Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

Ohiko galderak

Comienza el contenido principal

Ohiko galderak

12 resultados. 1-etik 5-ra erakusten dira

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. Hurrengoa

Zer da faktura digitala?

Zerbitzu bat da, zeinaren bidez zure fakturak Bezeroaren Eremuaren bidez eskuratu baititzakezu, bertsio elektronikoan. Posta bat jasoko duzu faktura bat eskuragarri duzun bakoitzean, posta arruntaren bidez paperez jaso ordez. Faktura horiek digitalki sinatuta daude eta lege-baliozkotasun osoa dute (Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak egiaztatutako ziurtagiria dute).

Faktura digitalarekin abantailak baino besterik ez duzu izango. Soilik izena emateagatik, 2.000 puntu oparituko dizkizugu, eta horien truke opariak edo doako energia hartu ahalko dituzu.

Argitu itzazu faktura digitalaren gaineko zure zalantza guztiak.

Nola eman dezaket alta?

Fakturazio digitalaz disfrutatzeko, Bezeroaren Eremuko erabiltzaile-izen bat eta pasahitza izan behar dituzu. Zu zeu erregistra zaitezke Bezeroaren Eremuan webgunearen bidez, oso erraza da: sar ezazu zure IFZ letrarekin, eta zure posta-e erregistratuta baduzu, izartxoekin erakutsiko dizugu (segurtasunagatik). Sar ezazu helbide elektroniko osoa eta helbide horretara posta-e bat bidaliko dizugu zure pasahitza sortzeko. Zure helbide elektronikoa eta mugikorra erregistratu gabe baditugu, EDPren fakturak helbideratuta dituzun zure bankuko kontuaren azkeneko 4 digituak eskatuko dizkizugu, eta ondoren, Bezeroaren Eremuan erregistratzeko erabiliko duzun helbide elektronikoa jarri beharko duzu.

Dagoeneko erabiltzailea baduzu, aktibatu ezazu zerbitzua "Nire kontratuak" atalean sartuz, edo faktura digitalaren pantailaren eskuineko aldean erakusten den irudian klik eginez.

Zenbat balio du faktura digitalak?

Ezer ere ez, doako zerbitzua da.

Zer nolako kontratuak lotu ditzaket faktura digitalean?

Elektrizitate-, gas- edo Funciona-kontratuak dituzten bezero guztiek eman dezakete alta. Fakturazio digitalean ezingo dira lotu soilik hautazko ordaintzailea/hartzailea duten kontratuak.

Nola dakit webgunean faktura bat dudala eskuragarri?

Posta elektroniko bat bidaliko dizugu adierazten diguzun helbide elektronikora, Bezeroaren Eremuan faktura bat eskuragarri duzun bakoitzean.

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. Hurrengoa

Zer da elektrizitatearen edo gasaren konpainia banatzailea?

Konpainia banatzaileak sareak banatzeaz eta mantentzeaz eta energia etxeetara/negozioetara/eta abarretara arte garraiatzeaz arduratzen dira; horniduraren kalitatearen eta neurketa-ekipamenduen (kontagailuen) instalazioaren arduradunak dira; hornidura-matxurak konpontzeaz eta kontagailuen irakurketa egiteaz arduratzen dira. Gasaren kasuan, aldizkako ikuskaritzak ere egiten dituzte.

Zer da Instalazio Elektrikoaren Ziurtagiria?

IEZ edo Buletin moduan ere ezagutzen da. Elektrikari ofizial baimendu batek emandako dokumentu bat da, non ziurtatzen den instalazioak hornidura emateko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela. Instalazioaren ezaugarriak islatzen ditu (esaterako, kontratatu dezakezun potentzia maximoa).

Buletin bat beharko duzu:

  • Hornidura elektrikoa kontratatzen duzun lehenengo aldia.
  • Zure instalazioak 20 urte baino gehiagoko antzinatasuna badu.
  • Zure egungo Buletinean baimentzen den potentzia maximoa baino gehiago kontratatu nahi duzunean.

Ordutegi-bereizketadun tarifa

Zure etxebizitzak ur beroaren berogailua edo metaketa bidezko berogailua badu, ordutegi-bereizketadun tarifa interesatuko zaizu. Era berean, etxetresna elektriko horiek ez badituzu baina gaueko kontsumo elektrikoaren zati garrantzitsu bat desbideratzen baduzu, zuretzat interesgarria izan daiteke.

Nola ulertu nire faktura?

EDP-ren faktura berria, errazagoa, argiagoa.

Faktura sinplifikatua da, zuk aukeratutako hizkuntzan, non funtsezko informazio erraz-erraz eta era soilean azaltzen den.

