potentzia duen wallbox erako ekipamendu baten instalazioa.

Modelo: EVE Mini
  • Potencia: 7,5 kW.
  • Conector: Type 2 (Mennekes)
  • Control: RFID mifare.
  • Comunicación: Ethernet.

Modelo EVE Mini

Aukera 2

7,5 kW-eko potentzia duen totem erako ekipamendu baten instalazioa.

Modelo: Pro EVF 100
  • Potencia: 7,5 kW.
  • Conector: Type 2 (Mennekes)
  • Control: RFID mifare.
  • Comunicación: Ethernet.

Aukera 3

7,5 kW + 7,5 kW-eko potentzia duen totem erako ekipamendu baten instalazioa.

Modelo: Pro EVF 200
  • Potencia: 7,5 kW + 7,5 kW
  • Conector: Type 2 (Mennekes)
  • Control: RFID mifare.
  • Comunicación: Ethernet.

Beste EDP Mugikortasun zerbitzu batzuk

Birkargatze-puntuen hornidura- eta instalazio-zerbitzuez gain, beste hainbat zerbitzu ere baditugu:

  • Mantentze-lanen zerbitzua:
    • Mantentze-lanen zerbitzuak eskaintzen dizkizugu zure birkargatzeko azpiegiturarako.
    • Hasteko, soilik 550 €/puntu/urte (+BEZ).
  • Birkargatzeko azpiegiturak kudeatzeko zerbitzua:
    Neurrirako software bat dugu, kudeatu beharreko birkargatze-puntuen eta erabiltzaileen arabera.
  • Birkargatze publikoaren zerbitzua:
    Mugikortasun-txartelaren bidez, kargatzeko hainbat puntu publiko jartzen dizkizugu eskura, zuen ibilgailuen bateriak birkargatu ahal izateko. Birkargatze-puntu horiek egunero eskuratzen eta handitzen ditugu, potentzia ezberdinekin eta hainbat herritan. Zure erabilera-txartela eskatu dezakezu hemen www.edpmoveon.com.

Kudeaketa honen datuak EDP Energiak edo / eta EDP Comercializadora enpresak tratatuko dituzte. RGPD eskubideak edozein unetan erabil ditzakezu. Begiratu gure Pribatutasun politika

Era berean, honako telefono-zenbaki honetan ere informa zaitezke: 900 907 005

Fin del contenido principal