Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

Inicio del Menú Secundario

Fin del Menú Secundario

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Negozioak
  4. Energia eraginkortasuna
  5. Argiztapena

EDPArgiztapena

Eduki nagusiaren hasiera

Argiztapenak behar du energiarik gehien. Zenbait lokaletan elektrizitatearen kontsumo totalaren % 50 baino gehiagokoa izan daiteke.

Zure saltokiaren argiztapena erabileraren araberakoa izan behar da, eta aldi berean, salmenta-artikuluak nabarmendu behar ditu.

Nola aurreztu argiztapenean?

  • Aprobetxa ezazu argi naturala lan-errendimendu handiagoa lortzeko: egun-argiarekin ondo argiztatuko espazio batek erosotasun handiagoa ematen die erabiltzaileei. Espazioen sakontasunak, leihoen eta sabai-leihoen tamainak eta egoerak, erabilitako beira-motak eta itzaleko elementuek eragina dute argi naturala aprobetxatzeko gaitasunean.
  • Erabili itzazu lanpara eraginkorrak edota erregulazio-sistemak erabili dezakezun egun-argiaren arabera.

EDPk bezeroen eskura jartzen du teknologia berrien ezarpena, esaterako, LED argiztapena, energia berriztagarrien integrazioa edo gainbegiratze- eta kontrol-sistemak ezartzea

Zerbitzu-mota horiek emateko prezioak bezeroaren eskaeraren arabera zehaztuko dira, egoera partikular bakoitzaren ezaugarrien arabera.

  • Kontrol-sistema bat erabiltzea, argiztapen eta kalitate maila egokia emango duena beharrezkoa den denboran. Esaterako:
    • Denbora kontrolatzeko sistemak: argiak itzaltzea ezarritako ordutegi baten arabera.
    • Okupazioa kontrolatzeko sistemak: mugimendu-detektagailua gutxi erabilitako eremuetan.
  • Hormak kolore argiekin margotzea, argi naturala islatzeko eta maximizatzeko.
  • Lanparak eta luminariak garbi mantentzea horien errendimendua hobeto aprobetxatzeko. Zahartzak lanparek isurtzen duten argi-kopuruan eragiten du, eta lanparak ez dira gehiago hain eraginkorrak. Lanparak garbi mantendu behar dira, baita hormak eta azalera islatzaileak ere.
  • Etengailuak instalatu toki zehatzetan, erabili gabeko eremuetan argiak itzaltzeko.

Eduki nagusiaren bukaera