Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

Lege-oharra

Comienza el contenido principal

Webgunearen titularra

Lege-ohar honen bidez, EDP España SAUk, egoitza soziala Oviedoko (33007) Plaza del Fresno kaleko 2an duenak, IFZ A33473752 duenak, aurrerantzean “EDP” izenekoak, Asturiasko Merkataritza Erregistroan, 2907 Liburukian, 0 Liburuan, 192 Folioan, 8. Atalean, AS14614 Orrian, 32 Inskripzioan inskribatuta dagoenak, www.edpenergia.es, URL-aren bidez (aurrerantzean “webgunea” edo “web-orria”) eskaintzen dituen Zerbitzuen eta Edukien erabilera arautzen da.

Sartzeko eta erabiltzeko baldintzak

EDPk Interneteko erabiltzaileen eskura jartzen du www.edpenergia.es; webgunea, EDP Taldeak eskaintzen dituen jarduerak, produktuak eta zerbitzuak jakinarazteko eta ezagutarazteko. Erabiltzaileak doan sar daitezke webgunean. Hala ere, webguneko zenbait eduki eta zerbitzu eskuratzeko, erabiltzailea aurretik erregistratu beharko da, horien Baldintza Partikularretan xehatzen diren terminoetan.

www.edpenergia.es; webgunean sartzeak edo hori erabiltzeak erabiltzaile bihurtzen zaitu; hortaz, berariazko eta erabateko adostasun argi eta garbia ematen duzu klausula hauetan jasotako baldintzetan, ohartarazpenetan eta gainerako lege-oharretan jasotako xedapen guzti-guztien gainean, baita webguneko zerbitzuak eta edukiak zentzuren batean osatu, ordezkatu edo egokitu ditzaketen Baldintza Partikularren gainean ere. Horrenbestez, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz eta xehe-xehe irakurri beharko du osorik webgunea erabiliko duen unean bertan, webguneak aldaketak izan baititzake.

EDPk webgunearen edukia eta konfigurazioa, zein webgunearen bidez eskuratutako loturak edo informazioa ere, une oro eguneratzeko, aldatzeko, aldi batean eteteko, kentzeko edo murrizteko eskubidea gordetzen du, aldez aurretik ohartarazi behar izanik gabe eta horren ondorioz inolako erantzukizunik bere gain hartu behar izanik gabe.

Erabiltzaileak zerbitzuak eta edukiak indarrean dagoen legeriaren eta fede oneko printzipioen eta normalean onartzen diren ohituren arabera erabiltzeko betebeharra hartuko du, baita webgunearen bidezko jarduerarekin ordena publikoa ez urratzeko, eta bereziki, Konstituzioan eta gainerako legerian aitortutako funtsezko eskubideak eta askatasun publikoak ez gaitzesteko edo horien aurka ez erasotzeko ere. EDPk ez du bere gain hartzen webgunearen bidez ematen diren informazioa edota zerbitzuak gaizki erabiltzearen ardura, eta erabilera horren arduradun bakarra horien erabiltzailea edo behar ez bezala erabiltzen dituenarena izango da.

Jabetza Intelektuala eta Industriala

Webgune hau EDPren jabetzakoa da. Erabiltzaileak aitortzen eta onartzen du webgunean jasotako edukien edota beste edozer elementuren gaineko jabetze intelektualeko eta industrialeko eskubide guztiek (markak, logotipoak, izen komertzialak, testuak, irudiak, grafikoak, errotuluak, softwareak eta abar) EDPren titulartasuna dutela, horietan beste titular batenak direla adierazi ezean. Grupo EDP osatzen duten gainerako sozietateen eta webgune honetan ager daitezkeen logoen edo ikur bereizgarrien titulartasuna sozietate horietako bakoitzarena izango da.

Webgune honen edukiak deskargatzea eta webgune honetako edozer web-orri kopiatzea edo inprimatzea soilik eta berariaz baimenduko da baldin eta erabiltzailearen erabilera pertsonalerako eta pribaturako bada, zeinak ezin izango baitu webgune honen edukia kopiatu, banatu, zabaldu, itzuli, erabat edo partzialki aldatu, ezta edonola edo edozer bitartekoren bidez erabili ere, ez helburu publikoetarako ez komertzialetarako, iturriak aipatu arren ere, EDPren berariazko baimenik gabe. Eskubide horien edozer urraketa eginez gero, kasuaren arabera, judizioz kanpoko prozedurak edo prozedura judizialak sor daitezke. EDPk ez du inolako erabilera-lizentziarik edo baimenik ematen bere jabetza intelektualeko eskubideen edo webgunearekin lotutako eskubideen, zerbitzuen edo webguneko edukien gainean.

