Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

Ohiko galderak

Comienza el contenido principal

Ohiko galderak

12 resultados. 1-etik 5-ra erakusten dira

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. Hurrengoa

Zer da faktura digitala?

Zerbitzu bat da, zeinaren bidez zure fakturak Bezeroaren Eremuaren bidez eskuratu baititzakezu, bertsio elektronikoan. Posta bat jasoko duzu faktura bat eskuragarri duzun bakoitzean, posta arruntaren bidez paperez jaso ordez. Faktura horiek digitalki sinatuta daude eta lege-baliozkotasun osoa dute (Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak egiaztatutako ziurtagiria dute).

Faktura digitalarekin abantailak baino besterik ez duzu izango. Soilik izena emateagatik, 2.000 puntu oparituko dizkizugu, eta horien truke opariak edo doako energia hartu ahalko dituzu.

Argitu itzazu faktura digitalaren gaineko zure zalantza guztiak.

Zenbat balio du faktura digitalak?

Ezer ere ez, doako zerbitzua da.

Nola eman dezaket alta?

Fakturazio digitalaz disfrutatzeko, Bezeroaren Eremuko erabiltzaile-izen bat eta pasahitza izan behar dituzu. Zu zeu erregistra zaitezke Bezeroaren Eremuan webgunearen bidez, oso erraza da: sar ezazu zure IFZ letrarekin, eta zure posta-e erregistratuta baduzu, izartxoekin erakutsiko dizugu (segurtasunagatik). Sar ezazu helbide elektroniko osoa eta helbide horretara posta-e bat bidaliko dizugu zure pasahitza sortzeko. Zure helbide elektronikoa eta mugikorra erregistratu gabe baditugu, EDPren fakturak helbideratuta dituzun zure bankuko kontuaren azkeneko 4 digituak eskatuko dizkizugu, eta ondoren, Bezeroaren Eremuan erregistratzeko erabiliko duzun helbide elektronikoa jarri beharko duzu.

Dagoeneko erabiltzailea baduzu, aktibatu ezazu zerbitzua "Nire kontratuak" atalean sartuz, edo faktura digitalaren pantailaren eskuineko aldean erakusten den irudian klik eginez.

Zer nolako kontratuak lotu ditzaket faktura digitalean?

Elektrizitate-, gas- edo Funciona-kontratuak dituzten bezero guztiek eman dezakete alta. Fakturazio digitalean ezingo dira lotu soilik hautazko ordaintzailea/hartzailea duten kontratuak.

Nola dakit webgunean faktura bat dudala eskuragarri?

Posta elektroniko bat bidaliko dizugu adierazten diguzun helbide elektronikora, Bezeroaren Eremuan faktura bat eskuragarri duzun bakoitzean.

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. Hurrengoa

Zer da HPKU?

Hornidura Puntuaren Kode Unibertsala da. Zure hornidura hainbat konpainiaren artean identifikatzeko balio du (banatzaileen edo merkaturatzaileen artean). ES hizkiekin hasten da, eta ondoren, letrekin eta zenbakiekin osatutako 20 digitu ditu argiaren kasuan, eta 22 gasaren kasuan.

Zure fakturan ikus dezakezu eta behin betikoa da. Ez da inoiz aldatzen.

Zer nolako gas-tarifak kontratatuko ditut?

Gas-faktura baldintza fikoarekin eta baldintza aldakorrarekin osatzen da. Baldintza finkoa kostu finko bat da, indarreko gas-tarifekin zehazten dena. Gas-tarifak kontsumoaren arabera sailkatzen dira.

Etxeko/negozioetako bezeroentzako tarifak honako hauek dira.

Ordutegi-bereizketadun tarifa

Zure etxebizitzak ur beroaren berogailua edo metaketa bidezko berogailua badu, ordutegi-bereizketadun tarifa interesatuko zaizu. Era berean, etxetresna elektriko horiek ez badituzu baina gaueko kontsumo elektrikoaren zati garrantzitsu bat desbideratzen baduzu, zuretzat interesgarria izan daiteke.