Eskuratu ezazu fakturaren azalpena.

Zergatik fakturatzen didate kontsumo balioetsia?

Zure kontagailua ez badago eskuragarri (etxebizitzan badago edo sartzeko zaila den eremu batean) irakurleak ezingo du kontagailuaren irakurketa egin, eta ondorioz, Banatzaileak ohartarazpen bat utziko dizu, non harremanetarako datuak zehaztuko diren, zure kontagailuaren irakurketa eman diezaiezun. Aurreikusitako epearen barruan ematen ez baduzu, zure kontsumoaren balioespena egin ahalko da, indarreko araudiaren arabera, merkaturatzaileak balioespen horren arabera fakturatu diezazun..

Kontsumo balioetsiaren kalkulua egiteko, aurreko urtean aldi berean izandako kontsumoa izango da kontuan. Alta orain dela gutxi eman baduzu, balioespena tarifaren eta kontratatutako potentziaren arabera egingo da.

Saihestu itzazu balioespenak fakturan, eta eman irakurketa Bezeroaren eremuaren bidez. Guk banatzaileari helaraziko diogu, eta berak erabakiko du kontuan hartuko duen fakturatzeko.

Zenbat balio du faktura digitalak?

Ezer ere ez, doako zerbitzua da.

Nola ikusten ditut nire fakturak?

Oso erraza da, soilik Bezeroaren Eremuan sartu behar zara zure IFZrekin eta pasahitzarekin, fakturen zerrendara joan, eta zer helbidetako fakturak ikusi nahi dituzun aukeratu.

Merkatu Librean kontraturen bat izan behar al da faktura digitalaz disfrutatzeko?

Merkatu Librean ez da kontraturik izan behar faktura digitala izan ahal izateko.

Zer egiten du banatzaileak nire irakurketarekin?

Zure konpainia banatzaileari ematen dio, eta hark fakturatuko du.

Irakurketa eman al dezaket nire kontagailua Telekudeatua bada?

Beti eman ahalko duzu irakurketa, hala nahi izanez gero; baina zure eremuko banatzaileak irakurketa hori erabiltzeko eskubidea gordetzen du.

Zure kontagailua Telekudeaketaren sistemetan integratuta badago, ez da beharrezkoa izango. Izan ere, zure kontagailua urrunetik ari da irakurketak bidaltzen banatzaileari.

Edponline sarearen bidez, zure kontagailuaren irakurketa eman ahalko duzu, baldin eta zure kontagailua telekudeaketako sistemetan integraturik ez badago.

Nola jar naiteke harremanetan EDPrekin?

Kontsultatu gurekin harremanetan jartzeko eskaintzen dizkizugun modu ezberdinak.

Zer da Bezeroaren Eremua?

Webgune pribatu, seguru eta doako bat da, non zure fakturak eta zure kontratuak kontsultatu ahalko dituzun, puntuen ordez opariak hartu, zure fakturak abonatu, Funciona zerbitzua kudeatu, zure kontagailuaren irakurketak eman, zure ordainagirien potentzia aldatu, zure ordainagiriak helbideratu, korrespondentziaren helbidea aldatu eta beste hainbat gestio gehiago egin.

Bezeroaren Eremuan sartu.

Zer da gasaren banakako instalazioaren ziurtagiria?

Baimendutako gas-instalatzaile batek emandako dokumentu bat da, non ziurtatzen den instalazioak indarreko araudia betetzen duela eta egoera ezin egokiagoan dagoela.

Gas-ziurtagiri bat beharko duzu:

  • Gas-hornidura kontratatzen duzun lehenengo aldia.
  • Instalazioaren edozer aldaketa egiten baduzu.
  • Hornidurak bajan urtebete baino gehigo daramanean.

Nola eman dezaket alta Bezeroaren Eremuan?

Alta ematea erraza da. Hementxe bertan egin dezakezu. Zure IFZ jarri behar duzu letrarekin. Zure posta-e erregistratuta badugu, izartxoekin erakutsiko dizugu (segurtasunagatik). Sar ezazu helbide elektroniko osoa eta posta-e bat bidaliko dizugu helbide horretara zure pasahitza sortzeko.

Zure helbide elektronikoa gogoratzen ez baduzu, SMS bat bidaliko dizugu mugikorrera. Zure helbide elektroniko berria adierazi beharko diguzu.

Zure helbide elektronikoa eta mugikorra ere erregistratu gabe baditugu, EDPren fakturak helbideratuta dituzun zure bankuko kontuaren azkeneko 4 digituak eskatuko dizkizugu. Ondoren, Bezeroaren Eremuan erregistratuko zaren helbide elektronikoa jarri beharko duzu.