Bermeak eta erantzukizunak baztertzea webgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamenduaren gainean

Erabiltzaileak bere berariazko erantzukizunpean erabiltzen du webgunea, eta EDP ez da inola ere izango erabiltzaileen sistema informatikoetan sor daitezkeen kalteen erantzulea, baldin eta webguneko edukiak eskuratzearen, erabiltzearen edo oker erabiltzearen ondoriozkoak direnean, ezta webgunearen bidez eskuratutako informazioaren, birus informatikoen, akats operatiboen edo zerbitzuen edo transmisioaren etenen ondoriozkoak direnean ere.

EDPk berariaz baztertzen du webgune honen orrietan jasotako informazioan izan daitezkeen akatsen, hutsuneen edo omisioen ondorioz erabiltzaileak izan ditzakeen kalteen gaineko edozer erantzukizun. Erabiltzaileak EDP edozer erantzukizunetik salbuesten du webguneak bertan nabigatzean sor ditzakeen fidagarritasunaren, erabilgarritasunaren edo itxaropen faltsuen gainean.

Webguneko atariak bere edukietan hirugarrenei dagozkien estekak jasotzen ditu, Interneten bidezko informazioa eskuratzeko helburuarekin, eta EDPk ez du informazio horren ondoriozko inolako erantzukizunik hartzen bere gain.

Jurisdikzioa eta legeria aplikagarria

Erabilera Baldintza Orokor hauek Espainiako legeriaren arabera eraenduko dira.

Webgunearen edukien gainean eta hemen ezartzen dena aplikatzearen eta betetzearen gainean sor daitezkeen edozer gairen inguruan, EDP eta erabiltzailea Erabiltzailearen bizilekuko Epaitegietako eta Auzitegietako Jurisdikzioaren menpe jarriko dira. Erabiltzailearen bizitokia Espainiako lurraldetik kanpo izango balitz, EDP eta Erabiltzailea Oviedoko edota Bilboko Epaitegiei edo Auzitegiei dagokien eskumenari uko eginez jarriko dira dagokienaren menpe.

Google Analytics

Gure webguneak Google Analytics erabiltzen du, alegia, zerbitzu analitiko bat, Google Inc. konpainiak, Delaware hiriko konpainia batek, ematen duena, bulego nagusiaren helbidea honako hau duenak: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Ameriketako Estatu Batuak (“Google”). Google Analyticsek cookie-ak, alegia, ordenagailuan kokatzen diren testu-fitxategiak, erabiltzen ditu, webguneari laguntzeko erabiltzaileek webgunea nola erabiltzen duten aztertzen.

Cookie-ak webgunea erabiltzearen gainean sortzen duen informazioa (IP helbidea barne) zuzenean transmititu eta artxibatuko da Google-en bidez AEBetako zerbitzarietan. Google-k informazio hori gure kontura erabiliko du, webgunearen erabileraren aztarna jarraitzeko helburuarekin, webgunearen jardueraren txostenak bilduz eta webgunearen jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin lotutako beste hainbat zerbitzu emanez. Google-k informazio hori hirugarrenei transmititu ahalko die, legeriak hala eskatzen dionean, edo hirugarren horiek informazioa Google-n bidez prozesatzen dutenean. Google-k bere IP helbidea ez du lotuko Google-k gordetzen duen beste edozein daturekin.

Datuen edo informazioaren tratamendua baztertu dezakezu, cookie-en erabilera baztertuz. Horretarako, zure nabigatzailearen konfigurazio egokia aukeratu beharko duzu. Hala ere, jakin dezazun, hori eginez gero, litekeena da webgune honen funtzionalitate osoa erabili ezin izatea. Webgune hau erabiltzean, onartzen duzu Google-k zure inguruko informazioa erabiltzea, goian aipatutako forman eta helburuetarako.

Fin del contenido principal