Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

Ohiko galderak

Comienza el contenido principal

Ohiko galderak

14 resultados. 11-etik 14-ra erakusten dira

  1. Aurrekoa
  2. 1
  3. 2
  4. 3

Ordutegi-bereizketadun tarifa

Zure etxebizitzak ur beroaren berogailua edo metaketa bidezko berogailua badu, ordutegi-bereizketadun tarifa interesatuko zaizu. Era berean, etxetresna elektriko horiek ez badituzu baina gaueko kontsumo elektrikoaren zati garrantzitsu bat desbideratzen baduzu, zuretzat interesgarria izan daiteke.

Ordutegi-bereizketadun tarifa

Zure etxebizitzak ur beroaren berogailua edo metaketa bidezko berogailua badu, ordutegi-bereizketadun tarifa interesatuko zaizu. Era berean, etxetresna elektriko horiek ez badituzu baina gaueko kontsumo elektrikoaren zati garrantzitsu bat desbideratzen baduzu, zuretzat interesgarria izan daiteke.

Zein dira EDPren eskaintzak?

Zergatik mugitu beharko nintzateke EDPra?

EDPren eskaintzek ez dutelako iraunkortasunik, zuk aukeratzen duzu zenbat denboran izan nahi duzun gurekin. Hornitzen dizugun energia elektrikoa % 100 berriztagarria da. Gure prezioak egonkorrak eta lehiakorrak dira, eta prezio horien gainean deskontu gehigarriak ezarriko dizkizugu.

Gainera, puntuak metatu ahalko dituzu, doako energiaren eta oparien truke aldatu ahalko dituzunak.

  1. Aurrekoa
  2. 1
  3. 2
  4. 3

Zer da elektrizitatearen edo gasaren merkatu librea?

Lehia librea lortzeko helburua betetzeko, 2008tik aurrera -gasaren kasuan- eta 2009tik aurrera -elektrizitatearen kasuan-, bezeroek beren premietara ondoen egokitzen den eskaintza aukeratzeko eta kontratatzeko gaitasuna izango dute; horrela, merkatu librean jarduten duten merkaturatzaileen artean aukeratu ahalko dute.

Arrez geroztik, energia-enpresen sailkapen berri bat sortu da: enpresa banatzaileak eta enpresa merkaturatzaileak.

Zer da HPKU?

Hornidura Puntuaren Kode Unibertsala da. Zure hornidura hainbat konpainiaren artean identifikatzeko balio du (banatzaileen edo merkaturatzaileen artean). ES hizkiekin hasten da, eta ondoren, letrekin eta zenbakiekin osatutako 20 digitu ditu argiaren kasuan, eta 22 gasaren kasuan.

Zure fakturan ikus dezakezu eta behin betikoa da. Ez da inoiz aldatzen.

Zer nolako gas-tarifak kontratatuko ditut?

Gas-faktura baldintza fikoarekin eta baldintza aldakorrarekin osatzen da. Baldintza finkoa kostu finko bat da, indarreko gas-tarifekin zehazten dena. Gas-tarifak kontsumoaren arabera sailkatzen dira.

Etxeko/negozioetako bezeroentzako tarifak honako hauek dira.

Ordutegi-bereizketadun tarifa

Zure etxebizitzak ur beroaren berogailua edo metaketa bidezko berogailua badu, ordutegi-bereizketadun tarifa interesatuko zaizu. Era berean, etxetresna elektriko horiek ez badituzu baina gaueko kontsumo elektrikoaren zati garrantzitsu bat desbideratzen baduzu, zuretzat interesgarria izan daiteke.

Zer egin dezaket nire faktura atzeratzen bada?

Ez da ohikoa izaten, baina faktura bat atzeratu daiteke araudiak, prezioak edo tarifak aldatuz gero, edo erregularizazioak edo birdoitzeak izanez gero. EDPk atzerapen horiek saihestu nahi ditu. Hala ere, edozer egoera dela eta atzerapenen bat izanez gero, gogoratu kasu horietan fakturaren ordainketa zuretzat erosoen izan daitezkeen epeetan eta zenbatekoetan zatikatzeko aukera ematen dizugula. Fakturen ordainketa modu errazean eta soilean zatikatu ahal izango duzu Bezeroaren eremuaren bidez.

Zer da faktura digitala?