Nola ordaindu dezaket faktura bat?

EDPk hainbat aukera ematen dizkizu fakturak ordaintzeko, zure premietara ondoen egokitzen dena aukeratu dezazun:

Banku-helbideratzea:

Zure fakturak helbideratzen badituzu, ez duzu ordainketa-epeez arduratu beharko, ezta ordainketak eskudirutan egin beharko ere; gainera, denbora aurreztuko duzu, eta beraz, aukera erosoa eta segurua da. Helbideratzea eskatu dezakezu kontratuan alta ematean, baita geroago ere, edozer unetan, Bezeroarentzako eremuan bertan.

Nola helbideratu dezaket?

  • Bezeroaren eremuan: Sartu eta ordaindu zure fakturak.
  • Doako telefonoa 900 907 000: Honako hauek beharko dituzu: NAN, datu pertsonalak eta bankuko kontu-zenbakia.
  • Bulego komertzialak: Bilatu zure bulegorik hurbilenekoena eta eskatu aurretiazko hitzordua.

Txartelarekin ordaindu:

Erosotasun osoz ordaindu ahalko duzu etxetik eguneko 24 ordutan edponline sarearen edo gure aplikazioaren bidez, modu seguruan eta desplazamenduak saihestuz. Gainera, 100 puntu oparituko dizkizugu. 

Leihatilan ordaindu:

Zure kontratua ez badago helbideratua, zure fakturarekin batera Ordainketa Dokumentua jasoko duzu; dokumentu horrekin egin beharko dituzu ordainketak dokumentu horretan adierazten dizkizugun erakunde kolaboratzaileetan.

Nola inprimatu/deskargatu dezaket ordainketa-dokumentua?

Kutxazain automatikoaren bidez ordaindu:

Lan egiten dugun bankuko erakundeek aukera ematen dute, baita are, barra-kodearen irakurgailua duten kutxazain automatikoen bidez fakturak ordaintzeko. Eragiketa oso erraza da; izan ere, kutxazaineko softwareak adieraziko dizkizu zer urrats egin behar diren. Ordainketa-modu horretan ezin da eskudirutan ordaindu. Kutxazainak ordainagiri bat entregatuko dizu.

Nola ordaindu dezaket?

Honako erakunde hauen kutxazainetan ordaindu ahalko duzu: Liberbank, BBVA eta Banco Santander. Ordaindu nahi dituzun fakturak beharko dituzu.

Zer da elektrizitatearen edo gasaren konpainia banatzailea?

Konpainia banatzaileak sareak banatzeaz eta mantentzeaz eta energia etxeetara/negozioetara/eta abarretara arte garraiatzeaz arduratzen dira; horniduraren kalitatearen eta neurketa-ekipamenduen (kontagailuen) instalazioaren arduradunak dira; hornidura-matxurak konpontzeaz eta kontagailuen irakurketa egiteaz arduratzen dira. Gasaren kasuan, aldizkako ikuskaritzak ere egiten dituzte.

Zer da faktura digitala?

Zerbitzu bat da, zeinaren bidez zure fakturak Bezeroaren Eremuaren bidez eskuratu baititzakezu, bertsio elektronikoan. Posta bat jasoko duzu faktura bat eskuragarri duzun bakoitzean, posta arruntaren bidez paperez jaso ordez. Faktura horiek digitalki sinatuta daude eta lege-baliozkotasun osoa dute (Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak egiaztatutako ziurtagiria dute).

Faktura digitalarekin abantailak baino besterik ez duzu izango. Soilik izena emateagatik, 2.000 puntu oparituko dizkizugu, eta horien truke opariak edo doako energia hartu ahalko dituzu.

Argitu itzazu faktura digitalaren gaineko zure zalantza guztiak.

Nork egiten du nire kontagailuaren irakurketa?

Konpainia banatzaileak egiten du zure kontagailuaren irakurketa.

Zer da Instalazio Elektrikoaren Ziurtagiria?

IEZ edo Buletin moduan ere ezagutzen da. Elektrikari ofizial baimendu batek emandako dokumentu bat da, non ziurtatzen den instalazioak hornidura emateko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela. Instalazioaren ezaugarriak islatzen ditu (esaterako, kontratatu dezakezun potentzia maximoa).

Buletin bat beharko duzu:

  • Hornidura elektrikoa kontratatzen duzun lehenengo aldia.
  • Zure instalazioak 20 urte baino gehiagoko antzinatasuna badu.
  • Zure egungo Buletinean baimentzen den potentzia maximoa baino gehiago kontratatu nahi duzunean.

Zein dira EDPren eskaintzak?

Ez al duzu aurkitzen bilatzen ari zarena?

Fin del contenido principal