Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

Ohiko galderak

Comienza el contenido principal

Ohiko galderak

7 resultados. 6-etik 7-ra erakusten dira

  1. Aurrekoa
  2. 1
  3. 2

347 eredua

347 eredua hirugarren pertsonekin izandako urteko eragiketen aitorpena da. Otsailean aurkezten da, eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziari eman behar zaio horren berri, jarduera enpresarialak edo profesionalak garatzen dituzten eta hornitzaileekin edo bezeroekin urtean 3.005€ baino gehiagoko eragiketak egin dituzten pertsona fisikoen edo juridikoen eskutik.

EDPn urrats bat gehiago egin dugu informazio hori Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin trukatzean. Informazio hori egunero ematen diegu telematikoki; ondorioz, ez da beharrezkoa hornitzaileekin edo bezeroekin hori eskuz egiaztatzea.

Ogasunak gure datuak egiaztatuko ditu aurkeztutakoen aldean, eta alderik izanez gero, horren berri emango du argitu dadin. Bezeroa bazara eta fakturak egiaztatu nahi badituzu, eskuragai dituzu edponline sarean behar duzun guztietan kontsultatzeko edo jaisteko.

596/2016 ED, abenduaren 2koa, Informazioaren Berehalako Hornidura (gaztelaniaz, SII).

Zergatik fakturatzen didate hilero?, edo, zergatik fakturatzen didate bi hilean behin?

Merkatu libreko kontratuek honako baldintza hauek izaten dituzte:

Argia 15 kW baino potentzia gutxiagoko kontratuak 15 kW baino potentzia handiagoko kontratuak
Fakturazioa Bi hilekoa Hilerokoa
Gasa 50.000 kW baino kontsumo gutxiagoko kontratuak 50.000 kW baino kontsumo handiagoko kontratuak
Fakturazioa Bi hilekoa Hilerokoa
  1. Aurrekoa
  2. 1
  3. 2

Titulartasun-aldaketa data zehatz batean egitea eskatu al dezaket?

Bai, orain titulartasun-aldaketa data zehatz batean egitea eskatu daiteke; dagoneko ez da fakturatuta izateko itxaron behar.

Era berean, aldaketa ahalik eta lasterren egitea ere eskatu dezakezu, edo kontagailuaren irakurketa-zikloarekin bat eginez.

Gainera, hiru aukera horiek hainbat gauza egiteko aukeratu daitezke: elektrizitate edo gas altak emateko (aldi baterako elektrizitate altak emateko ez du balio), merkaturatzailea aldatzeko, potentzia aldatzeko edo ordutegi-bereizketa egiteko, baita bajak emateko ere.

Aukerak:

  • Data finkoan.
  • Ahalik eta azkarren.
  • Irakurketa-zikloarekin.

Gogoratu: gestio horietako batzuetan konpainia banatzaileek dokumentazioa eskatu dezakete.

Merkaturatzaile-aldaketa; nola egiten da eskaintza- edo konpainia-aldaketaren prozesua?

Eskaintzaren eskaera egiten duzunean:

  • Egun batzuk barru, kontratuaren kopia bat jasoko duzu. Mesedez, bidali iezaguzu kopia bat sinatuta horrekin batera erantsiko den autofrankeatzeko gutun-azalean (ez du zigilurik behar).
  • EDPren elektrizitatearen eta/edo gasaren eskaintza berria aldatzeko zure eskaera 10 eta 20 egun artean aktibatuko da.
  • Zure aurreko konpainiaren azkeneko fakturak normala dena baino denboraldi laburragoa jasoko du. Hortik aurrera, EDPren faktura jasoko duzu abantaila guztiekin.

Disfrutatu ezazu ahal bezain azkarren gure abantailez. Zure eskaera hemen egin dezakezu erosotasun osoz.

Zer elektrizitate-potentzia kontratatuko dut?

Fakturaren zati bat potentziaren baldintzari dagokio, eta baldintza hori kontratatuta duzun potentziarekin lotzen da, hau da, kostu finko bat da.

Kontratatu beharreko potentzia aldatu egiten da erabiltzen dituzun aparatu elektrikoen kopuruaren, aldi berean erabiltzen dituzun aparatu-kopuruaren, etxebizitzaren tamainaren eta etxebizitza horretan bizi diren pertsona-kopuruaren arabera.

Lehenengo kontratazioa bada, zure Buletinak gomendatutako potentzia eta kontratatu dezakezun potentzia maximoa adieraziko dizkizu.

