Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

Ohiko galderak

Comienza el contenido principal

Ohiko galderak

7 resultados. 1-etik 5-ra erakusten dira

  1. 1
  2. 2
  3. Hurrengoa

Nola ulertu nire faktura?

EDP-ren faktura berria, errazagoa, argiagoa.

Faktura sinplifikatua da, zuk aukeratutako hizkuntzan, non funtsezko informazio erraz-erraz eta era soilean azaltzen den.

Eskuratu ezazu fakturaren azalpena.

Nola kontsultatu edo inprimatu dezaket faktura bat?

Zure fakturak ikusi eta ordenagailuan deskargatu ditzakezu Bezeroarentzako Eremuaren bidez. Soilik alta eman behar duzu. Zure fakturak paperean jasotzen jarraituko duzu, eta azkeneko 5 urtetako fakturak eskura izango dituzu. Gainera, Bezeroaren eremutik zure kontaktu guztiak ikusi ahalko dituzu eta puntuen truke opariak hartu ahalko dituzu, zure kontagailuaren irakurketa eman, banku-helbideratzea aldatu eta baita beste hainbat gestio egin ere.

Eta zuzenean zure fakturak formatu elektronikoan jaso nahi badituzu eta paperean gehiago jaso nahi ez badituzu, fakturazio elektronikoan alta eman dezakezu. Posta arruntez bidaltzen dizugun fakturaren datu berak eta lege-baliozkotasun bera azaltzen da faktura elektronikoan; alde bakarra zera da, faktura bat bidaltzen den bakoitzean posta elektroniko bat jasoko duzula, eta gainera doakoa dela.

Nola ordaindu dezaket faktura bat?

EDPk hainbat aukera ematen dizkizu fakturak ordaintzeko, zure premietara ondoen egokitzen dena aukeratu dezazun:

Banku-helbideratzea:

Zure fakturak helbideratzen badituzu, ez duzu ordainketa-epeez arduratu beharko, ezta ordainketak eskudirutan egin beharko ere; gainera, denbora aurreztuko duzu, eta beraz, aukera erosoa eta segurua da. Helbideratzea eskatu dezakezu kontratuan alta ematean, baita geroago ere, edozer unetan, Bezeroarentzako eremuan bertan.

Nola helbideratu dezaket?

  • Bezeroaren eremuan: Sartu eta ordaindu zure fakturak.
  • Doako telefonoa 900 907 000: Honako hauek beharko dituzu: NAN, datu pertsonalak eta bankuko kontu-zenbakia.
  • Bulego komertzialak: Bilatu zure bulegorik hurbilenekoena eta eskatu aurretiazko hitzordua.

Txartelarekin ordaindu:

Erosotasun osoz ordaindu ahalko duzu etxetik eguneko 24 ordutan edponline sarearen edo gure aplikazioaren bidez, modu seguruan eta desplazamenduak saihestuz. Gainera, 100 puntu oparituko dizkizugu. 

Leihatilan ordaindu:

Zure kontratua ez badago helbideratua, zure fakturarekin batera Ordainketa Dokumentua jasoko duzu; dokumentu horrekin egin beharko dituzu ordainketak dokumentu horretan adierazten dizkizugun erakunde kolaboratzaileetan.

Nola inprimatu/deskargatu dezaket ordainketa-dokumentua?

Kutxazain automatikoaren bidez ordaindu:

Lan egiten dugun bankuko erakundeek aukera ematen dute, baita are, barra-kodearen irakurgailua duten kutxazain automatikoen bidez fakturak ordaintzeko. Eragiketa oso erraza da; izan ere, kutxazaineko softwareak adieraziko dizkizu zer urrats egin behar diren. Ordainketa-modu horretan ezin da eskudirutan ordaindu. Kutxazainak ordainagiri bat entregatuko dizu.

Nola ordaindu dezaket?

Honako erakunde hauen kutxazainetan ordaindu ahalko duzu: Liberbank, BBVA eta Banco Santander. Ordaindu nahi dituzun fakturak beharko dituzu.

