Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

Ohiko galderak

Comienza el contenido principal

Ohiko galderak

14 resultados. 1-etik 5-ra erakusten dira

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. Hurrengoa

Titulartasun-aldaketa data zehatz batean egitea eskatu al dezaket?

Bai, orain titulartasun-aldaketa data zehatz batean egitea eskatu daiteke; dagoneko ez da fakturatuta izateko itxaron behar.

Era berean, aldaketa ahalik eta lasterren egitea ere eskatu dezakezu, edo kontagailuaren irakurketa-zikloarekin bat eginez.

Gainera, hiru aukera horiek hainbat gauza egiteko aukeratu daitezke: elektrizitate edo gas altak emateko (aldi baterako elektrizitate altak emateko ez du balio), merkaturatzailea aldatzeko, potentzia aldatzeko edo ordutegi-bereizketa egiteko, baita bajak emateko ere.

Aukerak:

  • Data finkoan.
  • Ahalik eta azkarren.
  • Irakurketa-zikloarekin.

Gogoratu: gestio horietako batzuetan konpainia banatzaileek dokumentazioa eskatu dezakete.

Zer da elektrizitatearen edo gasaren merkatu librea?

Lehia librea lortzeko helburua betetzeko, 2008tik aurrera -gasaren kasuan- eta 2009tik aurrera -elektrizitatearen kasuan-, bezeroek beren premietara ondoen egokitzen den eskaintza aukeratzeko eta kontratatzeko gaitasuna izango dute; horrela, merkatu librean jarduten duten merkaturatzaileen artean aukeratu ahalko dute.

Arrez geroztik, energia-enpresen sailkapen berri bat sortu da: enpresa banatzaileak eta enpresa merkaturatzaileak.

Zer da elektrizitatearen edo gasaren konpainia banatzailea?

Konpainia banatzaileak sareak banatzeaz eta mantentzeaz eta energia etxeetara/negozioetara/eta abarretara arte garraiatzeaz arduratzen dira; horniduraren kalitatearen eta neurketa-ekipamenduen (kontagailuen) instalazioaren arduradunak dira; hornidura-matxurak konpontzeaz eta kontagailuen irakurketa egiteaz arduratzen dira. Gasaren kasuan, aldizkako ikuskaritzak ere egiten dituzte.

Zer da elektrizitatearen edo gasaren konpainia merkaturatzailea?

Bi merkaturatzaile mota daude:

  • Merkatu libreko merkaturatzaileak: Bezeroei eskaintza pertsonalizatuak egin ahal dizkieten sozietateak dira. Merkatu horretan, bai prezioa zein baldintzak alderdien artean hitzartzen dira askatasun osoz.
  • Erreferentziazko merkaturatzaileak: Elektrizitatearen edo gasaren araututako merkatuan operatzen duten sozietateak dira, eta Gobernu batek izendatzen ditu.

Merkaturatzaile-aldaketa; nola egiten da eskaintza- edo konpainia-aldaketaren prozesua?

Eskaintzaren eskaera egiten duzunean:

  • Egun batzuk barru, kontratuaren kopia bat jasoko duzu. Mesedez, bidali iezaguzu kopia bat sinatuta horrekin batera erantsiko den autofrankeatzeko gutun-azalean (ez du zigilurik behar).
  • EDPren elektrizitatearen eta/edo gasaren eskaintza berria aldatzeko zure eskaera 10 eta 20 egun artean aktibatuko da.
  • Zure aurreko konpainiaren azkeneko fakturak normala dena baino denboraldi laburragoa jasoko du. Hortik aurrera, EDPren faktura jasoko duzu abantaila guztiekin.

Disfrutatu ezazu ahal bezain azkarren gure abantailez. Zure eskaera hemen egin dezakezu erosotasun osoz.

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. Hurrengoa

Nola eman dezaket nire kontagailuaren irakurketa?

Zure kontagailua etxebizitza edo lokal barruan badago, irakurketa erosotasun osoz eman dezakezu egunaren 24 orduetan, gure webguneko Bezeroaren Eremuaren bidez.

Zein da kontagailu Telekudeatu baten eta Telekudeatutako sistemetan integratutako kontagailu baten arteko aldea?

Telekudeaketako kontagailu bat instalaturik baina Telekudeaketako sisteman integratu gabe izan dezakezu. Hau da, kontagailu digitala instalatuta dago, baina oraindik ez ditu irakurketak urrunean bidaltzen.

Galdetu zure eremuko banatzaileari; berak emango dizu egoeraren berri.