Bigarren eskuko etxebizitza bada, egiaztatu beharko duzu zenbat etxetresna elektriko dituzun, horietako bakoitzak zer nolako potentzia eskatzen duen eta zenbat erabiltzen dituzun aldi berean.

Zergatik mugitu beharko nintzateke EDPra?

EDPren eskaintzek ez dutelako iraunkortasunik, zuk aukeratzen duzu zenbat denboran izan nahi duzun gurekin. Hornitzen dizugun energia elektrikoa % 100 berriztagarria da. Gure prezioak egonkorrak eta lehiakorrak dira, eta prezio horien gainean deskontu gehigarriak ezarriko dizkizugu.

Gainera, puntuak metatu ahalko dituzu, doako energiaren eta oparien truke aldatu ahalko dituzunak.

Nola ordaindu dezaket faktura bat?

EDPk hainbat aukera ematen dizkizu fakturak ordaintzeko, zure premietara ondoen egokitzen dena aukeratu dezazun:

Banku-helbideratzea:

Zure fakturak helbideratzen badituzu, ez duzu ordainketa-epeez arduratu beharko, ezta ordainketak eskudirutan egin beharko ere; gainera, denbora aurreztuko duzu, eta beraz, aukera erosoa eta segurua da. Helbideratzea eskatu dezakezu kontratuan alta ematean, baita geroago ere, edozer unetan, Bezeroarentzako eremuan bertan.

Nola helbideratu dezaket?

  • Bezeroaren eremuan: Sartu eta ordaindu zure fakturak.
  • Doako telefonoa 900 907 000: Honako hauek beharko dituzu: NAN, datu pertsonalak eta bankuko kontu-zenbakia.
  • Bulego komertzialak: Bilatu zure bulegorik hurbilenekoena eta eskatu aurretiazko hitzordua.

Txartelarekin ordaindu:

Erosotasun osoz ordaindu ahalko duzu etxetik eguneko 24 ordutan edponline sarearen edo gure aplikazioaren bidez, modu seguruan eta desplazamenduak saihestuz. Gainera, 100 puntu oparituko dizkizugu. 

Leihatilan ordaindu:

Zure kontratua ez badago helbideratua, zure fakturarekin batera Ordainketa Dokumentua jasoko duzu; dokumentu horrekin egin beharko dituzu ordainketak dokumentu horretan adierazten dizkizugun erakunde kolaboratzaileetan.

Nola inprimatu/deskargatu dezaket ordainketa-dokumentua?

Kutxazain automatikoaren bidez ordaindu:

Lan egiten dugun bankuko erakundeek aukera ematen dute, baita are, barra-kodearen irakurgailua duten kutxazain automatikoen bidez fakturak ordaintzeko. Eragiketa oso erraza da; izan ere, kutxazaineko softwareak adieraziko dizkizu zer urrats egin behar diren. Ordainketa-modu horretan ezin da eskudirutan ordaindu. Kutxazainak ordainagiri bat entregatuko dizu.

Nola ordaindu dezaket?

Honako erakunde hauen kutxazainetan ordaindu ahalko duzu: Liberbank, BBVA eta Banco Santander. Ordaindu nahi dituzun fakturak beharko dituzu.

Zergatik fakturatzen didate hilero?, edo, zergatik fakturatzen didate bi hilean behin?

Merkatu libreko kontratuek honako baldintza hauek izaten dituzte:

Argia 15 kW baino potentzia gutxiagoko kontratuak 15 kW baino potentzia handiagoko kontratuak
Fakturazioa Bi hilekoa Hilerokoa
Gasa 50.000 kW baino kontsumo gutxiagoko kontratuak 50.000 kW baino kontsumo handiagoko kontratuak
Fakturazioa Bi hilekoa Hilerokoa

Zer nolako kontratuak lotu ditzaket faktura digitalean?

Elektrizitate-, gas- edo Funciona-kontratuak dituzten bezero guztiek eman dezakete alta. Fakturazio digitalean ezingo dira lotu soilik hautazko ordaintzailea/hartzailea duten kontratuak.

Fakturaren kopia bat eskatu al dezaket?

Bezeroaren Eremuan behin deskargatu ahalko duzu soilik jatorrizko faktura; baina gero, nahi adina kopia deskargatu/ikusi ahalko dituzu, zure fakturak 5 urtetan artxibatuko baititugu.