Zer egin dezaket nire faktura atzeratzen bada?

Ez da ohikoa izaten, baina faktura bat atzeratu daiteke araudiak, prezioak edo tarifak aldatuz gero, edo erregularizazioak edo birdoitzeak izanez gero. EDPk atzerapen horiek saihestu nahi ditu. Hala ere, edozer egoera dela eta atzerapenen bat izanez gero, gogoratu kasu horietan fakturaren ordainketa zuretzat erosoen izan daitezkeen epeetan eta zenbatekoetan zatikatzeko aukera ematen dizugula. Fakturen ordainketa modu errazean eta soilean zatikatu ahal izango duzu Bezeroaren eremuaren bidez.

Zer da faktura digitala?

Zerbitzu bat da, zeinaren bidez zure fakturak Bezeroaren Eremuaren bidez eskuratu baititzakezu, bertsio elektronikoan. Posta bat jasoko duzu faktura bat eskuragarri duzun bakoitzean, posta arruntaren bidez paperez jaso ordez. Faktura horiek digitalki sinatuta daude eta lege-baliozkotasun osoa dute (Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak egiaztatutako ziurtagiria dute).

Faktura digitalarekin abantailak baino besterik ez duzu izango. Soilik izena emateagatik, 2.000 puntu oparituko dizkizugu, eta horien truke opariak edo doako energia hartu ahalko dituzu.

Argitu itzazu faktura digitalaren gaineko zure zalantza guztiak.

Nola dakit webgunean faktura bat dudala eskuragarri?

Posta elektroniko bat bidaliko dizugu adierazten diguzun helbide elektronikora, Bezeroaren Eremuan faktura bat eskuragarri duzun bakoitzean.

Zer gertatzen da puntukako programan altarik eman ez badut?

Puntukako programarik ez baduzu, ezingo dizkizugu eman faktura digitalean alta emateagatik ematen ditugun sustapen-puntuak; baina zerbitzu horretaz berdin-berdin disfrutatu ahalko duzu.

Etxeetarako Merkatu Libreko gure eskaintzaren bat kontratatzean, puntukako programan alta emango dizugu, baldin eta baldintzak betetzen badituzu. Kontsultatu gure eskaintzak.

Nork egiten du nire kontagailuaren irakurketa?

Konpainia banatzaileak egiten du zure kontagailuaren irakurketa.

Nola jakin dezaket nire kontagailua Telekudeatua bada?

Zure konpainia banatzaileak instalazioaren berri emango dizu gutun bidez.

Zer da DBEO eta zein dira berrikuntza nagusiak?

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra da, Europa mailan ezarri behar dena 2018ko maiatzaren 25az geroztik. Helburua du bezeroen datu pertsonalen tratamendua babestea eta kontrolatzea. Erregelamendu horrek honako berrikuntza nagusi hauek ditu:

Europar Batasunaren barruan pertsona fisikoak maila uniforme batean babestuko direla bermatzea. Hau da, Europar Batasuneko herrialde guztiei ezartzen zaie.

Interesdunen eskubideak zabaltzea. Sarbide-, zuzenketa-, aurkakotasun- eta baliogabetze-(ezabapen-)eskubideez gain, orain, interesdunak, mugapen- eta eramangarritasun-eskubideak ere gauzatu ahalko ditu.

  • Sarbide Eskubidea: gure datu-basean ditugun datuak eskatzea.
  • Zuzenketa Eskubidea: daturen bat okerra delako aldatzea eskatzea.
  • Ezabapen Eskubidea (edo ahazteko eskubidea): gure datu-baseetatik datuak kentzeko eskaera egitea.
  • Aurkakotasun Eskubidea: datuak zenbait helburutarako tratatzeari uko egitea (esaterako: merkataritza-kanpainak bidaltzeko).
  • Mugapen-eskubidea: gure datu-baseetan agertzen diren zenbait datu aldi baterako blokeatzea, gertakariren bat konpontzen den bitartean.
  • Eramangarritasun Eskubidea: datu pertsonalak bezeroak adierazten digun hirugarren enpresa bati eskuratzeko eskaera egitea.

