Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

Historia

Comienza el contenido principal

Aipamen urratsak

1858. eta 1870. urteetan honako elkarte hauek sortu ziren: Sociedad Comanditaria González Alegre y Polo Oviedon, eta Compañía Menéndez Valdés Gijónen.

Elkarte bien helburu soziala zen argiztapen publikorako gasa ekoiztea eta zabaltzea, huila-erretorta labeen bidez. 1900. urtean, elkarte horiek  "Popular Ovetense" eta "Popular de Gas y Electricidad" bilakatu ziren.

1913ko martxoan, Policarpo Herrero y Vázquez jaunak, José Tartiere Lenegre jaunak eta Narciso Hernández Vaquero y Franco jaunak hitzarmena sinatu zuten Aledoko markesa zen Ignacio Herrero de Collantes jaunarekin, Vega de Anzoko markesa zen Martín González del Valle y Fernández Miranda jaunarekin, Celestino García López jaunarekin, José Gonzáles Herrero jaunarekin eta Benito Collera y Duyos jaunarekin, Sociedad Civil Privada de Saltos de Agua de Somiedo elkartea eratzeko. Hitzarmen horren helburua zen kontzeju horretan 1907. urteaz geroztik aztertzen ari ziren lakuen eta ibaien aprobetxamendu hidraulikoa burutzea.

1914. urtean, Saltos de Agua de Somiedoko batzordeak bere produkzioko energia saltzea erabaki zuen, eta ondorioz, Narciso Hernández Vaquero y Franco jaunak negoziazioak burutu zituen 1898. urtean sortutako Sociedad Popular Ovetenserekin, argindarraren hornidura-kontratua sinatzeko. Era berean, Policarpo Herrero Vázquez jauna ere Saltos de Somiedoko banatzailearen interesa pizten saiatu zen. Argindarraren hornidura-kontratuaren eta akzio-aldaketaren proiektua batzordean sinatu zen 1914ko apirilaren 16an, eta aldi berean, berrehun eta laurehun akzio artean trukatu ziren, Sociedad Saltos de Somiedo sozietate anonimoa sortu zenerako.

1919ko urriaren 25ean, batzordeak bilera egin zuen Oviedon sozietate anonimo moduan eratzeko; “izan ere, jauziaren lehenengo zatiaren ustiapenarekin hasi ziren, eta ondorioz, industria berriak babesteari buruzko 1917ko martxoaren 2ko legearen onurak lortu ziren”. Akordio moduan ezarri zen Saltos de agua de Somiedoko Sozietate Zibil Pribatuak horrela jarraituko zuela 1919ko abenduaren 31ra arte. Horrela, sozietate anonimoa 1920ko urtarrilaren 1ean hasi zen gauzatzen, Hidroeléctrica del Cantábrico - Saltos de Agua de Somiedo izenarekin.

1919ko azaroaren 23an, Policarpo Herrero Vázquez jaunak eta Narciso Hernández Vaquero y Franco jaunak bilera egin zuten 1899an Oviedon sortutako Sociedad Electra Asturianako ordezkariekin –zeinaren presidentea Vega de Anzoko markesa zen Martín González de Valle y Fernández Miranda jauna baitzen–, eta Sociedad Popular Ovetenseko ordezkariekin, Sociedad Electra Asturianari bere ondasun eta eskubide guztiak erosteko hiru milioi pezetaren truke. Sociedad Popular Ovetensek bi milioi ordaindu zituen, Oviedoko zentral termikoaren, sareen eta kontratuen truke. Beste milioia Saltos de Agua de Somiedok ordaindu zuen, Las Caldasko jauziaren eta Oviedora arteko linearen truke.

Saltos de Agua de Somiedoko sozietate zibil pribatua 1920ko urtarrilaren 1ean desegin zen, eta Sociedad anónima Hidroeléctrica del Cantábrico - Saltos de Agua de Somiedo elkartea sortu zen, lehenengo elkarte horren sortzaileen bilera orokorreko aktan jasotzen den moduan, non honako hauek bertaratu baitziren: Policarpo Herrero Vázquez jauna, Ignacio Herrero de Collante jauna, Martín González del Valle y Fernández Miranda jauna, Celestino García López jauna, Benito Collera jauna eta Narciso Hernández Vaquero y Franco jauna. Honako kapital hau osatu zuten: 10 milioi pezeta, 500 pezetako 20.000 akziotan banaturik; eta 5 milioi pezeta, 500 pezetako 10.000 obligaziotan banaturik.

1965ean, "hiri-gasaren" ekoizpena hasi zen, gasolina arinen "cracking térmikoa" izeneko prozesuaren bidez fabrikatu zena (gasak fabrikatzean datza, gasolinen beroketaren bidez).

1978an, bi hiriko instalazioren eraikuntza-proiektua aurkeztu zen, propanatutako airearen ekoizpenerako eta hornikuntzarako.

1979-1980an, Gijónen eta Oviedon aire propanatua hornitzeko emakidak jaso ziren, hurrenez hurren. 1984an, instalazio biak jarri ziren martxan.

1985eko uztailaren 23an, MINERek eta eskualde eremuko hainbat konpainiak Asmoen Protokoloa sinatu zuten, Espainian gas natural kanalizatua garatzeko. Urte horretan bertan, Asturiasko Printzerrian fabrikatutako gasaren salmentak, guztira, 226 milioi termiakoak izan ziren.

1986an Asturiasko Printzerriaren gasifikazio-plana onartu zen, gas naturala txertatzeko.

1987an, HidroCantábrico Gas de Asturias sortu zen, HidroCantábricoren % 100eko filiala, 10.000.000 pezetako kapital soziala zuen eta Asturiasko Printzerriaren gas naturalaren salmentak sustatzea zuen helburu.