Que pasa se non estou dado de alta no programa de puntos?

Se non tes programa de puntos non che poderemos dar os puntos da promoción por darse de alta en Facturación electrónica, pero poderás gozar do servizo igualmente.

Ao contratar algunha das nosas ofertas a Mercado Libre para fogares, darémosche de alta no programa de puntos se cumpres as condicións. Consulta as nosas ofertas.

Zer da kontagailu telekudeatu bat edo kontagailu adimentsu bat?

Kontagailu telekudeatu batek kontagailuaren irakurketa urrunetik har dezake, helbidera joan behar izanik gabe.

Honako abantaila hauek ditu, besteak beste:

  • Kontsumoaren egiazko irakurketa, urrunetik egiten da, desplazamendurik gabe, eta balioespen-fakturak saihesten dira.
  • Kontsumo-informazio xehatuagoa, faktura optimizatzen eta kontsumo eraginkorragoa egiten laguntzen du.
  • Zenbait eragiketa urrunetik egin daitezke (potentzia-aldaketa, tarifa-aldaketa, konexioak/deskonexioak) betearazpen-denbora murriztuz.
  • Horniduraren kalitatea hobetzen da, matxurak hautemateko sistema berriak garatzen dira.

Indarreko araudiaren arabera (ITC/3860/2007 Ministerio Agindua, abenduaren 28koa), 15 kW baino potentzia gutxiagoa kontratatu duten kontagailu elektriko guztien ordez kontagailu telekudeatuak jarri beharko dira 2018ko abenduaren 31 baino lehen. Aldaketa hori doakoa da eta zure egungo kontratuaren baldintza berak mantenduko dituzu.

Nola jar naiteke harremanetan EDPrekin?

Kontsultatu gurekin harremanetan jartzeko eskaintzen dizkizugun modu ezberdinak.

Zer da gasaren banakako instalazioaren ziurtagiria?

Baimendutako gas-instalatzaile batek emandako dokumentu bat da, non ziurtatzen den instalazioak indarreko araudia betetzen duela eta egoera ezin egokiagoan dagoela.

Gas-ziurtagiri bat beharko duzu:

  • Gas-hornidura kontratatzen duzun lehenengo aldia.
  • Instalazioaren edozer aldaketa egiten baduzu.
  • Hornidurak bajan urtebete baino gehigo daramanean.

Zer da Bezeroaren Eremua?

Webgune pribatu, seguru eta doako bat da, non zure fakturak eta zure kontratuak kontsultatu ahalko dituzun, puntuen ordez opariak hartu, zure fakturak abonatu, Funciona zerbitzua kudeatu, zure kontagailuaren irakurketak eman, zure ordainagirien potentzia aldatu, zure ordainagiriak helbideratu, korrespondentziaren helbidea aldatu eta beste hainbat gestio gehiago egin.

Bezeroaren Eremuan sartu.

Zer da elektrizitatearen edo gasaren konpainia banatzailea?

Konpainia banatzaileak sareak banatzeaz eta mantentzeaz eta energia etxeetara/negozioetara/eta abarretara arte garraiatzeaz arduratzen dira; horniduraren kalitatearen eta neurketa-ekipamenduen (kontagailuen) instalazioaren arduradunak dira; hornidura-matxurak konpontzeaz eta kontagailuen irakurketa egiteaz arduratzen dira. Gasaren kasuan, aldizkako ikuskaritzak ere egiten dituzte.

Nola ordaindu dezaket faktura bat?

EDPk hainbat aukera ematen dizkizu fakturak ordaintzeko, zure premietara ondoen egokitzen dena aukeratu dezazun:

Banku-helbideratzea:

Zure fakturak helbideratzen badituzu, ez duzu ordainketa-epeez arduratu beharko, ezta ordainketak eskudirutan egin beharko ere; gainera, denbora aurreztuko duzu, eta beraz, aukera erosoa eta segurua da. Helbideratzea eskatu dezakezu kontratuan alta ematean, baita geroago ere, edozer unetan, Bezeroarentzako eremuan bertan.

Nola helbideratu dezaket?

  • Bezeroaren eremuan: Sartu eta ordaindu zure fakturak.
  • Doako telefonoa 900 907 000: Honako hauek beharko dituzu: NAN, datu pertsonalak eta bankuko kontu-zenbakia.
  • Bulego komertzialak: Bilatu zure bulegorik hurbilenekoena eta eskatu aurretiazko hitzordua.