Gas-ikuskapena. Zertan datza?

Ikuskaritzan egiten den moduan, gasaren instalazioaren mantentze-lanak, zaintza eta erabilera ona titularraren erantzukizuna dira edo, bestela, erabiltzaileena. Gainera, eraikuntzen instalazio termikoen erregelamenduaren arabera (RITE, ED 1027/2007, uztailaren 20koa), galdarari bi urtean behingo aldizkako azterketa egin behar zaio.

Azterketa eta ikuskaritza bereizi egin behar dira; izan ere, ezberdinak eta nahitaezkoak dira biak.

Azterketa hori erabiltzaileak egin behar du, eta hori egiteko, profesional bat kontratatu beharko du.

Azterketa gas-enpresa merkaturatzaileak, galdararen fabrikatzailearen zerbitzu tekniko ofizialak edo baimendutako profesional independente batek egin dezake.

EDPren Funciona Plus zerbitzua kontratatzen baduzu, honako hauek barne hartuta izango dituzu: gas-ikuskaritza, instalazio elektrikoaren eta gasaren azterketa, galdararen edo berogailuaren azterketa, baita zure elektrizitate/gas instalazioaren konponketak ere.

Ezagutu gure Funciona Plus Zerbitzua.

Zer da Bezeroaren Eremua?

Webgune pribatu, seguru eta doako bat da, non zure fakturak eta zure kontratuak kontsultatu ahalko dituzun, puntuen ordez opariak hartu, zure fakturak abonatu, Funciona zerbitzua kudeatu, zure kontagailuaren irakurketak eman, zure ordainagirien potentzia aldatu, zure ordainagiriak helbideratu, korrespondentziaren helbidea aldatu eta beste hainbat gestio gehiago egin.

Bezeroaren Eremuan sartu.

Zer da elektrizitatearen edo gasaren konpainia merkaturatzailea?

Bi merkaturatzaile mota daude:

  • Merkatu libreko merkaturatzaileak: Bezeroei eskaintza pertsonalizatuak egin ahal dizkieten sozietateak dira. Merkatu horretan, bai prezioa zein baldintzak alderdien artean hitzartzen dira askatasun osoz.
  • Erreferentziazko merkaturatzaileak: Elektrizitatearen edo gasaren araututako merkatuan operatzen duten sozietateak dira, eta Gobernu batek izendatzen ditu.

Zer da gasaren banakako instalazioaren ziurtagiria?

Baimendutako gas-instalatzaile batek emandako dokumentu bat da, non ziurtatzen den instalazioak indarreko araudia betetzen duela eta egoera ezin egokiagoan dagoela.

Gas-ziurtagiri bat beharko duzu:

  • Gas-hornidura kontratatzen duzun lehenengo aldia.
  • Instalazioaren edozer aldaketa egiten baduzu.
  • Hornidurak bajan urtebete baino gehigo daramanean.

Zein dira EDPren eskaintzak?

Nola kontsultatu edo inprimatu dezaket faktura bat?

Zure fakturak ikusi eta ordenagailuan deskargatu ditzakezu Bezeroarentzako Eremuaren bidez. Soilik alta eman behar duzu. Zure fakturak paperean jasotzen jarraituko duzu, eta azkeneko 5 urtetako fakturak eskura izango dituzu. Gainera, Bezeroaren eremutik zure kontaktu guztiak ikusi ahalko dituzu eta puntuen truke opariak hartu ahalko dituzu, zure kontagailuaren irakurketa eman, banku-helbideratzea aldatu eta baita beste hainbat gestio egin ere.

Eta zuzenean zure fakturak formatu elektronikoan jaso nahi badituzu eta paperean gehiago jaso nahi ez badituzu, fakturazio elektronikoan alta eman dezakezu. Posta arruntez bidaltzen dizugun fakturaren datu berak eta lege-baliozkotasun bera azaltzen da faktura elektronikoan; alde bakarra zera da, faktura bat bidaltzen den bakoitzean posta elektroniko bat jasoko duzula, eta gainera doakoa dela.

347 eredua

347 eredua hirugarren pertsonekin izandako urteko eragiketen aitorpena da. Otsailean aurkezten da, eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziari eman behar zaio horren berri, jarduera enpresarialak edo profesionalak garatzen dituzten eta hornitzaileekin edo bezeroekin urtean 3.005€ baino gehiagoko eragiketak egin dituzten pertsona fisikoen edo juridikoen eskutik.