Zer egin dezaket nire faktura atzeratzen bada?

Ez da ohikoa izaten, baina faktura bat atzeratu daiteke araudiak, prezioak edo tarifak aldatuz gero, edo erregularizazioak edo birdoitzeak izanez gero. EDPk atzerapen horiek saihestu nahi ditu. Hala ere, edozer egoera dela eta atzerapenen bat izanez gero, gogoratu kasu horietan fakturaren ordainketa zuretzat erosoen izan daitezkeen epeetan eta zenbatekoetan zatikatzeko aukera ematen dizugula. Fakturen ordainketa modu errazean eta soilean zatikatu ahal izango duzu Bezeroaren eremuaren bidez.

Zergatik fakturatzen didate kontsumo balioetsia?

Zure kontagailua ez badago eskuragarri (etxebizitzan badago edo sartzeko zaila den eremu batean) irakurleak ezingo du kontagailuaren irakurketa egin, eta ondorioz, Banatzaileak ohartarazpen bat utziko dizu, non harremanetarako datuak zehaztuko diren, zure kontagailuaren irakurketa eman diezaiezun. Aurreikusitako epearen barruan ematen ez baduzu, zure kontsumoaren balioespena egin ahalko da, indarreko araudiaren arabera, merkaturatzaileak balioespen horren arabera fakturatu diezazun..

Kontsumo balioetsiaren kalkulua egiteko, aurreko urtean aldi berean izandako kontsumoa izango da kontuan. Alta orain dela gutxi eman baduzu, balioespena tarifaren eta kontratatutako potentziaren arabera egingo da.

Saihestu itzazu balioespenak fakturan, eta eman irakurketa Bezeroaren eremuaren bidez. Guk banatzaileari helaraziko diogu, eta berak erabakiko du kontuan hartuko duen fakturatzeko.

  1. 1
  2. 2
  3. Hurrengoa

Nola ikusten ditut nire fakturak?

Oso erraza da, soilik Bezeroaren Eremuan sartu behar zara zure IFZrekin eta pasahitzarekin, fakturen zerrendara joan, eta zer helbidetako fakturak ikusi nahi dituzun aukeratu.

Merkatu Librean kontraturen bat izan behar al da faktura digitalaz disfrutatzeko?

Merkatu Librean ez da kontraturik izan behar faktura digitala izan ahal izateko.

Zer egiten du banatzaileak nire irakurketarekin?

Zure konpainia banatzaileari ematen dio, eta hark fakturatuko du.

Irakurketa eman al dezaket nire kontagailua Telekudeatua bada?

Beti eman ahalko duzu irakurketa, hala nahi izanez gero; baina zure eremuko banatzaileak irakurketa hori erabiltzeko eskubidea gordetzen du.

Zure kontagailua Telekudeaketaren sistemetan integratuta badago, ez da beharrezkoa izango. Izan ere, zure kontagailua urrunetik ari da irakurketak bidaltzen banatzaileari.

Edponline sarearen bidez, zure kontagailuaren irakurketa eman ahalko duzu, baldin eta zure kontagailua telekudeaketako sistemetan integraturik ez badago.

Gasaren Aldizkako Ikuskaritza. Zer da? Zenbat balio du?

Indarreko araudiaren arabera,  gas-instalazioaren mantentze-lanak, zaintza eta erabilera ona instalazio horren titularraren erantzukizuna da, edo bestela, instalazio hori erabiltzen duten erabiltzaileena.

Gasaren instalazioaren nahitaezko aldizkako ikuskaritza betearaztea liberalizatu ondoren (34/1998 Legea, 8/2005 Legeak aldatu zuena, 2015eko maiatzaren 22ko BOE), Funciona zerbitzuak zuzenean egiten du aldizkako ikuskaritza hori 5 urtean behin. Beraz, ikuskaritza hori egin behar denean, zurekin jarriko gara harremanetan hitzordu bat ezartzeko eta egiteko. Aurten, ikuskaritza hori egingo da aurreikusitako urteroko azterketaren ordez. Horniduran sartzea nahitaezkoa da, eta ondorioz, adostutako egun eta ordu horretan norbait izan beharko da sarbidea emateko.

