Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

Inicio del Menú Secundario

Fin del Menú Secundario

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Negozioak
  4. Gasa eta elektrizitatea
  5. Prezioak
  6. Hidrokarburoen Zerga

EDPHidrokarburoen Zerga

Eduki nagusiaren hasiera

15/2012 legeak, abenduaren 27koak, 2013ko urtarrilaren 13an indarrean sartuak, aldatu zuen Hidrokarburoen gaineko zerga berezia, 39/1992 legeak, abenduaren 28koak, 50. artikuluan 1. Tarifako 1.10 epigrafean ezarria.

Gas naturalaren erabileraren araberako zerga-tasa bat aplikatuko dela xedatzen du lege berriak.

Erabilera profesionala EZ denean, tasa 0,65€-koa izango da GigaJulio bakoitzeko (0,00234€/kWh). Erabilera profesionala denean (*), tasa murriztu bat egongo da 0,15€-koa GigaJulioko (0,00054€/kWh) ez baldin bada erabiltzen elektrizitatea sortzeko edo kogeneratzeko.

(*) Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioko Tributuen Zuzendaritza Nagusiak erabaki du tasa hori Industria batzuei bakarrik aplika dakiekeela: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga arautzen duen araudiko I. Ataleko 1. Dibisiotik 4.era bitartekoei.

Hauek dira dibisioak:

  • 1 dibisioa: Energia eta Ura. Energia elektrikoa produzitzeko elkarketak izan ezik.
  • 2 dibisioa: Mineral ez energetikoak eta horien deribatuak erauztea eta transformatzea.
  • 3 dibisioa: Metalak eraldatzeko industriak. Prezisioko mekanika.
  • 4 dibisioa: Beste zenbait industria manufakturatzaile.

Faktura baten adibidea

Eduki nagusiaren bukaera