Txartelarekin ordaindu:

Erosotasun osoz ordaindu ahalko duzu etxetik eguneko 24 ordutan edponline sarearen edo gure aplikazioaren bidez, modu seguruan eta desplazamenduak saihestuz. Gainera, 100 puntu oparituko dizkizugu. 

Leihatilan ordaindu:

Zure kontratua ez badago helbideratua, zure fakturarekin batera Ordainketa Dokumentua jasoko duzu; dokumentu horrekin egin beharko dituzu ordainketak dokumentu horretan adierazten dizkizugun erakunde kolaboratzaileetan.

Nola inprimatu/deskargatu dezaket ordainketa-dokumentua?

Kutxazain automatikoaren bidez ordaindu:

Lan egiten dugun bankuko erakundeek aukera ematen dute, baita are, barra-kodearen irakurgailua duten kutxazain automatikoen bidez fakturak ordaintzeko. Eragiketa oso erraza da; izan ere, kutxazaineko softwareak adieraziko dizkizu zer urrats egin behar diren. Ordainketa-modu horretan ezin da eskudirutan ordaindu. Kutxazainak ordainagiri bat entregatuko dizu.

Nola ordaindu dezaket?

Honako erakunde hauen kutxazainetan ordaindu ahalko duzu: Liberbank, BBVA eta Banco Santander. Ordaindu nahi dituzun fakturak beharko dituzu.

Zer da faktura digitala?

Zerbitzu bat da, zeinaren bidez zure fakturak Bezeroaren Eremuaren bidez eskuratu baititzakezu, bertsio elektronikoan. Posta bat jasoko duzu faktura bat eskuragarri duzun bakoitzean, posta arruntaren bidez paperez jaso ordez. Faktura horiek digitalki sinatuta daude eta lege-baliozkotasun osoa dute (Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak egiaztatutako ziurtagiria dute).

Faktura digitalarekin abantailak baino besterik ez duzu izango. Soilik izena emateagatik, 2.000 puntu oparituko dizkizugu, eta horien truke opariak edo doako energia hartu ahalko dituzu.

Argitu itzazu faktura digitalaren gaineko zure zalantza guztiak.

Nola eman dezaket alta Bezeroaren Eremuan?

Alta ematea erraza da. Hementxe bertan egin dezakezu. Zure IFZ jarri behar duzu letrarekin. Zure posta-e erregistratuta badugu, izartxoekin erakutsiko dizugu (segurtasunagatik). Sar ezazu helbide elektroniko osoa eta posta-e bat bidaliko dizugu helbide horretara zure pasahitza sortzeko.

Zure helbide elektronikoa gogoratzen ez baduzu, SMS bat bidaliko dizugu mugikorrera. Zure helbide elektroniko berria adierazi beharko diguzu.

Zure helbide elektronikoa eta mugikorra ere erregistratu gabe baditugu, EDPren fakturak helbideratuta dituzun zure bankuko kontuaren azkeneko 4 digituak eskatuko dizkizugu. Ondoren, Bezeroaren Eremuan erregistratuko zaren helbide elektronikoa jarri beharko duzu.

Zein dira EDPren eskaintzak?

Zer da Instalazio Elektrikoaren Ziurtagiria?

IEZ edo Buletin moduan ere ezagutzen da. Elektrikari ofizial baimendu batek emandako dokumentu bat da, non ziurtatzen den instalazioak hornidura emateko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela. Instalazioaren ezaugarriak islatzen ditu (esaterako, kontratatu dezakezun potentzia maximoa).

Buletin bat beharko duzu:

  • Hornidura elektrikoa kontratatzen duzun lehenengo aldia.
  • Zure instalazioak 20 urte baino gehiagoko antzinatasuna badu.
  • Zure egungo Buletinean baimentzen den potentzia maximoa baino gehiago kontratatu nahi duzunean.

Zein da kontagailu Telekudeatu baten eta Telekudeatutako sistemetan integratutako kontagailu baten arteko aldea?

Telekudeaketako kontagailu bat instalaturik baina Telekudeaketako sisteman integratu gabe izan dezakezu. Hau da, kontagailu digitala instalatuta dago, baina oraindik ez ditu irakurketak urrunean bidaltzen.

Galdetu zure eremuko banatzaileari; berak emango dizu egoeraren berri.

Ez al duzu aurkitzen bilatzen ari zarena?

Fin del contenido principal