Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

  1. Hemen zaude::
  2. Hasiera
  3. Pariseko Hitzarmenaren

EDPPariseko Hitzarmenaren

Eduki nagusiaren hasiera

      

Klima-aldaketari buruzko Pariseko Hitzarmenaren berrespena eta indarrean sartzea

Datorren azaroaren 4an indarrean sartuko da klima-aldaketaren inguruko lehenengo nazioarteko hitzarmena, Pariseko Hitzarmena hain zuzen ere, 2015eko abenduan sinatu zena.

Iraila hilabete garrantzitsua izan da klima-aldaketaren arloko lehenengo nazioarteko hitzarmena indarrean sartzeko. Izan ere, mundu mailako potentzia nagusiek Pariseko Hitzarmena berretsi zuten, horiek izanik munduko CO2 igorpen gehienen erantzuleak. Hitzarmena indarrean sartzeko, beharrezkoa zen mundu mailako igorpenen % 55 sortzen duten 55 herrialdek berrestea, gutxienez.

Irailaren 22rako 31 herrialdek berretsi zuten hitzarmena, guztira mundu mailako igorpenen % 47,76 sortzen dutenak. Europar Batasunak urriaren 4an berretsi zuen eta 74 herrialdek sinatu zuten, igorpen guztien % 58,82 sortzen dutenak. Hala, azaroaren 4an hitzarmena indarrean sartzeko prozesuari ekin zitzaion.

EDPk 2015ean aurkeztu zituen klima-aldaketaren aurkako borrokaren harira bere gain hartutako konpromisoak, Europar Batasunak agindutako murrizketarekin bat datozenak (igorpenak % 40 murriztea 2030erako). 2030erako CO2 igorpen espezifikoak % 75 murriztea (2005eko igorpenekin alderatuta) eta 2020rako instalatutako indar berriztagarria % 75ekoa izatea dira helburu azpimarragarrienetako batzuk.

Hona hemen EDPk Pariseko Hitzarmenaren inguruan hartutako konpromisoak:

1. HELBURUA

Mundu mailako batez besteko tenperaturaren igoera 2 ºC-ren azpitik mantentzea, industria aurreko mailarekin alderatuta (urtean 40.000 milioi tonako CO2 igorpenak izango lirateke), eta igoera hori 1,5 ºC-era mugatzeko esfortzua egiten jarraitzea (IPPCak 2018. urtean argitaratuko den txosten berezi batean zehaztuko du tenperaturaren igoera hori lortzeko urtean igor daitekeen CO2 tona kopurua, klima-aldaketaren arloko aditu taldeak, alegia).

2. HITZARMENAREN LEGEZKO FORMA

Pariseko Hitzarmena 12 orrialdeko dokumentua da, juridikoki loteslea dena eta 29 artikulu dituena; Erabaki bat ere biltzen du, legez loteslea ez dena eta gaurko datatik 2020ra bitartean garatu beharreko alderdi teknikoak zehaztasun osoz biltzen dituena, urte horretan martxan jarri ahal izateko. Momentuz ez da isunik aurreikusi hitzarmenean bildutako konpromisoak betetzen ez dituzten herrialdeentzat. 

3. EKARPEN NAZIONALAK

Mundu mailako igorpenen % 95 sortzen duten 190 herrialdek aurkeztu dituzte egin nahi dituzten ekarpen nazionalak eta hitzarmena berresten dutenean aurkeztuko dituzte egin beharreko ekarpen ofizialak. 5 urtean behin berrikusi beharko dira konpromiso horiek eta berrikusten diren bakoitzean, aurrekoak baino handinahiagoak izateko eskatuko zaie.

4. HITZARMENA INDARREAN SARTZEA: ADOSTEA, SINATZEA ETA BERRESTEA

Hitzarmena 196 herrialdek adostu zuten 2015eko abenduan; 2016ko apirilaren 22an sinatzeko epea ireki zen eta 175 herrialdek sinatu zuten, baina hitzarmena indarrean sartu ahal izateko berretsi egin behar da. Guztira mundu mailako berotegi-gasen igorpenen % 55 sortzen duten herrialdeen % 55ek sinatzen dutenean, gutxienez, sartuko da indarrean hitzarmena. Europako Batzordeak aurreikusi duenez, uda baino lehenago proposamen bat aurkeztuko die Batasuneko kide diren herrialdeei, Europar Batasunaren izenean eta haien guztien partez hitzarmena berresteko.

Eduki nagusiaren bukaera