Konpainia Banatzailearen Komunikazioa

Informazio-komunikazio bat jaso dut banatzailearen eskutik, eta oraindik ez didate ikuskaritzarik egin.

Deitu Funciona Directo linea honetara 900 907 007 ikuskaritza berehala egiteko, eta horrela, komunikazio horretan adierazitako epeak betetzeko.

Zure Funciona kontratuari esker, eragiketa horiek barnean hartzen dira, eta ondorioz, ez diozu beste enpresa instalatzaile bati deitu behar ikuskaritza egiteko; bestela, ordainketa gehigarria egin beharko duzu, eta Funcionarekin DOAN ateratzen zaizu.

Zertan datza

Instalazioaren alderdi ikusgaiak eta eskuragarriak egiaztatuko dira Ihesik ez dutela eta aparatuek (galdarek, berogailuek, sukaldeek eta bitrozeramikek) errekuntza ona egiten dutela egiaztatuko da.

Ke-hustubideak zuzen funtzionatzen duela egiaztatuko da. Ke-kanpaiaren instalazioa galdararekin bateragarria dela egiaztatuko da, baldin eta esparru berean badaude. Ke-kanpaia egoera onean eta ondo zainduta dagoela egiaztatuko da. Egiaztapen horiek UNE 60670-12 eta UNE 60670-13 arauetan deskribatutako prozeduren arabera egiten dira, baita autonomia erkidego bakoitzaren eta horri dagokion banatzailearen berariazko araudiaren arabera ere.

Ikuskatzaileak ikuskapenaren gaineko emaitzaren berri eta egiaztagiri bat emango dizu. Akatsen bat hautemango balitz, horren berri emango du, eta hori zuzentzeko epemuga zein den ere adieraziko du.

Tarifak

Ikuskaritza egiten den unean, ikuskatzaileari edo aztertzaileari ez zaio ezer ordaindu beharko.

Akatsak

Ikuskaritza egin didate orain dela gutxi, eta akats bat zuela esan didate. Zer egin behar dut?

Akatsaren arabera, egin beharreko ekintza bata edo bestea izan daiteke; horregatik, ikuskaritza egin duen teknikariari galdetzea gomendatzen dizugu akatsak konpontzeko bideak zein ote diren.

Akatsik ohikoena da galdararen ikuskaritza egin ez izana. Kasu horietan, baimendutako instalatzaile/Galdararen Zerbitzu Tekniko batekin jarri behar zara harremanetan, akats hori konpontzeko. Akatsa zuzendu ondoren, teknikariak eman dizkizun jarraibideak bete beharko dituzu.

Nola jar naiteke harremanetan EDPrekin?

Kontsultatu gurekin harremanetan jartzeko eskaintzen dizkizugun modu ezberdinak.

Zer da elektrizitatearen edo gasaren konpainia banatzailea?

Konpainia banatzaileak sareak banatzeaz eta mantentzeaz eta energia etxeetara/negozioetara/eta abarretara arte garraiatzeaz arduratzen dira; horniduraren kalitatearen eta neurketa-ekipamenduen (kontagailuen) instalazioaren arduradunak dira; hornidura-matxurak konpontzeaz eta kontagailuen irakurketa egiteaz arduratzen dira. Gasaren kasuan, aldizkako ikuskaritzak ere egiten dituzte.

Zer da Instalazio Elektrikoaren Ziurtagiria?

IEZ edo Buletin moduan ere ezagutzen da. Elektrikari ofizial baimendu batek emandako dokumentu bat da, non ziurtatzen den instalazioak hornidura emateko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela. Instalazioaren ezaugarriak islatzen ditu (esaterako, kontratatu dezakezun potentzia maximoa).

