Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Neguan aurrezteko gomendioak

EDPNeguan aurrezteko gomendioak

Eduki nagusiaren hasiera

Abenduan hotza heltzen da ipar hemisferiora eta hotzarekin batera, hainbeste beldurtzen gaituzten berogailuaren fakturak. Hala ere, neguan aurrezteko gomendio batzuk emango dizkizugu jarraian.

Purgatu etxeko berogailu guztiak. Gutxienez urtean behin etxeko berogailuak purgatzea komeni da eta neguan egitea komeni da. Berogailuen barruan airea pilatu daiteke eta horrek ez dio ateratzen uzten beroari. Ondorioz, beroa motelago transmititzen da eta kontsumoa areagotzen da.


Berebizikoa da urte osoan zehar galdarak behar bezala funtzionatzen duela bermatzea, baina batez ere neguan ondo funtzionatzen duela bermatu behar da, orduantxe erabiltzen baita gehien. Galdarak behar bezala funtzionatzen badu, gasaren fakturan aurreztuko dugu.


Etxebizitzan 19-21ºC bitarteko tenperatura ideala mantentzea faktura murrizteko trikimailu ona litzateke. 1ºC gradu igotzeak bakarrik % 7 areagotzen du energiaren gastua.


Egunero gehienez 5 minutuz etxebizitza osoa aireztatzea nahikoa eta gehiago da.


Errezelak eta saretak erabili, beroa aprobetxatu eta mantentzeko.


Ez da beharrezkoa hutsik dauden espazioak aklimatatzea, horietan beroa mantentzea zailagoa baita.

Eduki nagusiaren bukaera