EDPn urrats bat gehiago egin dugu informazio hori Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin trukatzean. Informazio hori egunero ematen diegu telematikoki; ondorioz, ez da beharrezkoa hornitzaileekin edo bezeroekin hori eskuz egiaztatzea.

Ogasunak gure datuak egiaztatuko ditu aurkeztutakoen aldean, eta alderik izanez gero, horren berri emango du argitu dadin. Bezeroa bazara eta fakturak egiaztatu nahi badituzu, eskuragai dituzu edponline sarean behar duzun guztietan kontsultatzeko edo jaisteko.

596/2016 ED, abenduaren 2koa, Informazioaren Berehalako Hornidura (gaztelaniaz, SII).

Nola eman dezaket alta?

Fakturazio digitalaz disfrutatzeko, Bezeroaren Eremuko erabiltzaile-izen bat eta pasahitza izan behar dituzu. Zu zeu erregistra zaitezke Bezeroaren Eremuan webgunearen bidez, oso erraza da: sar ezazu zure IFZ letrarekin, eta zure posta-e erregistratuta baduzu, izartxoekin erakutsiko dizugu (segurtasunagatik). Sar ezazu helbide elektroniko osoa eta helbide horretara posta-e bat bidaliko dizugu zure pasahitza sortzeko. Zure helbide elektronikoa eta mugikorra erregistratu gabe baditugu, EDPren fakturak helbideratuta dituzun zure bankuko kontuaren azkeneko 4 digituak eskatuko dizkizugu, eta ondoren, Bezeroaren Eremuan erregistratzeko erabiliko duzun helbide elektronikoa jarri beharko duzu.

Dagoeneko erabiltzailea baduzu, aktibatu ezazu zerbitzua "Nire kontratuak" atalean sartuz, edo faktura digitalaren pantailaren eskuineko aldean erakusten den irudian klik eginez.

Nola jar naiteke harremanetan EDPrekin?

Kontsultatu gurekin harremanetan jartzeko eskaintzen dizkizugun modu ezberdinak.

Zer da gasaren banakako instalazioaren ziurtagiria?

Baimendutako gas-instalatzaile batek emandako dokumentu bat da, non ziurtatzen den instalazioak indarreko araudia betetzen duela eta egoera ezin egokiagoan dagoela.

Gas-ziurtagiri bat beharko duzu:

  • Gas-hornidura kontratatzen duzun lehenengo aldia.
  • Instalazioaren edozer aldaketa egiten baduzu.
  • Hornidurak bajan urtebete baino gehigo daramanean.

Zer da Bezeroaren Eremua?

Webgune pribatu, seguru eta doako bat da, non zure fakturak eta zure kontratuak kontsultatu ahalko dituzun, puntuen ordez opariak hartu, zure fakturak abonatu, Funciona zerbitzua kudeatu, zure kontagailuaren irakurketak eman, zure ordainagirien potentzia aldatu, zure ordainagiriak helbideratu, korrespondentziaren helbidea aldatu eta beste hainbat gestio gehiago egin.

Bezeroaren Eremuan sartu.

Zer da elektrizitatearen edo gasaren konpainia banatzailea?

Konpainia banatzaileak sareak banatzeaz eta mantentzeaz eta energia etxeetara/negozioetara/eta abarretara arte garraiatzeaz arduratzen dira; horniduraren kalitatearen eta neurketa-ekipamenduen (kontagailuen) instalazioaren arduradunak dira; hornidura-matxurak konpontzeaz eta kontagailuen irakurketa egiteaz arduratzen dira. Gasaren kasuan, aldizkako ikuskaritzak ere egiten dituzte.

Nola ordaindu dezaket faktura bat?

EDPk hainbat aukera ematen dizkizu fakturak ordaintzeko, zure premietara ondoen egokitzen dena aukeratu dezazun:

Banku-helbideratzea:

Zure fakturak helbideratzen badituzu, ez duzu ordainketa-epeez arduratu beharko, ezta ordainketak eskudirutan egin beharko ere; gainera, denbora aurreztuko duzu, eta beraz, aukera erosoa eta segurua da. Helbideratzea eskatu dezakezu kontratuan alta ematean, baita geroago ere, edozer unetan, Bezeroarentzako eremuan bertan.

Nola helbideratu dezaket?

  • Bezeroaren eremuan: Sartu eta ordaindu zure fakturak.
  • Doako telefonoa 900 907 000: Honako hauek beharko dituzu: NAN, datu pertsonalak eta bankuko kontu-zenbakia.
  • Bulego komertzialak: Bilatu zure bulegorik hurbilenekoena eta eskatu aurretiazko hitzordua.