Buletin bat beharko duzu:

  • Hornidura elektrikoa kontratatzen duzun lehenengo aldia.
  • Zure instalazioak 20 urte baino gehiagoko antzinatasuna badu.
  • Zure egungo Buletinean baimentzen den potentzia maximoa baino gehiago kontratatu nahi duzunean.

Ordutegi-bereizketadun tarifa

Zure etxebizitzak ur beroaren berogailua edo metaketa bidezko berogailua badu, ordutegi-bereizketadun tarifa interesatuko zaizu. Era berean, etxetresna elektriko horiek ez badituzu baina gaueko kontsumo elektrikoaren zati garrantzitsu bat desbideratzen baduzu, zuretzat interesgarria izan daiteke.

Nola ulertu nire faktura?

EDP-ren faktura berria, errazagoa, argiagoa.

Faktura sinplifikatua da, zuk aukeratutako hizkuntzan, non funtsezko informazio erraz-erraz eta era soilean azaltzen den.

Eskuratu ezazu fakturaren azalpena.

Nola jar naiteke harremanetan EDPrekin?

Kontsultatu gurekin harremanetan jartzeko eskaintzen dizkizugun modu ezberdinak.

Zer da Bezeroaren Eremua?

Webgune pribatu, seguru eta doako bat da, non zure fakturak eta zure kontratuak kontsultatu ahalko dituzun, puntuen ordez opariak hartu, zure fakturak abonatu, Funciona zerbitzua kudeatu, zure kontagailuaren irakurketak eman, zure ordainagirien potentzia aldatu, zure ordainagiriak helbideratu, korrespondentziaren helbidea aldatu eta beste hainbat gestio gehiago egin.

Bezeroaren Eremuan sartu.

Zer da gasaren banakako instalazioaren ziurtagiria?

Baimendutako gas-instalatzaile batek emandako dokumentu bat da, non ziurtatzen den instalazioak indarreko araudia betetzen duela eta egoera ezin egokiagoan dagoela.

Gas-ziurtagiri bat beharko duzu:

  • Gas-hornidura kontratatzen duzun lehenengo aldia.
  • Instalazioaren edozer aldaketa egiten baduzu.
  • Hornidurak bajan urtebete baino gehigo daramanean.

Nola eman dezaket alta Bezeroaren Eremuan?

Alta ematea erraza da. Hementxe bertan egin dezakezu. Zure IFZ jarri behar duzu letrarekin. Zure posta-e erregistratuta badugu, izartxoekin erakutsiko dizugu (segurtasunagatik). Sar ezazu helbide elektroniko osoa eta posta-e bat bidaliko dizugu helbide horretara zure pasahitza sortzeko.

Zure helbide elektronikoa gogoratzen ez baduzu, SMS bat bidaliko dizugu mugikorrera. Zure helbide elektroniko berria adierazi beharko diguzu.

Zure helbide elektronikoa eta mugikorra ere erregistratu gabe baditugu, EDPren fakturak helbideratuta dituzun zure bankuko kontuaren azkeneko 4 digituak eskatuko dizkizugu. Ondoren, Bezeroaren Eremuan erregistratuko zaren helbide elektronikoa jarri beharko duzu.

Nola ordaindu dezaket faktura bat?

EDPk hainbat aukera ematen dizkizu fakturak ordaintzeko, zure premietara ondoen egokitzen dena aukeratu dezazun:

Banku-helbideratzea:

Zure fakturak helbideratzen badituzu, ez duzu ordainketa-epeez arduratu beharko, ezta ordainketak eskudirutan egin beharko ere; gainera, denbora aurreztuko duzu, eta beraz, aukera erosoa eta segurua da. Helbideratzea eskatu dezakezu kontratuan alta ematean, baita geroago ere, edozer unetan, Bezeroarentzako eremuan bertan.

Nola helbideratu dezaket?

