Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

Pribatutasun politika

Comienza el contenido principal

Datu pertsonalen babesa

Tratamenduaren erantzulea

Webgune hau bisitatzeak ez du erabiltzailea behartzen berari buruzko informaziorik ematera. Hala eta guztiz ere, zerbitzu batzuk erabiltzeko edo eduki zehatz batzuk eskuratzeko, erabiltzaileek zenbait datu pertsonal eman beharko dituzte aurretik. Erabiltzaileak informazio pertsonala ematen badu, jakinarazten dizugu datuak EDP Energía, S.A.U.k eta EDP Comercializadora, S.A.U.k, aurrerantzean “EDP”, tratatuko dituztela, helbide soziala Oviedoko Plaza del Fresno kaleko 2an dutenak, Bilbo, kalea General Concha, 20, 48010,  eta IFZ A33543547 eta A95000295 dituztenak, hurrenez hurren. Izan ere, horiek izango dira tratamenduaren erantzuleak, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak ((UE) 2016/679), aurrerantzean “DBEO”, eta horren garapen-araudiak ezarritakoaren arabera.

Tratamenduaren

Zehazki, bere datuak tratatu ahalko dira, erabiltzaileak eskatzen duenean, webgunearen bidez zuzendutako eskaeren eta kontsulten arreta eta segimendua kudeatzeko, baita inkestak egiteko eta zozketetan, jokoetan eta promozioetan parte hartzeko ere.

Datuen kalitatea

Eskatutako datuak derrigorrezkoak izango dira eta eskatutako zerbitzua emateko eta/edo kudeatzeko beharrezkoak baino ez dira izango; hori guztia behar bezala jakinaraziko zaio datu pertsonalak biltzerakoan. Datuak ez ematekotan edo behar bezala ez ematekotan, ezingo zaio zerbitzua eman.

Kasu horietan, erabiltzaileak bermatzen du emandako datu pertsonalak egiazkoak direla eta bere gain hartzen du datuen edozein aldaketa jakinaraztearen erantzukizuna.

Tratamenduaren oinarri juridikoa

Webgunearen bidez izapidetutako kudeaketen eta webguneko erregistroaren kasuan, datuen tratamenduak eskaeraren ondorioz ezartzen den harreman juridikoan oinarritzen dira.

Inkestak egiteko datuen tratamendua EDPren legezko interesean oinarritzen da, bezeroei eta/edo erabiltzaileei emandako zerbitzuen kalitatea hobetze aldera. Izan ere, horiek aukera daukate uneoro ukatzeko tratamenduak eta horrek ez dio eragingo aurretik egindako tratamenduen zilegitasunari.

Edonola ere, webguneko inprimakietan ezingo dira sartu hirugarren pertsonen datu pertsonalak, eskatzaileak aurretik baimena eskatu badie izan ezik, hain zuzen ere, DBEOren 7. artikuluak eskatutako terminoetan. Kasu horretan, bera izango da betebeharra ez-betetzearen eta datu pertsonalekin lotutako beste edozein urraketaren erantzule bakarra.

Datuak hirugarrenei komunikatzea

Webgunean erregistratutako erabiltzaileen datu pertsonalak laga ahalko zaizkie legez dagozkien administrazio publikoei, enpresa-taldeko beste enpresa batzuei barneko administrazio-helburuetarako eta kontratu-harremanak behar bezala betetzeko beharrezkoak diren tratamenduaren arduradunaren hornitzaileei.

Kontserbazio-epeak

Datu pertsonalak EDPrekin kontratatutako horniduraren indarraldian zehar kontserbatuko dira; gainerako kasuetan, aldiz, eskaerei erantzuteko edo inkestei emandako erantzunen edukia aztertzeko behar den denboran baino ez dira kontserbatuko. Behin kontratu-harremana amaituta, eskaerak erantzunda edo erantzunak aztertuta, kasu bakoitzean dagokion bezala, datu pertsonalak ezabatuko dira eta gainerako informazioa estatistiketarako soilik mantenduko da modu anonimoan. Aurrekoa gorabehera, datuak ezarritako epean zehar gorde ahalko dira informazioa mantentzeko lege-betebeharrak betetzeko eta, gehienez ere, dagozkien lege-ekintzen preskripzio-epean zehar; horrez gain, preskripzio-epe horretan, datuak blokeatuta mantendu behar dira. Epe hori igarotakoan, datuak ezabatuko dira.

Datuen segurtasuna

DBEOren 32. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, EDPk konpromisoa hartzen du erabiltzaileek emandako datuen segurtasun-betebeharrak beteko dituela eta eskura dituen bitarteko tekniko guztiak ezartzen saiatuko dela erabiltzaileak horren bidez ematen dituen datuak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe hartzea eta lapurtzea saihesteko, kontuan hartuta teknologiaren egoera, emandako datuen izaera eta jasan ditzaketen arriskuak. Aurrekoa gorabehera, erabiltzaileak jakin behar du, Interneten, segurtasun-neurriak ez direla menderaezinak.

EDPk konfidentzialtasunez tratatuko ditu uneoro erabiltzailearen datuak, horien gaineko nahitaezko sekretu-betebeharra gordez, araudi aplikagarrian aurreikusitakoaren arabera.

Interesdunaren eskubideak

Erabiltzaileak datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurkatzeko, mugatzeko eta transferitzeko eskubideak balia ditzake, baita aldez aurretik emandako baimenak indargabetzeko eskubidea ere, legez ezarritako terminoetan, EDPri idatzizko jakinarazpen bat bidaliz helbide honetara:  Canal de Comunicación LOPD, Plaza del Fresno, 2, 33007 Oviedo. Halaber, eskubide horiek gauza ditzake posta elektroniko bat bidaliz bere datu pertsonalekin cclopd@edpenergia.es helbidera. Bi kasu horietan, titularraren NANaren edo nortasuna egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia bat erantsi beharko da.

Halaber, EDPren Datuen Babeserako delegatuarekin jarri ahalko da harremanetan Plaza del Fresno, 2 33007 Oviedo, posta-helbidean edo dpd.es@edpenergia.es helbide elektronikoan, baldin eta jotzen badu datuen babesarekin lotutako eskubideren bat urratu dela. Bestela, hala badagokio, erreklamazio bat aurkeztu ahalko du Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean helbide honetan: Jorge Juan Klaea, 6, 28001 Madril.

Fin del contenido principal