Figura berrien sorkuntza - Datuak Babesteko Ordezkaria.

Enpresaren eta kontrol-agintaritzaren arteko solaskidea da. Interesdunak kontrol-agintaritzarengana jo dezake, baldin eta eskubide bat gauzatu ondoren edo konpainiaren aurrean datuak bestearen gaineko erreklamazio bat aurkeztu ondoren ulertzen badu bere eskaera ez dela ondo kudeatu edo artatu. Kontaktua: dpd.es@edpenergia.es

Interesdunak berariazko baimena eman beharko du bere datu pertsonalen gaineko zenbait tratamendu egiteko; alderdien arteko kontratua formalizatu izana ez da nahikoa izango horretarako.

Adibidez, alderdien arteko kontratuaren xede diren produktuen parekoak ez direnen merkataritza-kanpainak egitea.

Nola jar naiteke harremanetan EDPrekin?

Kontsultatu gurekin harremanetan jartzeko eskaintzen dizkizugun modu ezberdinak.

Zer da gasaren banakako instalazioaren ziurtagiria?

Baimendutako gas-instalatzaile batek emandako dokumentu bat da, non ziurtatzen den instalazioak indarreko araudia betetzen duela eta egoera ezin egokiagoan dagoela.

Gas-ziurtagiri bat beharko duzu:

  • Gas-hornidura kontratatzen duzun lehenengo aldia.
  • Instalazioaren edozer aldaketa egiten baduzu.
  • Hornidurak bajan urtebete baino gehigo daramanean.

Zer da Bezeroaren Eremua?

Webgune pribatu, seguru eta doako bat da, non zure fakturak eta zure kontratuak kontsultatu ahalko dituzun, puntuen ordez opariak hartu, zure fakturak abonatu, Funciona zerbitzua kudeatu, zure kontagailuaren irakurketak eman, zure ordainagirien potentzia aldatu, zure ordainagiriak helbideratu, korrespondentziaren helbidea aldatu eta beste hainbat gestio gehiago egin.

Bezeroaren Eremuan sartu.

Zer da elektrizitatearen edo gasaren konpainia banatzailea?

Konpainia banatzaileak sareak banatzeaz eta mantentzeaz eta energia etxeetara/negozioetara/eta abarretara arte garraiatzeaz arduratzen dira; horniduraren kalitatearen eta neurketa-ekipamenduen (kontagailuen) instalazioaren arduradunak dira; hornidura-matxurak konpontzeaz eta kontagailuen irakurketa egiteaz arduratzen dira. Gasaren kasuan, aldizkako ikuskaritzak ere egiten dituzte.

Zer da faktura digitala?

Zerbitzu bat da, zeinaren bidez zure fakturak Bezeroaren Eremuaren bidez eskuratu baititzakezu, bertsio elektronikoan. Posta bat jasoko duzu faktura bat eskuragarri duzun bakoitzean, posta arruntaren bidez paperez jaso ordez. Faktura horiek digitalki sinatuta daude eta lege-baliozkotasun osoa dute (Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak egiaztatutako ziurtagiria dute).

Faktura digitalarekin abantailak baino besterik ez duzu izango. Soilik izena emateagatik, 2.000 puntu oparituko dizkizugu, eta horien truke opariak edo doako energia hartu ahalko dituzu.

Argitu itzazu faktura digitalaren gaineko zure zalantza guztiak.

Nola ordaindu dezaket faktura bat?

EDPk hainbat aukera ematen dizkizu fakturak ordaintzeko, zure premietara ondoen egokitzen dena aukeratu dezazun:

Banku-helbideratzea:

Zure fakturak helbideratzen badituzu, ez duzu ordainketa-epeez arduratu beharko, ezta ordainketak eskudirutan egin beharko ere; gainera, denbora aurreztuko duzu, eta beraz, aukera erosoa eta segurua da. Helbideratzea eskatu dezakezu kontratuan alta ematean, baita geroago ere, edozer unetan, Bezeroarentzako eremuan bertan.