  • Bezeroaren eremuan: Sartu eta ordaindu zure fakturak.
  • Doako telefonoa 900 907 000: Honako hauek beharko dituzu: NAN, datu pertsonalak eta bankuko kontu-zenbakia.
  • Bulego komertzialak: Bilatu zure bulegorik hurbilenekoena eta eskatu aurretiazko hitzordua.

Txartelarekin ordaindu:

Erosotasun osoz ordaindu ahalko duzu etxetik eguneko 24 ordutan edponline sarearen edo gure aplikazioaren bidez, modu seguruan eta desplazamenduak saihestuz. Gainera, 100 puntu oparituko dizkizugu. 

Leihatilan ordaindu:

Zure kontratua ez badago helbideratua, zure fakturarekin batera Ordainketa Dokumentua jasoko duzu; dokumentu horrekin egin beharko dituzu ordainketak dokumentu horretan adierazten dizkizugun erakunde kolaboratzaileetan.

Nola inprimatu/deskargatu dezaket ordainketa-dokumentua?

Kutxazain automatikoaren bidez ordaindu:

Lan egiten dugun bankuko erakundeek aukera ematen dute, baita are, barra-kodearen irakurgailua duten kutxazain automatikoen bidez fakturak ordaintzeko. Eragiketa oso erraza da; izan ere, kutxazaineko softwareak adieraziko dizkizu zer urrats egin behar diren. Ordainketa-modu horretan ezin da eskudirutan ordaindu. Kutxazainak ordainagiri bat entregatuko dizu.

Nola ordaindu dezaket?

Honako erakunde hauen kutxazainetan ordaindu ahalko duzu: Liberbank, BBVA eta Banco Santander. Ordaindu nahi dituzun fakturak beharko dituzu.

Zer da elektrizitatearen edo gasaren konpainia banatzailea?

Konpainia banatzaileak sareak banatzeaz eta mantentzeaz eta energia etxeetara/negozioetara/eta abarretara arte garraiatzeaz arduratzen dira; horniduraren kalitatearen eta neurketa-ekipamenduen (kontagailuen) instalazioaren arduradunak dira; hornidura-matxurak konpontzeaz eta kontagailuen irakurketa egiteaz arduratzen dira. Gasaren kasuan, aldizkako ikuskaritzak ere egiten dituzte.

Zer da faktura digitala?

Zerbitzu bat da, zeinaren bidez zure fakturak Bezeroaren Eremuaren bidez eskuratu baititzakezu, bertsio elektronikoan. Posta bat jasoko duzu faktura bat eskuragarri duzun bakoitzean, posta arruntaren bidez paperez jaso ordez. Faktura horiek digitalki sinatuta daude eta lege-baliozkotasun osoa dute (Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak egiaztatutako ziurtagiria dute).

Faktura digitalarekin abantailak baino besterik ez duzu izango. Soilik izena emateagatik, 2.000 puntu oparituko dizkizugu, eta horien truke opariak edo doako energia hartu ahalko dituzu.

Argitu itzazu faktura digitalaren gaineko zure zalantza guztiak.

Zein dira EDPren eskaintzak?

Nork egiten du nire kontagailuaren irakurketa?

Konpainia banatzaileak egiten du zure kontagailuaren irakurketa.

Zer da Instalazio Elektrikoaren Ziurtagiria?

IEZ edo Buletin moduan ere ezagutzen da. Elektrikari ofizial baimendu batek emandako dokumentu bat da, non ziurtatzen den instalazioak hornidura emateko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela. Instalazioaren ezaugarriak islatzen ditu (esaterako, kontratatu dezakezun potentzia maximoa).

Buletin bat beharko duzu:

  • Hornidura elektrikoa kontratatzen duzun lehenengo aldia.
  • Zure instalazioak 20 urte baino gehiagoko antzinatasuna badu.
  • Zure egungo Buletinean baimentzen den potentzia maximoa baino gehiago kontratatu nahi duzunean.

Ez al duzu aurkitzen bilatzen ari zarena?

Fin del contenido principal