Txartelarekin ordaindu:

Erosotasun osoz ordaindu ahalko duzu etxetik eguneko 24 ordutan edponline sarearen edo gure aplikazioaren bidez, modu seguruan eta desplazamenduak saihestuz. Gainera, 100 puntu oparituko dizkizugu. 

Leihatilan ordaindu:

Zure kontratua ez badago helbideratua, zure fakturarekin batera Ordainketa Dokumentua jasoko duzu; dokumentu horrekin egin beharko dituzu ordainketak dokumentu horretan adierazten dizkizugun erakunde kolaboratzaileetan.

Nola inprimatu/deskargatu dezaket ordainketa-dokumentua?

Kutxazain automatikoaren bidez ordaindu:

Lan egiten dugun bankuko erakundeek aukera ematen dute, baita are, barra-kodearen irakurgailua duten kutxazain automatikoen bidez fakturak ordaintzeko. Eragiketa oso erraza da; izan ere, kutxazaineko softwareak adieraziko dizkizu zer urrats egin behar diren. Ordainketa-modu horretan ezin da eskudirutan ordaindu. Kutxazainak ordainagiri bat entregatuko dizu.

Nola ordaindu dezaket?

Honako erakunde hauen kutxazainetan ordaindu ahalko duzu: Liberbank, BBVA eta Banco Santander. Ordaindu nahi dituzun fakturak beharko dituzu.

Zer da faktura digitala?

Zerbitzu bat da, zeinaren bidez zure fakturak Bezeroaren Eremuaren bidez eskuratu baititzakezu, bertsio elektronikoan. Posta bat jasoko duzu faktura bat eskuragarri duzun bakoitzean, posta arruntaren bidez paperez jaso ordez. Faktura horiek digitalki sinatuta daude eta lege-baliozkotasun osoa dute (Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak egiaztatutako ziurtagiria dute).

Faktura digitalarekin abantailak baino besterik ez duzu izango. Soilik izena emateagatik, 2.000 puntu oparituko dizkizugu, eta horien truke opariak edo doako energia hartu ahalko dituzu.

Argitu itzazu faktura digitalaren gaineko zure zalantza guztiak.

Nola eman dezaket alta Bezeroaren Eremuan?

Alta ematea erraza da. Hementxe bertan egin dezakezu. Zure IFZ jarri behar duzu letrarekin. Zure posta-e erregistratuta badugu, izartxoekin erakutsiko dizugu (segurtasunagatik). Sar ezazu helbide elektroniko osoa eta posta-e bat bidaliko dizugu helbide horretara zure pasahitza sortzeko.

Zure helbide elektronikoa gogoratzen ez baduzu, SMS bat bidaliko dizugu mugikorrera. Zure helbide elektroniko berria adierazi beharko diguzu.

Zure helbide elektronikoa eta mugikorra ere erregistratu gabe baditugu, EDPren fakturak helbideratuta dituzun zure bankuko kontuaren azkeneko 4 digituak eskatuko dizkizugu. Ondoren, Bezeroaren Eremuan erregistratuko zaren helbide elektronikoa jarri beharko duzu.

Zein dira EDPren eskaintzak?

Zer da Instalazio Elektrikoaren Ziurtagiria?

IEZ edo Buletin moduan ere ezagutzen da. Elektrikari ofizial baimendu batek emandako dokumentu bat da, non ziurtatzen den instalazioak hornidura emateko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela. Instalazioaren ezaugarriak islatzen ditu (esaterako, kontratatu dezakezun potentzia maximoa).

Buletin bat beharko duzu:

  • Hornidura elektrikoa kontratatzen duzun lehenengo aldia.
  • Zure instalazioak 20 urte baino gehiagoko antzinatasuna badu.
  • Zure egungo Buletinean baimentzen den potentzia maximoa baino gehiago kontratatu nahi duzunean.

Zein da kontagailu Telekudeatu baten eta Telekudeatutako sistemetan integratutako kontagailu baten arteko aldea?

Telekudeaketako kontagailu bat instalaturik baina Telekudeaketako sisteman integratu gabe izan dezakezu. Hau da, kontagailu digitala instalatuta dago, baina oraindik ez ditu irakurketak urrunean bidaltzen.

Galdetu zure eremuko banatzaileari; berak emango dizu egoeraren berri.

Ez al duzu aurkitzen bilatzen ari zarena?

Fin del contenido principal