Zerbitzu bat da, zeinaren bidez zure fakturak Bezeroaren Eremuaren bidez eskuratu baititzakezu, bertsio elektronikoan. Posta bat jasoko duzu faktura bat eskuragarri duzun bakoitzean, posta arruntaren bidez paperez jaso ordez. Faktura horiek digitalki sinatuta daude eta lege-baliozkotasun osoa dute (Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak egiaztatutako ziurtagiria dute).

Faktura digitalarekin abantailak baino besterik ez duzu izango. Soilik izena emateagatik, 2.000 puntu oparituko dizkizugu, eta horien truke opariak edo doako energia hartu ahalko dituzu.

Argitu itzazu faktura digitalaren gaineko zure zalantza guztiak.

Nola dakit webgunean faktura bat dudala eskuragarri?

Posta elektroniko bat bidaliko dizugu adierazten diguzun helbide elektronikora, Bezeroaren Eremuan faktura bat eskuragarri duzun bakoitzean.

Zer gertatzen da puntukako programan altarik eman ez badut?

Puntukako programarik ez baduzu, ezingo dizkizugu eman faktura digitalean alta emateagatik ematen ditugun sustapen-puntuak; baina zerbitzu horretaz berdin-berdin disfrutatu ahalko duzu.

Etxeetarako Merkatu Libreko gure eskaintzaren bat kontratatzean, puntukako programan alta emango dizugu, baldin eta baldintzak betetzen badituzu. Kontsultatu gure eskaintzak.

Nork egiten du nire kontagailuaren irakurketa?

Konpainia banatzaileak egiten du zure kontagailuaren irakurketa.

Nola jakin dezaket nire kontagailua Telekudeatua bada?

Zure konpainia banatzaileak instalazioaren berri emango dizu gutun bidez.

Nola jar naiteke harremanetan EDPrekin?

Kontsultatu gurekin harremanetan jartzeko eskaintzen dizkizugun modu ezberdinak.

Zer da gasaren banakako instalazioaren ziurtagiria?

Baimendutako gas-instalatzaile batek emandako dokumentu bat da, non ziurtatzen den instalazioak indarreko araudia betetzen duela eta egoera ezin egokiagoan dagoela.

Gas-ziurtagiri bat beharko duzu:

  • Gas-hornidura kontratatzen duzun lehenengo aldia.
  • Instalazioaren edozer aldaketa egiten baduzu.
  • Hornidurak bajan urtebete baino gehigo daramanean.

Zer da Bezeroaren Eremua?

Webgune pribatu, seguru eta doako bat da, non zure fakturak eta zure kontratuak kontsultatu ahalko dituzun, puntuen ordez opariak hartu, zure fakturak abonatu, Funciona zerbitzua kudeatu, zure kontagailuaren irakurketak eman, zure ordainagirien potentzia aldatu, zure ordainagiriak helbideratu, korrespondentziaren helbidea aldatu eta beste hainbat gestio gehiago egin.

Bezeroaren Eremuan sartu.

Zer da elektrizitatearen edo gasaren konpainia banatzailea?

Konpainia banatzaileak sareak banatzeaz eta mantentzeaz eta energia etxeetara/negozioetara/eta abarretara arte garraiatzeaz arduratzen dira; horniduraren kalitatearen eta neurketa-ekipamenduen (kontagailuen) instalazioaren arduradunak dira; hornidura-matxurak konpontzeaz eta kontagailuen irakurketa egiteaz arduratzen dira. Gasaren kasuan, aldizkako ikuskaritzak ere egiten dituzte.

Zer da faktura digitala?

Zerbitzu bat da, zeinaren bidez zure fakturak Bezeroaren Eremuaren bidez eskuratu baititzakezu, bertsio elektronikoan. Posta bat jasoko duzu faktura bat eskuragarri duzun bakoitzean, posta arruntaren bidez paperez jaso ordez. Faktura horiek digitalki sinatuta daude eta lege-baliozkotasun osoa dute (Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak egiaztatutako ziurtagiria dute).

Faktura digitalarekin abantailak baino besterik ez duzu izango. Soilik izena emateagatik, 2.000 puntu oparituko dizkizugu, eta horien truke opariak edo doako energia hartu ahalko dituzu.

Argitu itzazu faktura digitalaren gaineko zure zalantza guztiak.

Nola ordaindu dezaket faktura bat?