Nola helbideratu dezaket?

  • Bezeroaren eremuan: Sartu eta ordaindu zure fakturak.
  • Doako telefonoa 900 907 000: Honako hauek beharko dituzu: NAN, datu pertsonalak eta bankuko kontu-zenbakia.
  • Bulego komertzialak: Bilatu zure bulegorik hurbilenekoena eta eskatu aurretiazko hitzordua.

Txartelarekin ordaindu:

Erosotasun osoz ordaindu ahalko duzu etxetik eguneko 24 ordutan edponline sarearen edo gure aplikazioaren bidez, modu seguruan eta desplazamenduak saihestuz. Gainera, 100 puntu oparituko dizkizugu. 

Leihatilan ordaindu:

Zure kontratua ez badago helbideratua, zure fakturarekin batera Ordainketa Dokumentua jasoko duzu; dokumentu horrekin egin beharko dituzu ordainketak dokumentu horretan adierazten dizkizugun erakunde kolaboratzaileetan.

Nola inprimatu/deskargatu dezaket ordainketa-dokumentua?

Kutxazain automatikoaren bidez ordaindu:

Lan egiten dugun bankuko erakundeek aukera ematen dute, baita are, barra-kodearen irakurgailua duten kutxazain automatikoen bidez fakturak ordaintzeko. Eragiketa oso erraza da; izan ere, kutxazaineko softwareak adieraziko dizkizu zer urrats egin behar diren. Ordainketa-modu horretan ezin da eskudirutan ordaindu. Kutxazainak ordainagiri bat entregatuko dizu.

Nola ordaindu dezaket?

Honako erakunde hauen kutxazainetan ordaindu ahalko duzu: Liberbank, BBVA eta Banco Santander. Ordaindu nahi dituzun fakturak beharko dituzu.

Zer da Instalazio Elektrikoaren Ziurtagiria?

IEZ edo Buletin moduan ere ezagutzen da. Elektrikari ofizial baimendu batek emandako dokumentu bat da, non ziurtatzen den instalazioak hornidura emateko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela. Instalazioaren ezaugarriak islatzen ditu (esaterako, kontratatu dezakezun potentzia maximoa).

Buletin bat beharko duzu:

  • Hornidura elektrikoa kontratatzen duzun lehenengo aldia.
  • Zure instalazioak 20 urte baino gehiagoko antzinatasuna badu.
  • Zure egungo Buletinean baimentzen den potentzia maximoa baino gehiago kontratatu nahi duzunean.

Zein dira EDPren eskaintzak?

Zein da kontagailu Telekudeatu baten eta Telekudeatutako sistemetan integratutako kontagailu baten arteko aldea?

Telekudeaketako kontagailu bat instalaturik baina Telekudeaketako sisteman integratu gabe izan dezakezu. Hau da, kontagailu digitala instalatuta dago, baina oraindik ez ditu irakurketak urrunean bidaltzen.

Galdetu zure eremuko banatzaileari; berak emango dizu egoeraren berri.

Nola eman dezaket alta Bezeroaren Eremuan?

Alta ematea erraza da. Hementxe bertan egin dezakezu. Zure IFZ jarri behar duzu letrarekin. Zure posta-e erregistratuta badugu, izartxoekin erakutsiko dizugu (segurtasunagatik). Sar ezazu helbide elektroniko osoa eta posta-e bat bidaliko dizugu helbide horretara zure pasahitza sortzeko.

Zure helbide elektronikoa gogoratzen ez baduzu, SMS bat bidaliko dizugu mugikorrera. Zure helbide elektroniko berria adierazi beharko diguzu.

Zure helbide elektronikoa eta mugikorra ere erregistratu gabe baditugu, EDPren fakturak helbideratuta dituzun zure bankuko kontuaren azkeneko 4 digituak eskatuko dizkizugu. Ondoren, Bezeroaren Eremuan erregistratuko zaren helbide elektronikoa jarri beharko duzu.

Ez al duzu aurkitzen bilatzen ari zarena?

Fin del contenido principal