HidroCantábrico Gas de Asturias, Italgas Italiako enpresarekin lankidetzan, etxeko instalazioak bihurtzen hasi zen, instalazio horiek gas naturala kontsumitzeko egokitu zitezen.

1989an, dagoeneko existitzen ziren instalazioak eraldatzeko operazioa osatu zen, eta Oviedo eta Gijón gas naturala kontsumitzen hasi ziren. Une horretatik aurrera, aire propanatuaren instalazioak itxi ziren, eta gas naturala zabaltzeko prozesu bat hasi zen, bai ezaugarri bikainak zituelako, baita instalazioetako produkzio-murriztapenak kendu zirelako ere, aurreko prozesuetan beharrezkoak zirenak. Urte horretako azaroan, gas naturala iritsi zen Printzerrira, ENAGASek Burgos-Kantabria-Asturias gasbideko lanak amaitu zituenean.

1990an, eta lehenengo aldiz, bezero guztiei gas naturalaren zerbitzua eman ahal izan zitzaien. HidroCantábrico Gas de Asturias erakundeak etengabeko ahalegina egin zuen inbertsio-arloan, bere azpiegiturak Printzerriko udalerri guztietara zabaltzeko.

EDP NATURGAS ENERGÍA banatzailea, jatorriz, 2003an sortu zen, Naturcorp enpresa publiko moduan. Euskadin gas naturala banatzen zuten lau gas-sozietatek osatu zuten azken hori, honako hauek, alegia: Bilbogas, Gasnalsa, Donostigas eta Gas de Euskadi.

Eusko Jaurlaritzak, lehiaketa publiko baten bidez, Naturcorpen akzio gehienak orduko Hidrocantábricori saldu zizkion.

EDPk gaur Espainian duen taldearen akziodunen % 95eko partaidetza lortu zuen 2004an.

Aitzindariak

Policarpo Herrero Vázquez Policarpo Herrero Vázquez

Fundatzailea eta presidentea 1913-1929 artean.

Nicolás Soria egindako erretratua. (Oviedoko Udaleko pinakoteka).

Narciso Hernández Vaquero y FrancoNarciso Hernández Vaquero y Franco

Fundatzailea eta presidentea 1939-1958 artean. Geroztik, ohorezko presidentea, hil zen arte.

Joaquín Vaquerok egindako olio-pintura (HidroCantábrico pinakoteka).

 

Ignacio Herrero de Collantes Ignacio Herrero de Collantes

Aledoko markesa.

Presidentea 1929-1939 artean.

 

José Tartiere Lenegre José Tartiere Lenegre

HidroCantábrico fundatzailea.

Lehenengo instalazioak

Salto de La Malva jauzia

Energia hidraulikoa sortzeko lehenengo instalazioaren ustiapena 1917an hasi zen, Saltos de Agua de Somiedo enpresaren eskutik. Honako hauek osatzen zuten: El Valle ibaiko ur-hargunea, Sousas ibaiaren eroanbidea, Zentrala, Oviedorako eta Gijonerako eroanbideak eta Oviedoko azpizentrala.

1920an zabaldu egin zen, eta horretarako, lanak egin ziren Somiedoko lakuan, Arroyo de la Braña kanalean eta Saliencia ibaiko kanalean. 1921ean, transformadore berria jarri zen Cueva de la Malva jauzian. 1940an lanak amaitu ziren. 1951n 44.027 MWh-ko ekoizpena lortu zuen.

El Salto de La Malva

El Salto de La Riera jauzia 

La Malvaren jauzi osagarria da eta Somiedo eta Saliencia ibaietako ura erabiltzen du. Ur horiek jasotzeko, bi presagain eraiki ziren La Malvako jauziaren hustubidetik 200 metro ingurura.

1930ean jauziaren lanak hasi ziren, ibaia tunelean zehar desbideratzeko; baina lan horiek eten egin ziren 1933an. Izan ere, 1931tik aurrera, kontsumoa erabat gelditu zen.

1940an lanei ekin zitzaien berriz ere, energiaren eskaera handitzea espero zelako. 1946ko urtarrilaren 30ean, lehenengo talde sortzailea jarri zen martxan, eta bigarrena, martxoaren 19an jarri zen martxan. Hirugarrena –erreserba moduan erabiliko zena– sortzeko, irailean egin ziren frogak, baina urtea amaitzean oraindik ez zuen funtzionatzen, alternadoreak akatsak baitzituen; hala ere, lana amaitu dela esan daiteke.

El Salto de la Riera

Salto de Priañes jauzia 

Oviedoko udalerrian dago. Bi presagain ditu, bat Nalón ibaiaren gainean, urak Nora ibaira lekualdatzeko, eta beste bat Nora ibai horren gainean, ibai bietako ura presagainean bertan isurtzeko.

Jauziaren lanak 1945eko apirilean hasi ziren, 1948an martxan jartzea aurreikusten zen, baina ezin izan zen plan hori bete, makineriaz hornitzea zaila zelako eta inportazioekin murriztapenak zeudelako.

Helburua 1948an lanak amaitzea zen, soilik makineriaren muntaketa egiteke utziz. Inportazio-baimenak eskuratzeko zailtasunak ikusirik, lanen erritmoa moteldu zen.

Lanak ez ziren amaitu 1953ra arte, eta enpresaren produkzio barruan 10600Kva txertatu ziren. 1960ko hamarkadan zentrala zabaldu zen, eta 1967ko uztailean Priañes II sarearekin konektatu zen.

El Salto de Priañes

Fin del contenido principal