EDPk hainbat aukera ematen dizkizu fakturak ordaintzeko, zure premietara ondoen egokitzen dena aukeratu dezazun:

Banku-helbideratzea:

Zure fakturak helbideratzen badituzu, ez duzu ordainketa-epeez arduratu beharko, ezta ordainketak eskudirutan egin beharko ere; gainera, denbora aurreztuko duzu, eta beraz, aukera erosoa eta segurua da. Helbideratzea eskatu dezakezu kontratuan alta ematean, baita geroago ere, edozer unetan, Bezeroarentzako eremuan bertan.

Nola helbideratu dezaket?

  • Bezeroaren eremuan: Sartu eta ordaindu zure fakturak.
  • Doako telefonoa 900 907 000: Honako hauek beharko dituzu: NAN, datu pertsonalak eta bankuko kontu-zenbakia.
  • Bulego komertzialak: Bilatu zure bulegorik hurbilenekoena eta eskatu aurretiazko hitzordua.

Txartelarekin ordaindu:

Erosotasun osoz ordaindu ahalko duzu etxetik eguneko 24 ordutan edponline sarearen edo gure aplikazioaren bidez, modu seguruan eta desplazamenduak saihestuz. Gainera, 100 puntu oparituko dizkizugu. 

Leihatilan ordaindu:

Zure kontratua ez badago helbideratua, zure fakturarekin batera Ordainketa Dokumentua jasoko duzu; dokumentu horrekin egin beharko dituzu ordainketak dokumentu horretan adierazten dizkizugun erakunde kolaboratzaileetan.

Nola inprimatu/deskargatu dezaket ordainketa-dokumentua?

Kutxazain automatikoaren bidez ordaindu:

Lan egiten dugun bankuko erakundeek aukera ematen dute, baita are, barra-kodearen irakurgailua duten kutxazain automatikoen bidez fakturak ordaintzeko. Eragiketa oso erraza da; izan ere, kutxazaineko softwareak adieraziko dizkizu zer urrats egin behar diren. Ordainketa-modu horretan ezin da eskudirutan ordaindu. Kutxazainak ordainagiri bat entregatuko dizu.

Nola ordaindu dezaket?

Honako erakunde hauen kutxazainetan ordaindu ahalko duzu: Liberbank, BBVA eta Banco Santander. Ordaindu nahi dituzun fakturak beharko dituzu.

Nola eman dezaket alta Bezeroaren Eremuan?

Alta ematea erraza da. Hementxe bertan egin dezakezu. Zure IFZ jarri behar duzu letrarekin. Zure posta-e erregistratuta badugu, izartxoekin erakutsiko dizugu (segurtasunagatik). Sar ezazu helbide elektroniko osoa eta posta-e bat bidaliko dizugu helbide horretara zure pasahitza sortzeko.

Zure helbide elektronikoa gogoratzen ez baduzu, SMS bat bidaliko dizugu mugikorrera. Zure helbide elektroniko berria adierazi beharko diguzu.

Zure helbide elektronikoa eta mugikorra ere erregistratu gabe baditugu, EDPren fakturak helbideratuta dituzun zure bankuko kontuaren azkeneko 4 digituak eskatuko dizkizugu. Ondoren, Bezeroaren Eremuan erregistratuko zaren helbide elektronikoa jarri beharko duzu.

Zer da Instalazio Elektrikoaren Ziurtagiria?

IEZ edo Buletin moduan ere ezagutzen da. Elektrikari ofizial baimendu batek emandako dokumentu bat da, non ziurtatzen den instalazioak hornidura emateko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela. Instalazioaren ezaugarriak islatzen ditu (esaterako, kontratatu dezakezun potentzia maximoa).

Buletin bat beharko duzu:

  • Hornidura elektrikoa kontratatzen duzun lehenengo aldia.
  • Zure instalazioak 20 urte baino gehiagoko antzinatasuna badu.
  • Zure egungo Buletinean baimentzen den potentzia maximoa baino gehiago kontratatu nahi duzunean.

Zein dira EDPren eskaintzak?

Zein da kontagailu Telekudeatu baten eta Telekudeatutako sistemetan integratutako kontagailu baten arteko aldea?

Telekudeaketako kontagailu bat instalaturik baina Telekudeaketako sisteman integratu gabe izan dezakezu. Hau da, kontagailu digitala instalatuta dago, baina oraindik ez ditu irakurketak urrunean bidaltzen.

Galdetu zure eremuko banatzaileari; berak emango dizu egoeraren berri.

Ez al duzu aurkitzen bilatzen ari zarena?

Fin del contenido principal